Getaria
2025/03/10 - 16:27
Denboraldiko lehen antxoak iritsi dira Getariako portura
Kosteraren lehen egunean, Getariako portuan tona bat antxoa inguru deskargatu da, eta kiloa 6,50 euroan saldu da. Antxoaren arrantza denboraldia 10 eguneko atzerapenarekin hasi da, kuota kudeatzeko sistema aldatzeko negoziazioen ondorioz.
2025/02/20 - 11:25
Albiste izango dira: Udaltzainen lan eskaintzak, Trumpen lehen hilabetea eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/19 - 21:43
Nagore Alkorta: ''Uste dugu beharrezkoa dela udaltzainek lan egingo duten herriarekiko atxikimendua izatea''
"Gure ustez, herria ezagutzen ez duen norbait etortzen bada, herritarrekin harremana mantentzea zailagoa da", gaineratu du Azpeitiako alkateak.
2025/02/19 - 19:27
Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingo lan eskaintza publiko bateratua egingo dute
Hautaketa prozesuan bereziki baloratuko dira herria ezagutzea eta euskara. "Esperientziak erakutsi du Arkautiko prozesuen bidez aukeratutako udaltzainek, askotan, berehala uko egiten diotela lanpostuari beste herri edo hiriburuetara joateko", gogorarazi dute alkateek.
2025/02/12 - 11:08
Egoera bere onera etorri da A-8an eta N-1ean, goiz korapilatsu baten ondoren
A-8 autobidean hainbat ibilgailuk elkarren kontra jo dute, Getaria parean, Donostiarako noranzkoan. N-1ean ere hiru autoren arteko istripua izan da, Villabona parean, Donostiarako bidean. 08:00ak inguruan izan dira istripuak bi lekuetan, eta hainbat kilometroko ilarak eragin dituzte.
2025/01/13 - 15:02
N-634 errepidea itxiko dute Zumaia eta Getaria artean astearte honetan, lanak egiten ari dira eta
Zumaia eta Getaria arteko bidea erabat itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara bitartean, egonkortze lanak direla eta. 14:00etatik aurrera, ordea, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarriko dute.
2025/01/10 - 12:50
Lau euskal atunontzi harrapatuta daude Senegalgo portu batean
Iraungita duten arrantza baimena Europar Batasunak ez die berritu, eta beraz ez dute itsasoratzeko aukerarik.
2024/12/31 - 12:21
Gizon bat atxilotu dute Getarian emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumea astero joaten zen ustezko erasotzaileak Zarautzen duen terapia naturaleko kontsulta batera, eta, beraz, Ertzaintza ikertzen ari da ea kasuarekin lotutako biktima gehiago egon daitezkeen.
2024/11/16 - 13:57
Zumaia eta Getaria arteko uretan aurkitutako gorpua 91 urteko gizon zumaiar batena da
Ostegunean desagertu zen, hilotza topatu baino egun bat lehenago.
2024/11/15 - 18:29
Gorpu bat agertu da Zumaia eta Getaria arteko uretan, Orroagako hondartza parean
14:00ak inguruan herritar batek abisu eman die larrialdi zerbitzuei. Guardia Zibila eta Gurutze Gorria aritu dira erreskate-lanetan, eta Polizia Judizialak hartu ditu bere gain heriotzaren zergatia argitzeko lanak.
2024/10/27 - 19:43
N-1a ireki dute Iruran, Donostiako noranzkoan, baita N-634a Zarautz eta Getaria artean
Iruran, kamioi bat irauli da, eta N-634 errepidea luizi baten ondorioz itxi behar izan dute 11:00k arte. Bilbon, A-8an, Errekalde parean, auto batek istripua izan du, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan.
2024/10/27 - 13:26
N-1 errepidea itxi dute kamioi baten istripuagatik, eta N-634a Zarautz eta Getaria artean luizi baten ondorioz
Garabia behar izan dute Iruran kamioia errepidetik kentzeko. 11:00etarako ireki dute Zarautz eta Getaria arteko errepidea, eta ordura arte Meagatik bideratu dute trafikoa.
2024/10/15 - 17:01
Atungorria gizentzeko lehen kaiola jarri dute Getariako kostaldearen aurrean
Hasi da Kantauri itsasoan atungorriaren arrantza berreskuratzeko proiektua. Arraina gizentzeko Euskadiko lehen haztegiak izango dituen bi kaioletatik lehena itsaso zabalera eraman dute jada, eta operazioa berdina egingo da bigarrenarekin, aste honen amaieran edo datorrenaren hasieran.
2024/10/03 - 17:17
Zabalik da Zarautz eta Getaria arteko errepidea, atzoko luiziak eragindako kalteak konpondu ondoren
Bi noranzkoetan itxi zuten errepidea, eta Meagatik bideratu zuten trafikoa. Behin bidea garbituta, ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da.
2024/10/02 - 23:24
N-634 errepidea itxita dago Zarautz eta Getaria artean, baina zabaldu dute Usurbilen
Bi luizik eragin dute errepidearen itxiera bi puntu horietan. Usurbilgo lur-jauzia garbitu dute eta trafikoa normaltasunera itzuli da inguru horretan.
2024/09/24 - 15:09
Hegalaburra gizentzeko lehen planta martxoan jarriko da Getariako kostaldean
Gizentze-plantak 100 tona ekoitzi nahi ditu 2025ean eta 300 tona 2026an. Helburua Kantauri itsasoan hegalaburraren arrantza berreskuratzea da.
2024/08/31 - 21:44
Terrazak hutsik geratu dira Orion, Zarautzen eta Donostian euria dela eta
Gogotik egin du euria larunbat arratsaldean euskal kostaldean. Taberna atarian zerbait hartzen harrapatu ditu bat baino gehiago baina laster hustu dira terraza guztiak.
2024/08/24 - 15:42
"Getariako jaietan dena eman genuen Delirium taldearen kontzertuan, asko gustatzen baitzaigu"
Abuztuan, Getarian kontzertua eman zuen Delirium taldeak, eta lehen lerroan izan ziren herriko gazte batzuk. Musikariak harritu egin ziren hain jarraitzaile gazteak dituztela jakinda. Xanet, Amets, Asier, Anartz eta Gorkak kontatu dute zergatik gustatzen zaien Delirium.
2024/06/21 - 21:49
Manifestazio zaratatsua Zumaian, osasun-arreta duinaren alde
'Zumaiako osasun publikoaren alde' herri plataformak deituta, herritarrak osasun zentrotik atera dira manifestazioan. Plataformak Getaria, Zestoa eta Aizarnazabalgo herritarrak ere gonbidatu ditu protestara.
2024/06/12 - 21:09
'Igo olatura' kanpainarekin ireki du hondartza denboraldia Gipuzkoak, hondakinik gabeko itsasertz baten alde
Lehentasuna itsasertza hondakinik gabe mantentzea izango da, eta horretarako 1.800 000 euro bideratuko dira garbiketa indartzeko. Aurtengo berrikuntza Getarian martxan jarriko den mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu pilotua izango da.