Giza Eskubideen Europako Auzitegia
2020/05/05 - 21:05
Estrasburgoko Auzitegiak presoak espetxetik ez ateratzea bermatu du COVID-19agatik
Estrasburgoko Auzitegiak esan du Tolmezzo eta Turingo kartzeletan behin-behineko espetxealdi egoeran daudela bi auzi-jartzaileak.
2019/11/28 - 14:22
Konstituzionalak Junqueras babestea arbuiatu du, baina guztien adostasunik gabe
Generalitatearen presidenteorde ohiak babes eskeko errekurtsoa zuen aurkeztuta, izan zuen presoaldi prebentiboko egoeraren aurka; arbuiatu egin dute, baina erabaki horrek kontrako hiru boto izan ditu.
2019/11/26 - 13:59
Espainia zigortu dute ETAko presoen babeserako helegiteak ez onartzeagatik
Hala ere, iazko urriko epaian bezala, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berretsi du Frantzian betetako zigorrak ez direla zenbatzen Espainian.
2019/11/15 - 19:22
Bateragune auziko defentsak zigor epaia baliogabetzeko helegitea aurkeztuko du
Epaia baliorik gabe geratuko balitz, Arnaldo Otegiri 2021era arte ezarritako inhabilitazioa kendu egingo liokete. Bost auzipetuek epaiketa justurik izan ez zutela ebatzi zuen iaz Estrasburgok.
2019/10/29 - 15:53
Gorenak baliogabetu egin du Atutxa, Knorr eta Bilbao zigortzeko eman zuen epaia
Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik zigortu zituzten 2008an. Hiru legebiltzarkideek epaiketa justua izan ez zutela ebatzi zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2017an.
2019/10/10 - 16:19
Altsasuko gurasoak, Estrasburgora jotzeko prest
Urriaren 26rako epaia salatzeko manifestazio "erraldoia" deitu dute Iruñean. Euren hitzetan, "ez da justizia egin, injustizia baieztatu da".
2019/10/08 - 15:48
Estrasburgok Espainiaren aurkako kereila onartu du Azconaren erakusketaren kariaz
Arte erakusketa batean, Abel Azcona nafar artistak ‘pederastia’ hitza idatzi zuen ostia sagaratuekin.
2019/10/07 - 21:34
Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktima bat etxegabetuko du Barakaldon
Argitan eta Berrio-Otxoak elkarteen iritzian, agerian geratu da Jaurlaritzak, Eudelek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak etxegabetzeak ekiditeko egin zuten protokoloa eraginkorra ez dela.
2019/08/29 - 13:10
Estrasburgok baztertu egin ditu zigor metaketen harira jarritako beste eskari batzuk
Duela 10 hilabete hartutako erabakiari jarraiki, ETAko lau presok eta Grapo beste batek egindako auzi-eskeak atzera bota ditu auzitegiak eta ontzat eman du Espainiako justiziaren irizpidea.
2019/07/19 - 19:06
Europak biktimen arteko berdintasunaren printzipioa urratu duela dio Foro Sozialak
Oztopoak oztopo, biktima guztien eskubideen inguruan egun dagoen adostasuna gauzatzeko lanean jarraituko du Foro Sozialak.
2019/07/19 - 01:40
Estrasburgok kalte-ordaina ukatu die GAL eta BVE taldeen biktimei
Hala, Espainiari arrazoia eman dio Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Argudiatu duenez, salatzaileek ez dute frogatu ETArekin lotura izatea egotzita ukatu izana kalte-ordaina.
2019/07/18 - 16:09
BVEen eta GALen biktimek, kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez
Estrasburgoko auzitegiak BVEren eta GALen biktimei ukatu egin die kalte ordainak jasotzeko eskubidea. Ebazpenak dionez, horrek ez du urratzen ustez ETAkoak izan zirenen errugabetasun presuntzioa.
2019/07/09 - 14:43
ETAko biktima baten seme-alabak indemnizatuko ditu Belgikak, Estrasburgok aginduta
Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren iritziz, Belgikak ez zion Espainiari lagundu, Natividad Jauregi Bizkaia komandoko ustezko kidea epaitzeko orduan.
2019/06/06 - 13:44
Estrasburgok atzera bota du 19 presok zigor metaketaren inguruan egindako eskaria
Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak arrazoia eman dio Espainiako Justiziari.
2019/05/28 - 13:29
Estrasburgok atzera bota du Gorka Frailek sakabanaketaren aurka jarritako helegitea
Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren iritzian, legeak babestu egiten du sakabanaketa politika. Beraz, Espainiako Justiziak ez zituen Fraile presoaren eskubideak urratu.
2019/05/28 - 12:23
Puigdemontek eta beste 74 diputatuk aurkeztutako salaketa atzera bota dute Europan
Estrasburgok ontzat eman du Konstituzionalak bertan behera utzi izana U-1aren ostean Kataluniako Parlamentuak deitutako bilkura. Horren ustez, 'gutxiengoaren eskubideak' babestu behar ziren.
2019/05/20 - 15:01
Gaixo frantses bat bizirik mantentzen duten makinak itzaltzeari ekin diote
Vincent Lambert egoera begetatiboan dago 2008tik. Auziak aurrez aurre jarri ditu emaztea eta anai-arrebetako batzuk eta guraso ultrakatolikoak.
2019/03/01 - 09:24
Sanchezen eta Cuixarten babes helegiteak baztertu ditu Konstituzionalak
Espainiako Justizian egin zezaketen bidea agortuta, orain Estrasburgora jo dezakete.
2019/02/26 - 19:59
Behin-behineko espetxealdia Estrasburgoko Auzitegira eraman du Forcadellek
Parlamenteko presidente ohiaren defentsak demanda aurkeztu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, nahiz eta Konstituzionalak behin-behineko espetxealdiaren aurkako helegitea oraindik ez ebatzi.
2019/02/20 - 16:24
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziaz emandako epaia irmoa da
Hala, defentsari aukera bat zabaldu zaio Espainiako Auzitegi Gorenean berraztertze helegitea aurkezteko —urtebeteko epea du—.