Gogora
2019/10/16 - 23:04
EAEko 15 herritan sinbologia frankista dago oraindik
Azken urteetan 1523 elementu kendu dira baina oraindik asko daude kentzeko. Elgoibarren, esaterako, Pedro Muguruza kalea eta Morkaiko mendiko gurutzea daude Gogora institutuaren txostenaren arabera.
2019/07/03 - 16:15
Gerra Zibilean 20.000 euskal herritar hil zituzten
Zifra orokor horretatik 5.900 euskal herritar inguru, gizateriaren aurkako krimenen biktima izan ziren Gerra Zibilean eta Frankismoaren lehen urteetan.
2019/07/03 - 14:50
20.000 euskal herritar hil zituzten Gerra Zibilean eta frankismoaren lehen urteetan
Horietatik ia 6.000 hilketa gizateriaren kontrako krimen izan ziren, gehienak errepublikanoen kontrakoak. Gudariak eta milizianoak ez ezik, matxinatuak ere aintzat hartu dituzte.
2019/06/18 - 10:06
Gerraosteko euskal erbestea oroituko du Gogora Institutuak erakusketa batean
Erakusketak erbesteratuen lekukotzak biltzen ditu ikus-entzunezko formatuan, gerra eta gerraosteko garaiak jasotzen dituen irudiekin batera. Erakusketa irailaren 23ra arte egongo da zabalik.
2019/06/10 - 19:49
Nola eskatu senide bat Erorien Haranetik ateratzeko?
Honakoak dira Erorien Haranean dagoen senitarteko baten gorpuzkia hobitik ateratzeko pausuak. Euskal Herriko hamar familiak prozesuari ekin diote.
2019/06/10 - 18:34
Gutxienez 1.231 euskal herritarren gorpuzkiak daude Erorien Haranean
917 identifikatu dituzte eta 314 ez. "Gehienak" senideen baimenik gabe eraman zituzten bertara. Gogorak Eusko Legebiltzarrari txostena igorri dio.
2019/06/08 - 16:14
Duela 82 urte hildako gudari bat hilobitik atera dute Gamiz-Fikan
Hezurrez gain, munizioa eta gainean zeramatzan objektu batzuk agertu dira.
2019/01/10 - 20:28
1937an fusilatutako bost milizianoren gorpuzkiak senideei eman dizkie Jaurlaritzak
Altun mendiko basoetan zulatutako lubaki batean fusilatu eta hobiratu zituzten. 2017ko azaroan topatu eta hobitik atera zituzten, 80 urte geroago.
2018/10/11 - 17:24
Jaurlaritzak 'Herenegun!' programa jarri du abian, 1960-2018 aroaz gogoeta egiteko
Ikasturteko azken hiruhilekoan ezarriko dute, froga moduan, zortzi ikastetxetan, Historia ikasgaiaren baitan. Aurretik, talde parlamentarioek eta biktimen elkarteek ekarpenak egin ahal izango dituzte.
2018/10/08 - 17:55
'Memoriaren plaza' erakusketa Laudion, urriaren 15etik 25era bitartean
Hainbat testigantzaz osatuta dagoen erakusketa ibiltaria begirada plural bat dela adierazi du Aintza Ezenarro 'Gogora' institutuko zuzendariak, aurkezpenean.
2018/09/29 - 15:25
Limpiaseko hilerrian hobiratuta dauden Gerra Zibileko 86 biktima omendu dituzte
48 euskal gudari daude biktimen artean. Ekitaldian, besteak beste, Jonan Fernandezek hartu du parte, eta memoria historikoa berreskuratzeko eta gordetzeko konpromisoa berretsi du.
2018/09/19 - 23:16
Frankismoko biktimen hobien mapa eguneratu eta deshobiratzeak zuzenduko ditu Estatuak
Alabaina, Estatuko Aurrekontu berria onartu bitartean, ekimena ez dute abian jarriko, egungo aurrekontuan memoria historikoari lotutako politikak bideratzeko dirurik ez dagoelako.
2018/04/17 - 22:47
DNA programak identifikatutako lehen pertsona hobiratu dute Elgoibarren
Miguel Vargas tolosarraren gorpuzkiak dira. Rabanera del Pinarreko (Burgos) hobi batetik atera zuten, haren senideei DNA lagina hartu ondoren.
2018/02/21 - 18:36
Frankismoaren biktimak oroitzeko lehen 'memoriagunea' inauguratu dute Gasteizen
Gorka Urtaran alkatea buru, oroitarria inauguratu dute Santa Isabel hilerrian. 33 pertsona fusilatu zituzten bertan, Francoren altxamenduaren ondoren.
2018/02/21 - 14:50
Lehendabiziko memoriagunea inauguratu dute Gasteizen
Gorka Urtaran alkatea buru, oroitarria inauguratu dute Santa Isabel hilerrian. 33 lagun fusilatu zituzten bertan Francoren altxamenduaren ondoren.
2018/02/01 - 15:18
Aurrera darrai Zeanurin agertutako bost milizianoen identifikazioak
Gogora Institutuak DNA proba egin die hildako milizianoen ustezko senideei, gorpuzkien nortasuna baieztatzeko. Oraindik emaitzak falta badira ere, senideentzat emozioz beteriko unea izan da.
2018/01/31 - 21:48
Zeanurin topatutako gudarien gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari dira
Familiek DNA laginak eman dituzte, Gogora Institutuak eta Aranzadi Elkarteak gudarien nortasunak egiazta ditzaten.
2017/11/19 - 18:55
Bost dira Zeanurin aurkitutako Gerra Zibileko gudariak
Larunbatean gudari baten gorpuzkiak ateratzera joan zen Aranzadi Elkartea Altunaganara, eta azkenean, hiru pertsonen gorpuzkiak topatu zituzten. Gaur, berriz, beste birenak agertu dira.
2017/11/18 - 17:36
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Zeanurin
Irailaren 15ean aurkitu zituzten gorpuzkiak Euskal Prospekzio Taldeak Altunganan (Dimako Zumeltza mendatearen eta Barazarren artean), ohiko behaketa lanak egiten ari ziren bitartean.
2017/11/10 - 21:21
Gogora Institutuak antolatu duen ekitaldian gazteei eman die hitza
Gazteak terrorismoaren biktimekin bildu dira gaur. “Beldurra gainditu” eta Euskal Herrian bizi izandako “indarkeriaz hitz egiteko” eskatu diete gazteek nagusiei.