Gogora
2016/03/05 - 14:49
Hainbat gudariren gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Etxebarrian
Ahaztuen Oroimena. Markinaldeko Frentea 1936 tokiko-elkartearen laguntzaz egin dute. Aurten Euskadin hobitik ateratzen dituzten laugarren gorpuzkiak dira.
2016/02/01 - 21:10
'Memoriaren Plaza'k ateak ireki ditu Bilbon
Erakusketak biktimen eta herritarren testigantzak biltzen ditu, guztien artean adostutakoa eta aniztasuna errespetatuko duen oroimena eraikitzeko asmoz.
2016/01/25 - 14:06
Memoriaren Plazak 'zentzugabekeriaren biktimak' gogoratuko ditu Bilbon
Otsailaren 1etik 12ra, Gogora institutuak bultzatutako erakusketa ibiltaria izango da Areatzan. Lekukotzak jaso eta eztabaidaguneak sortzea da helburua.
2016/01/07 - 15:55
Gatazken zauriak ez direla itxi ondorioztatu du 'Memoriaren Plaza'k
Eusko Jaurlaritzak "memoria desberdinek bat egiten duten" espazioak sortzearen alde egin du, "gizarte hobea" eraikitzeko.
2015/11/07 - 16:13
Memoriaren politikak aztergai, Bilbon
Memoriaren inguruan akordio guztiz bateratu bat lortzea ez dela posible esan du Jonan Fernandezek Gogora institutuak antolatu dituen jardunaldietan. Nazioarteko adituek ere hartu dute parte.
2015/11/07 - 11:50
Ezenarro, guztien parte-hartzearekin memoria eraikitzearen alde
Gogora Institutuko zuzendariak adierazi du gizartea osatzen duten sentsibilitate guztien eta biktimen parte hartzea bermatu behar dela.
2015/10/19 - 22:12
Memoriaren Institutuak 18 egitasmo abiatuko ditu 2016an
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak esan du memoria bakarra ez dagoela eta, beraz, "gizartearen eta biktima guztien" parte-hartzearekin eraikitako oroimena babestu du.
2015/10/19 - 22:10
Memoria etikoa eraiki nahi du Memoriaren Institutuak
Aintzane Ezenarro zuzendariak abian jarri den insitutuaren aniztasuna eta adostasun maila azpimarratu ditu, eta biktimen eta gizartearen parte hartzea eskatu du.
2015/09/03 - 16:18
Urkulluk eta hiru alkatek ireki dute biktimen inguruko jardunaldia
'Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuak (1960-2010)' txostena emango die lehendakariak 128 alkateri. Oroimenaren Institutuan egiten ari dira ekitaldia, 11:45ean hasita.
2015/08/16 - 20:00
Ezenarro: 'Ez dago biktimen omenaldietara ez joateko aitzakiarik'
Memoriaren Institutuko zuzendariaren ustez, "gertatutakoaz ikastea behar-beharrezkoa da, inoiz berriz errepika ez dadin".
2015/08/02 - 17:47
63 testigantza jaso ditu jada Memoriaren Plaza ekimenak
Ekainean jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak Memoriaren Plaza ekimena. 63 testigantza jaso dituzte jada. Urrira arte egongo da irekita.
2015/07/06 - 18:02
Jaurlaritzak 128 'udal erretratu' bildu ditu, memoria helburu
1960 eta 2010 artean ETAk, GALek eta segurtasun indarrek egin zituzten 707 hilketak jaso dituzte bertan. Azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, omenaldiak egitea bultzatzen du ekimenak.
2015/07/03 - 12:30
Ezenarro: 'Isiltasunak ez ditu zauriak sendatzen'
"Iraganera begiratzeko" deia egin du Memoriaren Institutuko zuzendariak, baina "modu eraikitzailean", ez "zauriak zabaltzeko".
2015/06/24 - 14:47
Ezenarro: 'Biktimarik ez dugu baztertu behar oroimena eraikitzean'
Uztailaren 1ean hasiko da lanean Gogora, Memoriaren Institutua, Bilboko Artxibategi Historikoaren hirugarren solairuan.
2015/06/20 - 14:32
Jaurlaritzak 'Memoriaren Plaza' zabaldu du bakea sendotzeko asmoz
Bakegintzako eta Bizikidetzako idazkaritzak garatutako ekimena da, herritarren testigantzak eta proposamenak eta adituen iritziak jasotzeko.
2015/05/29 - 14:23
Aintzane Ezenarro, Memoriaren Institutuko zuzendaria
Jonan Fernandezek iragarri berri duenez, Aintzane Ezenarro izango da Bilbon kokatuko den Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.
2015/05/29 - 13:40
Aintzane Ezenarrok zuzenduko du Memoriaren Institutua
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariak iragarri duenez, Institutua Bilbon egongo da, Euskadiko Artxibo Historikoa zegoen eraikinean.
2015/05/07 - 22:59
Biktimen 100 senitarteko baino gehiagok testigantzak grabatuko dituzte
Kontaketa bideoan zein audioan grabatu eta Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuan utziko dute “memoria eta elkarbizitza eraikitzen” laguntzeko.
2014/11/27 - 15:39
Legebilzarrak Memoriaren institutoaren eraketa onartu du
Memoriaren institutoaren eraketa EAJ eta PSEren botoekin onartu da. EH Bildu abstenitu egin da biktimak mailakatzen direlako. PP eta UPyDk aurkako botoa eman dute errealitateak nahasten direlako
2014/11/27 - 12:32
EAJk eta PSEk Memoriaren Institutua sortzea onartu dute
EH Bildu abstenitu egin da eta PPk eta UPyDk, berriz, kontra bozkatu dute.