Albiste izango dira: Noaingo eztanda, Mario Lopezen aurkako epaiketa eta Burro Canagliako sutea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Noaingo eztanda: Atzo arratsaldean Noainen (Nafarroa) gas ihes baten ondoren gertatutako leherketa handi baten ostean, zazpi pertsonak ospitalean jarraitzen dute eta beste 250ek —, 30 atari eta 100 etxebizitza inguru— euren etxetik kanpo igaro dute gaua. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren ezbeharrean, zazpi gaixo Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten eta horietako bi larri daude ZIUn (22 urteko gizon bat eta 13 urteko adingabe bat). Foruzaingoa eta Guardia Zibila gertaturikoa ikertzen ari dira.
- Mario Lopezen aurkako epaiketa: Bizkaiko Auzitegian gaur ekingo diote Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohia epaitzeari, 1998 eta 2001 artean adingabe bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita. Fiskalak 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du Lopezentzat; akusazio partikularrak, berriz, 18 urtekoa. Hiru egun iraungo du Bizkaiko Lurralde Auzitegian egingo duten epaiketak, eta lehenengo egunerako mobilizazioa deitu du Gernikako mugimendu feministak, salatutako erasoak gaitzetsi eta biktimari babesa emateko.
- Burro Canagliako sutea: Madrilgo 46. Instrukzio epailearen aurrean deklaratuko du gaur Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxeko jabeak, ikertu gisa, 2023ko apirilean bertan izandako suteagatik. Hiru pertsona hil ziren Madrilgo sute horretan, bi euskal herritar tartean. Hildakoetako bat Getxoko erizain bat zen. Bilboko Zorrotzaurre IMQ ospitalean egiten zuen lan, baina egun batzuk pasatzen zegoen Madrilen. Beste euskal emakume bat larri zauritu zuen suak, eta maiatzean zendu zen, Zainketa Intentsiboen Unitatean hiru aste egin ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.