Giza eskubideak
2023/12/06 - 20:45
Guterresek Segurtasun Kontseiluari eskatu dio presioa egin dezala "giza hondamendiak saihesteko" Gazan
Lehen aldia da NBEren sorrera-gutunaren 99. artikulua aipatzen duena. Artikulu horren arabera, idazkari nagusiak "nazioarteko bakea eta segurtasuna arriskuan jar dezakeen edozein gairi buruz ohartarazi ahal dio Segurtasun Kontseiluari".
2023/12/06 - 12:14
Peru, Alberto Fujimori presidente ohia noiz askatuko zain
Auzitegi Konstituzionalak buruzagi izandakoa berehala askatzeko agindu zuen atzo, 2017an eman zioten indultua betearazita. Barrios Altos eta La Cantutan egindako sarraskiengatik 25 urteko kartzela zigorra jazo zuen Fujimorik, gizateriaren kontrako delituak egotzita.
2023/11/30 - 12:10
Israelek eta Hamasek su-eten humanitarioa egun batez luzatzea adostu dute
Hamasek hamar bahitu askatu ditu ostegun honetan, eta Israelek askatutako preso palestinarren artean gutxienez 23 adingabe eta zazpi emakume daude. Bestalde, hiru pertsona hil dira eta beste sei zauritu dira Jerusalemen tiroz egindako eraso baten ondorioz.
2023/11/29 - 14:18
Gazako emakumeak kalean erditzen dira, ez dute produktu menstrualik eta desnutrizioaren biktima dira
50.000 emakume inguru daude haurdun Gazako Zerrendan, eta egunean 160 ume jaiotzen dira "baldintza oso latzetan".
2023/11/26 - 10:08
Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordeak jasoko du René Cassin saria
Batzordearen izenean, Marta Santos Paisek jasoko du saria, abenduaren 11n egingo den ekitaldian. Santos Pais Haurren aurkako Indarkeriari buruzko Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ordezkari berezia izan zen 2009 eta 2019 artean.
2023/11/25 - 13:02
Laguntza humanitarioa daraman konboi bat sartu da Gazan, su-etenaren bigarren egunean
Egiptoko Gobernutik gertu dagoen Al Qahera News katearen arabera, oheak, kanpin-dendak, ura eta elikagaiak daramatza. Ez du xehetasun gehiagorik eman, baina, kateak dioenez, gaur 340 kamioik zeharkatuko dute Gazako Zerrenda.
2023/11/24 - 15:00
Indarrean da aldi baterako su-etena Gazako Zerrendan
Menia 07:00etan (05:00 GMT) hasi da ofizialki. Arratsaldean, Hamasek bahituta dituen 13 emakume eta haur askatuko dituzte, eta trukean, 39 preso palestinar utziko ditu libre Israelek. Laguntza humanitarioa daramaten lehen kamioiak hasi dira Zerrendan sartzen.
2023/11/24 - 11:13
Milaka gazatar kalera atera dira premia handiko produktuen bila
Hilabete eta erdiko gerraren ondoren, janaria, erregaia, zaurituen ebakuazioa eta bake apur bat arnastea oinarrizko premiak dira Gazako Zerrendan.
2023/11/19 - 16:15
Bidasoa ibaian nahiz Mediterraneoan itota hildako eta desagertutako migratzaileak omendu dituzte Irunen
Omenaldian parte hartu duten herritarrek erantzukizuna eskatu diete erakundeei, eta migratzaileak eta errefuxiatuak itota hiltzera zigortzen dituzten "politika egoistak" salatu dituzte.
2023/11/18 - 18:38
Israelek UNRWAren errefuxiatuen eskola bati eraso dio dozenaka hildako eta zauritu utziz
Laguntza humanitarioaren eta telekomunikazioen etenaldia Gazan, erregai faltagatik. NBEk jakinarazi du gaurtik aurrera 60.000 litro erregai sartzen utziko duela Israelek Egiptoko pasabidetik. Bien bitartean, Israelgo Armadak Al Shifa ospitalea jendez husteko ultimatuma eman du.
