Memoriaren Institutuak 18 egitasmo abiatuko ditu 2016an
Aintzane Ezenarro Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuaren (Gogora) zuzendariak esan du oroimena “balore etikoetan oinarrituta” eraiki behar dela eta eraikuntza horretan gizarteak eta biktima guztiek parte hartu behar dutela.
Gogora Institutuaren zuzendaritzak lehendabiziko bilera egin du arratsalde honetan eta erakunde horren estatuak, 2016rako aurrekontua (1,5 milioi euro) eta programa onartu ditu. 2016an, esaterako, 18 proiektu jarriko dituzte abian.
Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Gogora Institutuaren zuzendaritza batzordea martxan jartzeko bileran. Zuzendaritza 29 kidez osatuta dago, tartean Jaurlaritzako, Aldundietako eta Eudeleko ordezkariak, baita gai horretan adituak diren beste hiru lagun ere.
Memoria eraikitzea
Bileraren ostean egindako agerraldian, Ezenarrok adierazi du Memoriaren Institutua sortzeko legea “adostasun handiarekin” onartu zela Legebiltzarrean, 2014ko azaroaren 27an, eta orain adostasun hori “zabaldu” egin dela nabarmendu du. Hortaz, “herri honek merezi duen memoria eraikitzeko oinarri sendoak jartzen ari gara”, erantsi du.
“Oroimenaren bidez ikasi behar dugu, belaunaldi berriei etorkizun hobea uzteko. Adostasun zabala lortu dugu eta orain Memoriaren Institutuak duen oinarri etikoa zainduko dugu”, azaldu du.
Bestalde, Ezenarrok esan du memoria eraikitzea ez dela soilik instituzioen eta alderdi politikoen lana, “gizarteak eta biktima guztiek hartu behar dute parte prozesu horretan”, azpimarratu du.
“Oroimen ezberdinak daude eta memoria ezberdinen arteko elkarrizketaren bidez eraikiko dugu, muga demokratiko bakarrarekin: memoriak ez du inoiz indarkeriarik justifikatuko”, nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri