Geroa Bai
2019/06/20 - 16:14
PSNk eta beste hiru alderdiek akordio programatikoa eztabaidatuko dute orain
Atzoko aztoramenduaren ostean, egun lasaia da gaur Iruñean, Nafarroako Legebiltzarrean. Azken-azken orduko akordioari esker, Unai Hualde, Geroa Baiko parlamentaria da presidente berria.
2019/06/20 - 10:10
Unai Hualde (Geroa Bai) aukeratu dute Nafarroako Parlamentuko presidente
Bigarren bozketan hautatu dute, Geroa Baik eta PSNk azken orduan lortutako akordioari esker. Azkenean, EH Bilduk Idazkaritza bat lortu du Mahaian.
2019/06/19 - 16:18
Erreakzio uholdea eragin du Unai Hualderen aukeraketak
Urduritasun eta tentsio handiko goiza izan da Nafarroako Parlamentuan. Gauzak argitu direnean, erreakzioak berehala iritsi dira.
2019/06/19 - 16:12
Unai Hualdek lortu du Nafarroako Parlamentuko presidentetza
Bigarren bozketan aukeratu dute eta Alderdi Sozialistaren boto guztiak jaso ditu gainera. Baita Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren botoa ere.
2019/06/19 - 14:46
Unai Hualde da Nafarroako Parlamentuko presidente berria
Unai Hualdek PSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Bairen aldeko botoak jaso ditu.
2019/06/19 - 14:03
Unai Hualde: 'Mahaiak Parlamentuaren gehiengoa ordezkatu behar du'
Unai Hualdek PSNrekin egindako bileraren ostean adierazi duenez, puntu horretan ez daude ados bi alderdiak.
2019/06/19 - 13:29
PSNk Geroa Bai egin du negoziazioen hausturaren erantzule
PSNko Ramon Alzorrizek adierazi duenez, Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko Mahaia eratzeko 'edozein akordio blokeatu du'.
2019/06/19 - 09:47
Nafarroako Parlamentuak gaur abiatuko du X. legegintzaldia
Ganberako Presidentetza eta Mahaia aukeratuko dituzte. Mahaiaren osaketak arrastoak eman ditzake foru gobernu berria eratzeko beharrezkoak diren itunez.
2019/06/19 - 08:50
Akordiorik ez oraingoz Mahaia osatzeko, baina negoziatzen jarraituko dute
Nafarroako Parlamentua osatzeko bilkura hasi aurretik, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra berriro elkartuko dira Mahaiaren osaketa adosten saiatzeko.
2019/06/17 - 16:18
Geroa Baik presidentzia nahi du, eta PSN eta EH Bildu mahaian egotea
Etzi izango den Parlamentuaren eraketari buruz bilera egin dute PSNk, Geroa Baik, Unidas Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak. EH Bildu ez da bileran izan, PSNk ez baitu hitzik ere egin nahi eurekin.
2019/06/17 - 16:08
Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko Presidentetza eskatu dio PSNri
Horrez gain, EH Bilduk Ganberako Mahaiko postu bat izan beharko lukeela uste du, eta hala jakinarazi die Nafarroako sozialistei gaur egindako bileran.
2019/06/17 - 14:34
Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko presidentzia nahi du
Horretaz gain, EH Bilduk eta PSNk Parlamentuko Mahaian postu bat izan dezaten nahi du Geroa Baik.
2019/06/16 - 16:02
Itunik izan ote da Nafarroan PSNk Udal askoren boterea Navarra Sumari emateko?
Alberto Ayala adituarentzat ez da ezustea izan PSNk EH Bildurekin izandako jokabidea, bai, ordea, Geroa Bairekin egindakoa.
2019/06/15 - 19:26
PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede
PSNk ez du koalizio abertzalearekin bat egin nahi izan, eta Navarra Sumak gehiengo sinplearekin eskuratu ditu hainbat alkatetza.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/11 - 14:28
Udal gobernua osatzen saiatzeko agiria bidali die EH Bilduk PSNri eta Geroa Bairi
Joseba Asironek elkarrizketa 'zintzoa eta bazterketarik eta marra gorririk gabea' eskaini die PSNri eta Geroa Bairi.
2019/06/11 - 14:14
Iruñean akordioa lortzeko dokumentu bat helarazi die EH Bilduk Geroa Bairi eta PSNri
EH Bildurekin biltzea baztertu du PSNk. Hala ere, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkategaiak 'azken unera arte' ahaleginduko dela ziurtatu du. Bestalde, PSNko alkategaia babestea baztertu du.
2019/06/11 - 13:03
Barkos: 'Onartezina da Nafarroa beste erakunde batzuen xantaiaren menpe egotea'
La presidenta en funciones de Navarra no descarta un bloqueo que obligue a una repetición electoral, aunque dice que "no es lo ideal". Duda de un gobierno socialista estable sin contar con EH Bildu.
2019/06/11 - 08:57
Iruñeko Udalean Mayari edo Asironi babesa ematea baztertu du Esporrinek
Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaiak bere hautagaitzari eutsi egingo diola berretsi du. Horrela, erronka bota dio EH Bilduri botoa eman diezaion.
2019/06/06 - 13:27
Uxue Barkos: 'Truke politikek ez dute zentzu handirik'
Barkos "kezkatuta" agertu da UPNko presidente eta Navarra Sumako hautagai Javier Esparzak atzo sozialistei egindako "truke" eskaintzarekin.