Gatibuk beste 'agur' kontzertu bat iragarri du BECen, 2025eko abenduaren 12an, 13rako sarrerak agortu ostean
Gatibuk datorren urteko abenduaren 13an BECen emango duen azken kontzerturako sarrerak agortu egin dira, bi ordu eta erdi pasatxoan. 08:00etan ireki dute sarrerak erosteko lehiatila birtuala euren webgunean, eta 10:40 alderako amaituta zeuden guztiak. Hori horrela, taldeak beste 'agur' kontzertu bat iragarri du bezperan, abenduaren 12an, BECen bertan. Kontzertu horretarako sarrerak 16:00etan jarriko dituzte salgai, taldearen webgunean.
Gatibu taldeak mende laurdeneko bideari agur esango dio 2025ean, 25 urte beteko dituen urtean, alegia.
"2025ean 25 urte egingo ditu taldeak, eta erabaki dugu oso urte ona dela uzteko", iragarri zuten taldeko kideek, esklusiban, ETB1eko Biba Zuek saioan.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
"Ez dugu eztabaidarik izan, zerbait naturala izan da. [...] Pena handia ematen du, baina aldi berean pozik eta gogotsu gaude falta denarekin", gaineratu zuten Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek.
ETB1en iragarpena egin eta minutu gutxira, taldeak prentsa oharra publikatu zuen sare sozialetan. "Txoko txiki bat izan zara, Gatibu, ezin izango zaittugu inoiz ahaztu. Baina heldu da ordua. Agur esan barik, BAGOIEZ", nabarmendu zuten, Musturrek sartunde eta Urepel kanten letrei aipamena eginda.
2000. urtean ekin zion bideari Gatibuk, eta hamar disko plazaratuta utziko dituzte eskenatokiak. Euskal Herri osoan ez ezik, mundu zabaleko herrialde askotan ere zabaldu dituzte euren doinu dantzagarriak azken urteotan.
Mende laurdenean, euskal musikaren abesti handienetako asko sortu ditu Gatibuk, hala nola arestian aipatutako Musturrek sartunde, Lorak eskeintzen, Zeu, zeu, zeu!, Euritan dantzan eta Gabak zerueri begire.
Zure interesekoa izan daiteke
The Hivesek, Corrosion of Conformityk eta Imelda Mayk Mendizabala piztu dute
Bart, ostegunarekin, rockaren sua piztu da Gasteizen, Mendizabalako eremuan. Azkena Rock jaialdiak aurretik dituen bi gauetan, Alice Cooper, Social Distortion, Jason Isbell, Circle Jerks, Evaristo, Discharge, Superchunk...
Pello Reparaz: "Azken garaiko egoera geopolitikoetatik dator 'Mitoaroa III' egiteko motibazioa"
ETBko Nazioarteko gaien buruak, Mikel Reparazek, bere ohiko gaiak alde batera utzi eta lehengusu Pello Reparazi elkarrizketa egin dio Zetaken Mitoaroa III ikuskizunaren bezperan. San Mameseko ikuskizunaren zertzelada batzuk kontatu dizkio eta bestelako gai ugari jorratu dituzte, alor pertsonala ere ikututa.
Pello Reparaz: "Tentsio handia dago, argi eta garbi"
Mitoaroa III-ren atarian, Mikel Reparaz kazetariak Pello Reparaz elkarrizketatu du. Solasaldia ostegunean, ekainak 18, egongo da ikusgai, ETB1en (21:45ean) eta ETB2n (23:15ean). Musikariak adierazi du "beharbada hurrengo hilabeteetan ordainduko dugun tentsio maila" jasaten ari direla ikuskizuna prestatzeko lanetan.
'Mitoaroa', Atik Zra
Zetak taldeak Mitoaroa trilogia itxiko du ostiral-larunbatetan San Mamesen, 80.000 pertsonaren aurrean. Zetaken eta Mitoaroaren errepasoa egin dugu, burutik burura.
Zetaken 'Mitoaroa III' ikuskizun historikoa, zuzen-zuzenean, larunbatean, San Mamesetik, ETB2n eta ETB ONen
Ostegun honetan, Mikel Reparaz kazetariak Pello Reparazi elkarrizketa zabala egingo dio. Ikusgai izango da ETB1en (21:45ean) eta ETB2n (23:15ean), "Bizi Natura" saioaren ondoren
Azkena Rock Festival: rock-and-rolla besterik ez, baina atsegin dugu
Ostegunean hasiko da, Gasteizen, euskal rockzaleen urteko hitzordu behinena, kutsu klasikoz, ohi bezala, Alice Cooper, The Adicts, Circle Jerks, Evaristo, Superchunk, Therapy? eta Social Distortionen eskutik berbarako, baina gaur-gaurko taldeekin ere, hala nola Carpenter Brut, Hallas, 70eko oihartzunak gorabehera, Alcalá Norte eta Sleaford Mods.
Peiremans+ taldeak abenduko birako kontzertuetako sarrera guztiak saldu ditu
Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak, Marino Goñik eta Txikik osatzen duten taldeak minutu gutxian saldu ditu Biarritzen, Azpeitian, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon eskainiko dituzten emanaldietarako txartel guztiak.
Honelakoa izango da Juanes, Antonio Orozco, Rigoberta Bandini eta Süneren kontzertua ostiral honetan, Bilbon
Emanaldiak Casilda Iturrizar parkean izango dira ostiralean, ekainak 12, 16:00etatik 22:00etara, eta 23:00etatik 23:30era 1.500 dronek ikuskizuna egingo dute Bilboko zeruan.
Kode: “Mugatuak sentitzen ginen hastapenean genuen rock estiloan”
Kode bikoak “Suntsitu.001” EPa kaleratu du, punk rockaren bizitasuna, elektronikaren espantsioa eta lelo biribilen erakarmena uztartzen dituzten lau kantuko bilduma. Eki Arizaga eta David Lakarra taldekideekin hitz egin dugu.
BOSek 2026-27 denboraldia aurkeztu du, "Basoa" lelopean
17 kontzertu sinfoniko programatu dira, eta 10 ganbera kontzertu. Leire Bilbao poetak testu proposamenak egingo ditu hainbat kontzertutan, Guernica opera berreskuratuko dute, Xabier Anduaga eta Vanessa Goikoetxea arituko dira bi kontzertutan, ET filma zuzeneko musikaz ikusi ahalko da eta Juanjo Mena BOSera itzuliko da bere agurreko denboraldian, 1999tik 2008ra zuzendu zuen orkestrara.