Guda Sirian
2016/12/17 - 17:55
Alepo ekialdeko ebakuazioak lau urteko gerrari amaiera eman dio
Hiria zatituta egon da 2012ko udatik, eta Gobernuak kontrolpean izan dituen auzoetan, harrigarria bada ere, miloi bat biztanle inguru, bizimodu normala egiten saiatu dira gerra erdian.
2016/12/17 - 14:48
Agintaldia amaitzeko hilabete baino ez zaio geratzen Obamari
Gabonetako oporretara Hawaira joan baino lehen, eta kargua uzteko hilabete baino falta ez denean, Obamak prentsaurrekoa eman du. Siriako gerraz eta Alepoko egoeraz hitz egin du.
2016/12/17 - 12:53
Akordio berri bat lortu dute zibilak Alepotik ateratzen jarraitzeko
Lehen eguna ia arazorik gabe eraman zuten aurrera, baina ostiralean exodo zibila geratu egin zen, Fouan eta Kefrayan ebakuazioa hastea itxaroteko.
2016/12/16 - 16:11
Siriako herritarrek bakea eta segurtasuna berreskuratu nahi dituzte
Zibilak okupatzeko edozein etxeren bila dabiltza. Halere, kontuz ibili beharra dute, etxe asko arma biltegiak direlako.
2016/12/16 - 10:32
Zibilak Alepotik ateratzeko operazioa bertan behera, leherketengatik
50.000 zibil daude oraindik Alepon, ateratzeko zain.
2016/12/15 - 11:11
Eiffel dorrea itzali dute Alepoko hiritarrei elkartasuna adierazteko
Asteazken honetako 20:00etan Eiffel dorreak bere argiak itzali ditu, Siriako Alepo hiriko herritarrei elkartasuna adierazteko.
2016/12/15 - 09:20
Alepon harrapatuta dauden zaurituak hiritik ateratzen hasi dira
Ebakuazioan laguntzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak prozesua gainbegiratuko du.
2016/12/14 - 23:56
Zibilak eta matxinoak hiritik ateratzeko akordioa lortu dute Alepon
Aurreikuspenen arabera, 06:00etan hasiko dira Alepoko ekialdean harrapatuta jarraitzen duten zibilak eta errebeldeak ateratzen.
2016/12/14 - 13:25
Gutxienez sei lagun hil dira Alepon, errebeldeen suzirien eraginez
Guxienez sei lagun hil eta hogeita hamar zauritu dira Alepon, errebeldeek botatako suzirien eraginez.
2016/12/14 - 11:13
Alepotik matxinoak atera behar dituzten autobusak zain daude
Siriako agintariek atzeratu egin dute errebeldeak eta zibilak Alepo hiritik ateratzea helburu zuen ebakuazioa.
2016/12/14 - 10:47
Siriako Armadak eta errebeldeek borrokak hasi dituzte berriro Alepon
Gutxienez 6 pertsona hil eta beste 30 inguru zauritu dira. Goizaldean hastekoa zen errebeldeen eta Alepon harrapatuta zeuden zibilen ebakuazioa, baina atzeratu egin da.
2016/12/14 - 10:13
Alepo, suntsituta
Alepoko kaleek erakusten dute azken hilabeteetako borrokak zeinen gogorrak izan diren.
2016/12/13 - 20:52
Matxinoak Alepotik irtengo dira, Siriako Armadak hiria hartu ostean
Errusiak eta matxinoek erretiroa adostu dute astearte honetan, azken orduotan 82 zibil hil ostean. Antza denez, bukatu egin dira gatazkak Alepoko ekialdean.
2016/12/12 - 10:52
Siriako Armadak Alepo ekialdeko hainbat barruti hartu ditu kontrolpean
Bestalde, Estatu Islamikoak Palmira hiriaren kontrola berreskuratu du zortzi hilabeteren ondoren.
2016/12/11 - 21:14
Sei gorpu berreskuratu eta 1.164 pertsona erreskatatu dituzte itsasoan
Guztira, 4.175 pertsona hil dira aurten Mediterraneo itsasoan Europarako bidean, iaz baino 1.600 gehiago.
2016/12/11 - 20:21
EIk Palmira berreskuratu du, galdu zuenetik 8 hilabete igaro direnean
Jihadistek Palmira iparraldeko eta mendebaldeko zenbait gune hartu zituzten atzo, baina alde egin behar izan zuten errusiarren bonbardaketen eraginez.
2016/12/11 - 11:13
Estatu Islamikoa Palmira hiritik irten da
Errusiako hegazkinek gogor eraso egin diete jihadisten eremuei goizaldera arte, EIk hiria berriz kontrolatu ez zezan.
2016/12/11 - 00:52
Estatu Islamikoa Palmira hirian sartu da berriro
Hala jakinarazi dio Siriako Giza Eskubideen Behatokiak BBC kateari.
2016/12/10 - 14:40
Hainbat zibil hil dira Alepo eta Raqqa hirietan izandako erasoaldietan
Bitartean, atzo Nazio Batuek Sirian bakea ezartzeko adierazpena onartu zuten, Errusia, Txina eta Siriaren beraren kontrako botoekin.
2016/12/10 - 12:25
Borrokaldiek jarraitzen dute matxinoen esku dauden Alepoko auzoetan
Siriako Armada eta bere aliatuak zonalde horiek bonbardatzen ari dira. Litekeena da biktimak egotea, baina ez daukate horren baieztapenik.