Estrasburgok baztertu egin ditu zigor metaketen harira jarritako beste eskari batzuk
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak atzera bota ditu gaur ETAko lau presok eta Grapoko beste batek zigor metaketaren harira aurkeztutako auzi-eskeak. Frantziako espetxeetan igarotako urteak Espainian bete beharreko zigorretatik kentzeko galdegiten zuten eskatzaileek. Estrasburgon egoitza duen auzitegiak, baina, aukera hori baztertu eta Espainiako justiziaren irizpidea eman du ontzat, aurrez egin bezala.
Juan Luis Agirre Lete, Julen Atxurra Egurrola, Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Idoia Martinez Garcia ETAko presoek eta Fernando Silva Sande Grapo presoak aurkeztu zuten eskaria.
Iazko urrian zigor metaketaren inguruko lehen epaia eman zuen Estrasburgok. Orduko hartan, Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros-ek, Francisco Mujika Garmendia Pakito-k eta Alberto Plazaolak aurkeztutako errekurtsoa aztertu zuen auzitegiak, eta Espainiari arrazoia eman zion. Gerora aurkeztutako helegiteen aurrean jarrera berari eutsi dio Estrasburgok, gaur kaleratutakoan bezalatsu.
Argudiatu duenez, "eskatzaileek zigor metaketa eskatu zutenean, Espainiako zuzenbideak ez zuen aurreikusten, arrazoizko modu batean, Frantzian betetako zigorrak kontuan hartuko zirenik 30 urteko gehieneko zigorraren iraupena zehaztean". Beraz, betiere Estrasburgoren iritzian, presoek aurkeztutako auzi-eskeek ez dute "inolako oinarririk".
Zure interesekoa izan daiteke
Segurtasunaz gehiago eta eskumenez gutxiago arduratzeko gomendatu dio PPk Zupiriari
PPren Legebiltzarreko bozeramaileak deitoratu duenez, sailburua "ez dago egon behar duen horretan", eta "segurtasunaz eskumenez baino gehiago kezkatuko balit", bere ustez, "polizia hobeto hornituta egongo litzateke".
Ceutara legez kanpo iritsi diren herritarrak berehala Marokora itzularaziko ditu Espainiako Gobernuak
Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Marokotik Ceutarako muga, kontrolik gabe. Horietako asko, Tarajal ingurutik sartu dira, batzuk igerian eta beste batzuk kostaldetik oinez.
Espainiako Poliziak Bilbon egindako esku hartzea "onartezina" izan dela esan du berriz Zupiriak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, polemika hau ez da hasi Espainiako Poliziak egindako atxiloketekin, Espainiaren futbol partidaren harira izan ziren istiluekin baizik.
Zapateroren eta haren alaben eta idazkariaren kontuei buruzko informazioa eskatu die banketxeei Calama epaileak
Auto batean, Plus Ultra auziaren ardura duen magistratuak dio zantzuak daudela esateko Espainiako Gobernuko presidente ohiak "egitura antolatu bat" zuzentzen zuela, bezero jakin batzuei mesede egiteko, legez kanpoko jardueren bidez.
Jon Insaustik afari solidarioak bizilagunak gizarteratzea eta laneratzea errazteko kudeatzearen alde egin du
Afari solidarioen debekuak piztu duen polemikaren harira, Donostiako alkate Jon Insaustik, asteazken honetan, azaldu du ekimenak administrazioaren erantzuna behar duela, eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzera bideratuta egon behar duela. Era berean, nabarmendu du inguruko udalerriek ere neurri horiek lehenago edo geroago hartuko dituztela.
Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko
Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.
Bi urteko kartzela-zigorra, sare sozial batean terrorismoa goratzeagatik eta ETAren biktimak umiliatzeagatik
Atxilotuari haur-pornografia ere aurkitu zioten konfiskatutako gailuetan.
Espainiako Poliziako sindikatuek Zupiriaren adierazpenak kritikatu dituzte
Espainiako Poliziaren Konfederazioak ziurtatu du ez duela Eusko Jaurlaritzaren baimenik eskatu behar lurralde horretan jarduteko; bitartean, Sindicato Unificado de Policiak (SUP) Zupiriari aurpegiratu dio "10 egun" izan dituela erasoak ikertzeko.
EH Bilduren arabera "kezkagarria da" hainbat erakundek hizkuntza eskakizunetan "atzera egitea"
Koalizio abertzaleak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken Lan Eskaintza Publikoan hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten plazen kopurua % 89tik % 66ra murriztu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, % 85etik % 54ra.
Transferentziez hitz egiten segitzen dutela esan du Ubarretxenak eta uda ostean "zorte hobea" izatea espero du
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio eta Autogobernu sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, akordioek sakonak izan behar dute Bitariko Batzordea biltzeko.