Getxo
2024/07/03 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakaria ez da Voxekin elkartuko, Beryl urakana, eta Getxo Jazz jaialdiaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/02 - 19:28
Hasi da EuskarAbenturaren 2024ko edizioa
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen espedizioa abian da jada. Atharratzetik abiatu da eta aurten ia 127 gazte parte hartuko dute.
2024/06/07 - 18:25
Getxoko Europa ikastetxeko irakasleak deklaratu du lau neskatori sexu-erasoa egitea egotzita
Irakasleak ikertu gisa deklaratu du, lau urtetik beherakoen senideek salaketak jarri eta hamar egunera. EITBk jakin duenez, familiek eta Fiskaltzak ez dute kautelazko neurririk eskatu.
2024/06/04 - 21:04
Bilbao Bizkaia Harro, LGTBI eskubideen aldeko ekimena, ekainaren 14tik 23ra ospatuko da aurten
Bilbao Bizkaia Harro, askatasun afektibo-sexuala eta genero-identitatekoa aldarrikatzen dituen ekitaldiaren 10. edizioa ekainaren 14tik 23ra egingo da. Programazioa jarduera kulturalek, artista emergentek eta aliantza berriek osatuko dute.
2024/06/04 - 17:01
Getxophoto ekainaren 6an hasiko da PLAY lelopean
Ostegunean hasiko da Getxophoto, irudiaren nazioarteko jaialdiaren edizio berria. Aurten 22 artistaren erakusketak antolatu dituzte. PLAY da aurtengo leloa, martxan jarri eta jolastera deituz.
2024/05/29 - 22:16
Eskola batean izandako sexu erasoak salatu dituzte Getxon
Algortako Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute Malakate parkean, Europa ikastetxetik gertu. Ertzaintza lau salaketa ikertzen ari da.
2024/05/29 - 19:52
Metro Bilbaok "laster" ekingo dio konboiak berritzeari, horietako 24 1995etik daudelako martxan
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, EH Bilduren galdera bati erantzuteko. Koalizio subiranistako batzarkideak 1. linean maiztasunak areagotzea eskatu du, Uribe Kostari zerbitzu hobeagoa emateko.
2024/05/29 - 14:33
Adin txikikoen zentroetan sartu dituzte Getxoko hilketagatik atxilotutako bost adingabeetatik lau
Bost adin txikikoak astelehenean utzi zituzten Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi, bi gau komisaldegian igaro ostean. Juan Felipe Garciari arma zuriz eraso egin zioten larunbatean eta Gurutzetako ospitalean hil zen.
2024/05/29 - 10:52
Haurrei egindako sexu erasoak salatzeko bilkura deitu du Algortako Mugimendu Feministak
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Malakate plazan, ikastetxetik gertu. Zentroko zuzendaritzak dio ustezko erasotzailea "berehala" kaleratu dutela, baina familiek salatu dute ikastetxeak "berandu" jardun duela.
2024/05/29 - 00:28
Elsa Flores, salatzailea: ''Familiak erabat hautsita daude, mundua gainean erori zaigu''
Floresek astelehenean aurkeztu zuen salaketa, baina irailetik seinaleak ikusten ari zen alabarengan. Ikastetxearen jarrera eta jasotako babes eskasa kritikatu ditu. Gainera, ez du baztertzen biktima gehiago egotea.
2024/05/28 - 21:49
Elkarretaratze isila egin dute Algortako Satistegi plazan, 23 urteko gaztearen hilketa gaitzesteko
Juan Felipe Garcia larunbata gauean sastakatu zuten ustez bost adingabek, eta gerora zendu zen Gurutzetako ospitalean. Udalerriak hunkituta jarraitzen du.
2024/05/28 - 20:51
Getxoko ikastetxe bateko irakasle bat ikertzen ari dira, hainbat familiak sexu erasoengatik salatu ostean
Oraingoz, lau haurren familiek jarri dute salaketa. Ikastetxeak bilera egin du Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoekin. Emandako azalpenek ez omen dituzte asebete eta batzuek salatu dute zuzendaritzak "berandu" jardun duela.
2024/05/28 - 17:55
Algortako atxiloketak ahalbidetu zituen poliziak dio susmagarrien atzetik hasi zela, pentsatu gabe
Bilboko udaltzain horren esku hartzea funtsezkoa izan zen Felipe getxotarraren heriotzan ustez parte hartu zuten 5 adingabeak atxilotzeko. EITB Mediak berarekin hitz egin du.
2024/05/28 - 13:34
Europa ikastetxeak apartatu egin du ikasleei sexu erasoak egitea egotzita ikertzen ari diren irakaslea
Ikastetxe kontzertatuak oharra bidali die familia guztiei eta jakinarazi die hezkuntzako ikuskariekin eta Poliziarekin elkarlanean ari dela "zantzuen berri izan duten lehen momentutik".
2024/05/28 - 12:11
''Ikastetxeak joan den astean izan zuen gertatutakoaren berri, eta irakasleak eskolak ematen jarraitu zuen''
Atzo goizean sortu ziren lehen informazioen aurrean, irakaslea kargutik kendu zutela jakinarazi zien ikastetxeak gurasoei. Hala ere, ama honek salatu duenez, zentroak joan den astean izan zuen gertatutakoraren berri, eta bere alabak, esaterako, klaseak izan ditu ikertuarekin azken egunetan.
2024/05/28 - 09:54
Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/28 - 07:00
Elkarretaratze isila egingo dute gaur Getxon, 23 urteko gaztearen hilketa gaitzesteko
Ekitaldia astearte honetan izango da, 19:00etan, Algortako Satistegi plazan.
2024/05/27 - 23:00
Cesar Charro: ''Gero eta ohikoagoa da gazteak armekin ikustea''
Cesar Charro segurtasun adituak Getxon gertatutako hilketari buruz hitz egin du. Gero eta ohikoagoa dela gazteak armekin ikustea adierazi du, eta, oraingoz, konponbidea polizia-dispositiboa indartzea dela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/05/27 - 22:12
Juan Felipe Garcia, 23 urteko gaztea, Algortan sastakatu ondoren hartutako irudiak
Metroaren erabiltzaile batek grabaturiko irudietan ikusten denez, Ertzaintzak berehala atxilotu zituen ustezko bost erasotzaileak. Gainera, bertako zakarrontzi batean ustez hilketan erabilitako labanak aurkitu zituzten.
2024/05/27 - 20:43
Getxoko hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adingabeak Fiskaltzaren esku utzi dituzte
Getxoko Udalak urgentziaz deitu du gaur goizean bozeramaileen batzordea, gaitzespen-testu bat adosteko, eta elkarretaratzea egiteko deia egin dute, gertatutakoa gaitzesteko. Ekitaldia astearte honetan izango da, 19:00etan, Algortako Satistegi plazan.