Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen gakoak eta helburuak
Gaur, ostegunarekin, onartu du Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea. Marko juridiko berri batekin, Eusko Jaurlaritzaren urteroko aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetza politiketara bideratzea ekarriko du lege berri honek. Gainera, gobernuz kanpoko erakundeei laguntzeko izapideak malgutu eta erraztuko ditu, prozesua arinduz.
Hauek dira gakoak:
1-Erantzunkidetasuna
-Giza garapenerako, justizia globalerako, demokraziarako, giza eskubideetarako eta bakerako gaitasunak eta baliabideak.
-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen ibilbidearen aitorpena.
2-Parte-hartzea
-Prozesu parte-hartzailea eragile instituzional eta sozialekin.
-Adostasun zabala, lankidetzan eta elkartasunean.
3-Elkartasuna
-Konpromisoa eta jarrera eraldatzailea pertsona guztien duintasunean.
Hauek dira helburuak:
-Giza garapena eta jasangarritasuna bultzatzea eta pobrezia zein bazterkeria eragiten duten arrazoi estrukturalak eraldatzea.
-Berdintasun ezaren aurka eta giza eskubideen eta justizia sozialaren alde borrokatzea.
-Gizarte askeak, demokratikoak, baketsuak eta inklusiboak eratzea.
-Justizia sozialaren eta giza garapenaren aldeko mobilizazio soziala sustatzea.
-Gizarte erakundeak indartzea.
Hau da edukia:
-Jaurlaritzak ezingo ditu armak ekoizten edo saltzen dituzten enpresak diruz lagundu.
-Garapenerako lankidetza politiketara bideratuko da urteroko aurrekontuaren % 0,7.