Giza eskubideak
2024/02/16 - 22:44
Gazan genozidioa saihesteko aginduak Rafah barne hartzen duela gogorarazi dio Nazioarteko Auzitegiak Israeli
Neurriak urtarrilaren 26an zehaztu zituen Gorteak. Nazioarteko Auzitegiak, ordea, ez du beharrezkotzat jotzen Israeli neurri gehiago eskatzea, Hegoafrikak Rafahko egoeragatik eskatu zuen bezala.
2024/02/16 - 19:56
Navalniren azken egunak
Aste honetan, Errusiako erregimenaren oposizioko buruak amaren bisita jaso du, isolamendu ziega batean sartu dute eta epaile baten aurrean agertu da, besteak beste.
2024/02/16 - 19:47
Aleksei Navalniren azken irudiak bizirik, saio judizial batean
Agerraldi horretan, oposizioko politikariak bere ohiko ironiaz kritikatu zituen auzitegiek ezarritako isunak: "Maiestate, nire banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizut, epaile federalaren soldata itzeletik dirua pasa diezadan, niri dirua bere erabakiengatik amaitzen ari baitzait".
2024/02/16 - 15:19
'Aita Mari' ontziak txalupa batean zihoazen 43 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo erdialdean
Italiako agintariek Ortonan lehorreratzeko agindua eman diote, Brindisitik ia 400 kilometrora dagoen herrian, eta otsailaren 20an iristea espero dute.
2024/02/16 - 15:10
EB eta AEBk Moskuri egotzi diote Navalniren heriotza, Errusiak autopsiaren zain egotea eskatzen duen bitartean
Aleksei Navalni opositore errusiarra bat-batean hil da ostiral honetan Artikoko espetxean, Errusiako espetxe-zerbitzuek jakitera eman dutenez.
2024/02/16 - 14:26
Aleksei Navalni opositore errusiarra hil da, kartzelan
Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kidea bat-batean hil da, espetxean, espetxe-zerbitzuek jakitera eman dutenez. 19 urteko kartzela-zigorra betetzen ari zen zirkulu polar artikoko espetxe batean.
2024/02/16 - 10:43
Behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Poloniak Pablo Gonzalez kazetariari
Otsailaren 28an bi urte beteko ditu Polonian preso.
2024/02/15 - 14:06
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen gakoak eta helburuak
Lege honi esker, Eusko Jaurlaritzaren urteroko aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetza politiketara bideratuko da. Bestalde, Jaurlaritzak ezingo ditu armak ekoizten edo saltzen dituzten enpresak diruz lagundu.
2024/02/15 - 12:39
Israelgo tropek Nasser ospitaleari eraso eta ebakuazioak agindu dituzte
Ordu batzuk lehenago, zentroaren setioan, palestinar bat hil eta hainbat zauritu dituzte Israelek ospitaleari egindako eraso batean.
2024/02/15 - 12:04
Haurren legeak eskubideak dituen subjektu gisa aitortzen ditu eta horien interes gorena jartzen du erdigunean
Halaber, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesarekin atera den legeak lehentasuna emango die politika publiko guztietan haurren eskubideak babesteari eta sustatzeari.
2024/02/14 - 14:07
Espainiak eta Irlandak Israelek EBrekin duen elkartze akordioa betetzen duen berrikusteko eskatu dute
Batzordeak akordioa urratzen ari dela ondorioztatzen badu eta proposamenen bat egiten badu, hura Bruselan datorren martxoaren 21erako eta 22rako aurreikusita dagoen Europako buruzagien goi-bileran azter daiteke.
2024/02/14 - 13:34
Israelek Gazan egindako erasoek 103 hildako eta 145 zauritu utzi dituzte azken 24 orduetan
Joan den urriaren 7an gerra hasi zenetik, Gazan gutxienez 28.576 palestinar hil dira, eta zaurituen kopurua 68.291era igo da, iturri berak ziurtatu duenez.
2024/02/13 - 16:56
CIA, Mossad eta Qatar Egipton bildu dira Gazan su-etena eztabaidatzeko
CIAko eta Mossadeko ordezkari nagusiek Egiptorekin eta Qatarrekin batera eztabaidatuko dute ordezkaritza palestinarrak Parisko negoziazioen aurreko proposamena aldatzeko aurkeztu zituen proposamenak.
2024/02/12 - 11:42
Israelek ''sarraskia'' eragin du Rafahn, zibilak askatzeko operazio batean
Hamas talde islamistak "armarik gabeko zibilen aurkako sarraskia" egin izana leporatu dio Israeli, Rafahn milioi bat gazatar baino gehiago baitaude desplazatuta.
2024/02/10 - 11:58
Human Rights Watchek ohartarazi du "hondamendia" ekar dezakeela Rafah bortxaz ebakuatzeak
"Jada ez dago leku segururik Gazan. Nazioarteko komunitateak pausoak eman beharko lituzke krudelkeria gehiago izan ez dadin", adierazi du NBEren erakundeko bozeramaile batek.
2024/02/10 - 11:56
''Dagoeneko ez dago leku segururik Gazan'', Human Rights Watchen arabera
Israelgo lehen ministroak Rafah hiria "ebakuatzeko" agindua eman zuen atzo. 1,7 milioi palestinar bizi dira bertan. Human Rights Watchen arabera, ebakuazio hori "legez kanpokoa da eta hondamendia ekar dezake".
2024/02/05 - 18:42
NBEk UNRWAri buruzko txostena eskatu dio Frantziako Atzerri ministro ohiari, apirilean argitaratuko dena
"Agentzia neutraltasuna bermatzeko eta irregulartasun larrien salaketei erantzuteko ahal duen guztia egiten ari den" ebaluatu beharko du taldeak.
2024/02/01 - 15:04
UNRWA agentziak ohartarazi du otsailaren amaieran jarduerak etengo dituela dirurik jasotzen ez badu
Palestinako errefuxiatuentzako NBEren agentziaren arduradunak azpimarratu duenez, "zaila da imajinatzea gazatarrek krisiari aurre egin diezaioketenik UNRWAren laguntzarik gabe".
2024/01/28 - 21:50
Frantziak eta Japoniak ere laguntza eten diote UNRWAri, eta arabiar herriek "zigor kolektiboa" salatu dute
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak salatu duenez, UNRWAren aurkako kanpainak errefuxiatuen auzia "deuseztatzea" du helburu. Guterres NBEko idazkari nagusiak ikerketa gardena eta delituak argitzeko laguntza agindu ditu, baina langile guztiak ez zigortzeko eskatu du.
2024/01/28 - 18:27
Kolonbiako giza eskubideen eta ingurumenaren defendatzaileek salatu dute beren bizi-arriskua handitu egin dela
Euskal ordezkaritza batek gertutik ikusi du giza eskubideak eta ingurumena babesten duten ekintzaileek eta gizartearen buruek bizi duten egoera larria. Bere lurraldea edo komunitatea defendatu duten ehunka lagun hiltzen dituzte urtero.