Gernika Lumo
2024/10/19 - 20:37
Manifestazioa Gernikan, Guggenheim museoaren proiektuaren aurka
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak manifestazio "zaratatsua" egin du 18:00etan hasita Gernikan, museo berriaren proiektua gaitzesteko.
2024/10/15 - 21:13
Busturialdeko hainbat hautetsi Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka azaldu dira
EH Bildu, Guzan, Armendu eta Murueta Independente Taldeko hautetsiek agerraldia egin dute Urdaibain. "Ez dugu onargarria ikusten herritarrak entzungo direla esatea eta, aldi berean, proiektu hau bai ala bai egingo dela esatea", azpimarratu dute. Larunbateko manifestazioarekin bat egin dute.
2024/10/15 - 00:33
Manifestazio "zaratatsua" deitu dute larunbaterako, Urdaibain Guggenheim berria eraikitzearen aurka
Guggenheim Urdaibai plataformak esan du proiektuak "marra gorri" guztiak zapaltzen dituela ingurumen legeriaren arloan, eta salatu du "fundazio pribatu" baten nahiak asebetetzen dituela, "gutxi batzuen mesedetan".
2024/10/14 - 10:31
Kamioi baten eta auto baten arteko talkak auto-ilarak eragin ditu Muxikan
Ez da zauriturik izan, baina eguneko puntako ordua denez, 7:10etik aurrera inguruan auto-pilaketa handiak sortu dira.
2024/10/13 - 18:36
Motor-gidari bat larri zauritu da Gautegiz Arteagan, auto baten kontra talka eginda
15:45ean gertatu da istripua, BI-3234 errepidean. Motozaleak konortea galdu du kolpearen ondorioz, eta helikopteroan eraman dute Gurutzetako ospitalera.
2024/10/07 - 19:11
Gernikako Urriko Lehen Astelehenak piriniar arrazako 105 abelburu bildu ditu
Bizkaiko abeltzainak gehiengoa izan dira Pirinioetako arrazaren lehiaketaren hogeita hamazazpigarren edizioan. Urtero bezala, Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko abeltzaintza-azokaren barruan egin da lehiaketan.
2024/10/07 - 18:04
Alderdi politiko, sindikatu eta eragileak bildu ditu Gernika-Palestinak, ''genozidioaren'' bukaera eskatzeko
Urriaren 21ean, 19:00etan, herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egiteko deia egin du. Palestinako herriarentzat konponbide justua aldarrikatu du eta nazioarteko komunitateak erakutsitako ezintasuna salatu du.
2024/10/03 - 21:33
Gernikako Gabaz pubean nahita piztutako sutearekin lotuta atxilotutako lau gizonetatik bat, espetxera
Lokalaren atean eta kanpoko fatxadan piztutako sutearekin lotuta atxilotutako 25 eta 42 urte bitarteko lau gizonak epailearen esku utzi dituzte arratsaldeko lehen orduan, eta epaileak horietako bat Basauriko kartzelara bidali du.
2024/10/03 - 19:44
Lau dira Gernikako pub batean, barruan langileak zeudela, sutea pizteagatik atxilotutakoak
Gertaera igande goizaldean izan zen, Bizkaiko udalerriko Gabaz pubean, lokala itxita zegoenean. Antza denez, bi pertsona horiek aurrez lokaletik kaleratuak izan ziren, bezero bat buruan kristalezko edalontzi batekin kolpatzeagatik.
2024/10/03 - 13:50
Fiskaltzak 14 urteko kartzela eskatu du Mario Lopez saskibaloi entrenatzaile ohiarentzako, sexu erasoagatik
Gernikako saskibaloi klubeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia iaz salatu zuten, 13 urteko neskato bati sexu-abusuak egiteagatik. Fiskalak, halaber, biktima bizi den herrira 10 urtez hurbiltzeko debekua ere eskatzen du.
2024/09/23 - 20:31
Gatiburen bigarren 'agur' kontzerturako sarrerak, agortuta
Lehen kontzerturako sarrerak bi ordu eta erdian agortu eta gero iragarri dute bigarren kontzertua eta bi ordu baino gutxiagoan agortu dira horiek ere. Ikusi egin beharko da hirugarren deialdi batekin animatzen diren.
2024/09/23 - 13:33
Gatibuk beste 'agur' kontzertu bat iragarri du BECen, 2025eko abenduaren 12an, 13rako sarrerak agortu ostean
Azken kontzertuko sarrerak agortu egin dira, bi ordu eta erdi pasatxoan. Abenduaren 12an izango da bigarren kontzertua, eta 16:00etan jarriko dituzte sarrerak salgai, taldearen webgunean.
2024/09/18 - 21:41
Gatibu taldeak agur esango du 2025eko abenduan, BECen kontzertu erraldoia eskainita
ETB1eko 'Biba Zuek' saioan iragarri dutenez, azken kontzertuko sarrerak irailaren 23an jarriko dituzte salgai.
2024/09/18 - 21:07
Gatibuk agur esango duela iragarri du, 25 urteko ibilbidearen ostean
Gatibu taldeak mende laurdeneko bideari agur esango dio datorren urtean. Azken kontzertua 2025eko abenduaren 13an egingo dute, BECen, eta sarrerak astelehenean, irailak 23, jarriko dituzte salgai.
2024/07/26 - 21:40
Gerra Zibileko obus bat aurkitu dute Lagako hondartzan
Hondarretan erdi lurperatuta aurkitu dute, hondartzaren mendebaldean. Ondoren, Ertzaintzak lau kilo eta 38 zentimetroko luzera duen mortero jaurtigaia indargabetu du.
2024/06/28 - 15:36
Suge bat agertu da Gernikako garaje batean
Bizkaiko Suhiltzaileek aditzera eman dutenez, suge bat agertu da Mestikabasoko garaje batean, Gernikan. Abisuan suge-gorri bat zela esan dieten arren, pozoirik gabeko suge bat zela esan dute suhiltzaileek eta aske utzi dute animalia.
2024/06/25 - 12:29
Kargu-hartze ekitaldiko irudiak
Imanol Pradales lehendakariak eta XIII. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzako hamabost sailburuek kargu-hartze ekitaldia egin dute gaur Ajuria Enean. Hauek izan dira Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi ofizialak utzi dizkigun irudi guztiak.
2024/06/22 - 19:29
Imanol Pradalesek lehendakari karguaren zina egin du
Ekitaldi solemnea izan da eta bertan izan dira Legebiltzarra osatzen duten 75 legebiltzarkideak, baita erakundeetako eta euskal gizarteko ordezkariak ere.
2024/06/22 - 18:19
Guggenheim Urdaibai bertan behera uzteko eta Usansoloko geltokia lekuz aldatzeko protestak, Gernikan
Protesta bi izan dira goizean Gernikan lehendakariaren kargu hartzearen ekitaldi protokolarioan. Usansolon geltokia herrigunera mugitzea aldarrikatzen zuten batzuk. Besteak berriz, Urdaibain Guggenheim museo bat jartzeko proiektua bertan behera uztea.
2024/06/22 - 16:31
Imanol Pradalesen zina eta kargu hartzea
Gernikako batzar etxean ospatutako ekitaldi solemnea izan dira Legebiltzarra osatzen duten 75 legebiltzarkideak, erakundeetako eta euskal gizarteko ordezkariak, eta Pradalesen senideak.