2023/11/16 - 10:35
NBEren Segurtasun Kontseiluak ebazpen bat onartu du, Gazan etenaldi humanitarioak eta korridoreak eskatzeko
Aurrez, Gazako Zerrendaren egoerari buruzko lau bozketa egin dituzte Segurtasun Kontseiluan, baina herrialdeek ez dute adostasunik lortu; bosgarrengoan, bai.
2023/11/11 - 22:17
Ehunka milaka lagunek kaleak hartu dituzte mundu osoan palestinarren alde eta ''genozidioaren'' kontra
Besteak beste, Londres, Bartzelona, Paris, Montpelier, Berna, Beirut eta Harare hirietan egin dira mobilizazio jendetsuak.
2023/11/11 - 11:19
Israelek zazpi orduz irekiko du Gazako iparraldeko pasabidea
180.000 zibil joan dira iparraldetik hegoaldera asteazkena eta ostirala artean, Israelgo agintarien arabera.
2023/11/09 - 18:42
Israelek su-etena baztertu du eta "tokiko geldialdi humanitarioak" eta "taktikoak" daudela azpimarratu du
Bidenek "urrats esanguratsutzat" jo ditu etenaldiak, eta erasoak hiru egunez eteteko eskatu du.
2023/11/07 - 08:12
Juanjo Alvarez: ''Nazioarteko gerra konbentzioek ez dute ezertarako balio''
Juanjo Alvarez EHUko Zuzenbide Internazionaleko katedradunak gogora ekarri duenez, Israelek ez du Hagako Nazioarteko Auzitegia errekonozitzen, eta, hortaz, Netanyahuren aurkako akusazio batek ez luke aukera handirik izango aurrera egiteko.
2023/11/05 - 21:47
Israelek Gazako komunikazioak eten ditu berriro, eta lurrez, itsasoz eta airez erasotzen jarraitzen du
Israelek 33 lagun hil ditu Maghaziko errefuxiatuen kanpamentuari eraso eginda, gehienak emakumeak eta haurrak. Igandean zehar laguntza humanitarioz betetako 24 kamioi pasatu ahal izan dira Rafahko igarobidetik Gazara.
2023/11/03 - 16:49
Etenaldi humanitarioak eskatu dizkio Blinkenek Netanyahuri
Israelen gaineko presioa areagotzen ari da nazioartean. Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria berriro joan da bertara. Etenaldi humanitarioak eskatu dizkio Blinkenek Netanyahuri.
2023/11/01 - 15:00
Gutxienez 145 pertsona hil dira Israelek Jabaliako errefuxiatu-guneari egindako bi bonbardaketen ondorioz
Hamasek iragarri du bahituta zituen zazpi pertsona hil direla errefuxiatuen kanpaleku horretan izandako bonbardaketetan. Gaur, beste bonbardaketa bat salatu du.
2023/11/01 - 10:36
Egiptoko dozenaka anbulantzia Rafahko muga zeharkatzen ari dira zauritu palestinarrak eramateko
Egiptoko dozenaka anbulantziak Rafahko muga zeharkatu dute Gazako zauritu palestinarrak Egiptora eramateko tratamendua jasotzera. Israelek Palestinako enklabean bonbardaketak hasi zituenetik lehen aldiz utzi diete anbulantziei muga zeharkatzen.
2023/10/31 - 23:09
Litekeena da datozen orduetan Rafah pasabidea irekitzea Gazatik zaurituak ebakuatzeko
Orain arte soilik giza laguntza sartu da pasabide horretatik, tantaka, baina beti itxita egon da Palestinatik Egiptora irteteko. Gainera, Hamasek iragarri du atzerriko gatibuak aske utziko dituela, baina ez dago konfirmatuta noiz eta nola egingo lukeen.