Amurrioko UGTko ordezkariek erregulazioko espedientearen aurka bozkatuko dute, eta ez du aurrera egingo
UGTk jakinarazi duenez, afiliatuekin izandako bileran, enpresaren azken eskaintzari ezetz esatea erabaki dute "aho batez", "neurriz kanpokoa" dela iritzita.
Tubos Reunidos enpresak Trapagarango eta Amurrioko lantegietan ezarri nahi duen Enplegu Erregulaziorako Espedientea (EEE) negoziatzeko bilera erabakigarria gaur goizean izango da Bilbon, eta UGT sindikatuaren azken orduko mugimendu batek, aurreikuspenak hankaz gora jarri ditu. Akordiorako aukerak bazeudela uste bazen ere, Amurrioko UGTko bi ordezkariek erregulazio espedienteari ezezkoa emango diotela iragarri dute, eta horrenbestez, ez du aurrera egingo zuzendaritzaren proposamenak.
Negoziazio mahaian 13 langilek dute ordezkaritza (ELAko bost, UGTko hiru, CC. OO. eta LABeko bina eta ESK-ko bat); horietatik, bost Trapagarango plantako kideak dira (ELAko bi eta UGT, CC. OO. eta LABeko bana), eta beste zortziak, Amurriokoak (ELAko hiru, UGTko bi, eta ESK, LAB eta CC. OO-ko bana).
Zuzendaritzak mahai gainean jarritako proposamenak 301 langile kaleratzea aurreikusten du, 274 Amurrioko plantan, eta 27, Trapagarangoan.
Zortzi aurka, eta bost alde
Orain arte bildutako datuen arabera, gaurko bozketak utziko lukeen emaitza hau izango litzateke: zortzi boto espedientea ezartzearen aurka, eta bost alde.
Trapagarango lantegiari dagokionez, UGT, ELA eta CC. OO. sindikatuetako kideek alde bozkatuko lukete (lau boto), eta LABekoa izango litzateke kontrako boza emango lukeen bakarra.
Eta Amurrioko delegatuek, berriz, ELA, ESK, LAB eta UGT zentraletakoek ez lukete babestuko akordioa (zazpi boto), eta aldeko boto bakarra CC.OO.-ena izango litzateke.
"Neurriz kanpokoa"
Arratsaldean kaleratutako ohar batean, UGTk jakinarazi du afiliatuekin izandako batzarrean "aho batez" hartu dutela espedientea ez babesteko erabakia. Sindikatu horrek dio zuzendaritzak iragarritako 301 kaleratzeak ez datozela bat enpresaren egoera ekonomikoarekin. "Neurriz kanpoko erabakia" dela uste dute.
Halaber, ez dute ontzat ematen altzairutegia ixteko proposamena, enpresaren jarduera bermatzeko "ezinbestekoa delako”.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.