GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak eta Irlandak Israelek EBrekin duen elkartze akordioa betetzen duen berrikusteko eskatu dute

Batzordeak akordioa urratzen ari dela ondorioztatzen badu eta proposamenen bat egiten badu, hura Bruselan datorren martxoaren 21erako eta 22rako aurreikusita dagoen Europako buruzagien goi-bileran azter daiteke.
Ursula von der Leyen eta Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Ursula von der Leyen eta Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Leo Varadkar Irlandako lehen ministroak gutun bat bidali diote Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari. Hartan, Israel Europar Batasunarekin duen elkartze akordioa betetzen ari den lehenbailehen berrikusteko eskatu diote, bereziki giza eskubideen errespetuari dagokionez, eta hala ez dela egiaztatzen badu, neurri egokiak proposa ditzala.

Gutunean adierazten dutenez, eskaera hori Rafahn Israelen operazio militarrak gertatzeko berehalako mehatxuak dakarren hondamendi humanitarioaren arriskuaren testuinguruan egiten da, 2023ko urritik Gazan gertatu dena eta gertatzen jarraitzen duena kontuan hartuta, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren balizko arau-hausteen inguruko kezka orokorra barne.

Batzordeak akordioa urratzen ari dela ondorioztatzen badu eta proposamenen bat egiten badu, hura Bruselan datorren martxoaren 21erako eta 22rako aurreikusita dagoen Europako buruzagien goi-bileran azter daiteke, Gobernuko iturriek adierazi dutenez.

Bi presidenteek, gainera, gatazka amaitzeko ikuspegi politiko baten premia larria ez galtzeko eskatu dute, eta bi Estatuen konponbidea aplikatzearen alde egin dute, "indarkeria-ziklo hau errepika ez dadin".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X