Guda Sirian
2018/09/09 - 17:38
Errusiak 90 aire-eraso jo ditu Sirian, eta gutxienez bost zibil hil ditu
Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak salatu duenez, azken hilabeteetako eraso "bortitzenak" izan dira. Hildakoetako lau haurrak ziren.
2018/09/02 - 16:21
Hiru urte dira Aylan ume siriarra hilik aurkitu zutenetik
Irudia hark munduari buelta eman zion, eta denen kontzientziak astindu zituen. Orduztik, ordea, errefuxiatuen drama ez da amaitu, alderantziz, hildakoen kopurua igo egin da.
2018/09/02 - 14:46
Gutxienez 640 haur migratzaile itota hil dira Mediterraneoan 2014az geroztik
Igande honetan, hain justu, hiru urte bete dira Aylan Kurdi hiru urteko haurtxo siriarraren gorpua Turkiako kostaldean aurkitu zutela. Umearen hilotzaren irudia bolo-bolo zabaldu zen mundu osoan.
2018/07/22 - 12:35
20.000 zibilek ihes egin dute Siriako hegoaldetik, Estatu Islamikoaren mehatxuagatik
1.500 bat matxino eraman egin dituzte eskualde horretatik bertatik, igande honetan; borrokalariek euren esku zituzten hainbat herrixka Armada siriarraren kontrolpean daude orain.
2018/07/16 - 09:01
Siria eta Iran, Trump eta Putinen arteko bileraren ardatzak
AEBko eta Errusiako presidenteak Helsinkin batzartuko dira. Baina zaila da asmatzea bilera horrek ekar ditzakeen emaitzak, bi herrialdeek desadostasun politiko nabariak dituztelako.
2018/07/03 - 22:37
NBek premiazko deia egin diote Jordaniako Gobernuari muga irekitzeko
Siria hegoaldeko borrokak ez du etenik eta 330.000 desplazatu eragin ditu, horregatik Nazio Batuek premiazko deia egin diote Jordaniako gobernuari muga irekitzeko.
2018/07/01 - 20:00
Ehunka errefuxiatu siriar etxera itzuli dira
Beiruteko eta Damaskoko Gobernuek adostutako akordio baten ondorioz lortu dute bueltatzea. Oraingoz 400 inguru itzuli dira.
2018/06/30 - 18:50
Beste 59 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneoan
Proactiva Open Arms Espainiako GKEaren ontzian daude. Italiako Barne ministroak ohartarazi duenez, Italiako portuek itxita jarraitzen dute.
2018/06/24 - 17:39
Milaka lagun daude Bosnian, Kroziara sartu nahirik, baldintza gogorretan
Poliziak bueltan bidaltzen ditu, eta ez atzera ez aurrera joan ezinik daude. Haiekin izan da EiTB.
2018/06/12 - 14:29
'Aquarius' ontzia Valentziara joango da bi itsasontzi militarren laguntzarekin
Salbamendu ontzitik Italiako Gobernuaren bi itsasontzi militarretara eramango dituzte 629 migratzaileetatik 500, eta hiru ontziek elkarrekin egingo dute Valentziara arteko bidea.
2018/05/10 - 12:15
Irango hainbat helbururi eraso egin die Israelek Sirian
Israelek hainbat helburu irandarri eraso die bart Sirian, 20 misilen oldarraldia pairatu ostean. Misil horietatik, lau bidean harrapatu zituzten, eta gainerakoak lurralde siriarrean erori ziren.
2018/05/10 - 08:57
Israelek 23 pertsona hil ditu Sirian Iranek dituen helburuei eraso eginda
Inteligentzia zentroak, base militarrak, biltegiak eta misil balistikoei eraso die Israelek, Armadaren arabera.
2018/05/08 - 15:16
Damaskoko Yobar auzoa, Ghoutako borrokako zero gunea
Opositoreek Damaskok hiriburua bereganatzeko erabili zuten toki aurreratuena izanik, armadak era basatian bonbardatu du azken urteetan.
2018/05/07 - 16:20
Islamaren Armadak Duman egin zituen tunelak, bertatik bertara
Siriako Gouta eskualdean talde armatuen esku egon zenean taldeok egin zituzten lur azpiko tuneletan sartzeko aukera izan du Mikel Ayestaran ETBko korrespontsalak.
2018/05/06 - 17:35
Sirian arma kimikoek eragindako ondorioak nagusi, erasotik hilabetera
Nazioarteko begiraleen lana amaitu da eta bertan gelditu diren sendagileek diote arma kimikoek baino bonbardaketa masiboek altxatutako hautsak eragin zituela arnasa hartzeko arazoak.
2018/04/19 - 17:48
Irakeko hegazkinek Estatu Islamikoaren posizioak bonbardatu dituzte Sirian
Lehen ministroaren bulegoaren esanetan, Estatu Islamikoa Irakentzat ere arriskutsua delako egin dute erasoa.
2018/04/19 - 09:07
NBEren talde bat tirokatu dute Duman, OPAQek baieztatu duenez
Organizazioak onartu egin du ez dakiela noiz joan ahal izango den bere taldea Damaskotik Dumara, arma kimikoekin ustez egindako erasoa ikertzeko.
2018/04/18 - 13:53
Gaur ez dira ikuskariak Duman sartuko, NBEren arabera
OPAQeko adituak aurreko asteburuan heldu ziren Damaskora, ustez arma kimikoekin egindako erasoa aztertzeko, baina oraindik ezin izan dira sartu.
2018/04/17 - 11:08
Israelek Homseko base baten aurka misilak jaurti dituela salatu du Siriako Armadak
Armada israeldarrak ez du hitzik esan erasoaren inguruan, eta AEB bereizi dira. Bestalde, bihar helduko ikuskariak dira Dumara, eraso kimikoaren inguruan ikerketa egiteko.
2018/04/16 - 22:47
OPAQeko adituak ez dira oraindik Duman zabaldu 'segurtasun arrazoiengatik'
Duela 9 egun Duman gertatutakoaren ustezko 22 lekuko Damaskora eramateko eskaintza egin diete Siriako agintariek nazioarteko ikertzaileei.