G7 goi-bilera
2019/08/24 - 16:37
15.000 pertsona inguru batu dira 'G7 EZ' manifestazioan, Hendaian
Aldaketa posible bat aldarrikatu nahian, milaka pertsonek, Hendaiako portuan ekin diote protestari 'G7 EZ Euskal Herritik beste mundu bat sortzen' lelopean.
2019/08/24 - 16:28
Iritsi da Donald Trump Biarritzera
AEBko presidentearen aurretik, Shinzo Abe japoniar lehen ministroa heldu da eta atzo berriz, Justin Trudeau eta Emmanuel Macron. Gainerakoak arratsaldean helduko dira guztiak iluntzean elkartzeko.
2019/08/24 - 16:11
Poliziaren kontrol etengabeek kaleak ia hutsik utzi dituzte Biarritzen
G7ko goi-bilera dela eta, polizia kontrolak nabarmenak dira Biarritzen. Bertako biztanleek, dendariek eta turistek igarri dute galanki.
2019/08/24 - 14:36
G7aren kontrako manifestazio koloretsua Hendaian
Milaka pertsona kalera irten dira G7aren aurka, Hendaian.
2019/08/24 - 00:38
Biarritz munduko boteretsuenen bileraren zain da, egungo erronka handiak aztertzeko
Mahai gainean klima-aldaketa, merkataritza librea edota Irango egoera politikoa jarriko dituzte, besteak beste. Kontra-gailurrak manifestazioa egingo du larunbat honetan, Hendaia eta Irun artean.
2019/08/24 - 00:07
G7aren kontrako ekintzaileek manifestazioa egin dute Urruñan eta istiluak izan dira
Ehunka lagun manifestazioan atera dira kontra-gailurraren Urruñako kanpalekutik eta Polizia oldartu egin zaie. Istiluak izan dira eta hainbat manifestari identifikatu eta atxilotu egin dituzte.
2019/08/23 - 23:17
Dena prest Biarritzen, G7aren goi-bilera hartzeko
Munduko zazpi agintari boteretsuenak datozen orduetan iritsiko dira Biarritzera. Segurtasun neurriak nabarmenak eta zorrotzak dira. G7aren aurkako gizarte eragileek larunbat egingo dute manifestazioa
2019/08/23 - 16:24
Amazoniako hondamendia, G-7ko gai zerrendaren barruan
Macronek esan du premiazkoa dela planetako birikan gertatzen ari dena sakon aztertzea. Brasilgo presidenteak Macron kritikatu du esanez, etekin pertsonala atera nahi duela Amazoniako suteen kontura.
2019/08/23 - 16:20
Garraiolariak haserre ezingo dutelako ibili 3 egunetan
Garraiolariak haserre hartutako neurriekin. Gipuzkoako errepideetan ezingo dute ibili larunbateko 06:00etatik asteleheneko 18:00arte. Eta astelehenerako kolapsoa aurreikusten dute.
2019/08/23 - 16:13
G7ko gailurraren kontrako manifestazio jendetsua espero da larunbat honetan Hendaian
Manifestazioa 11:00tan abiatuko da Hendaiako portutik. Santiago zubian keinu sinboliko bat egingo dute eta Irungo Ficoban amaituko da 14:00ak aldera.
2019/08/23 - 16:08
Santiago zubia ordubetez itxi dute bi pakete susmagarri topatu ondoren
Gipuzkoako Irun eta Lapurdiko Hendaia lotzen dituen Santiago zubian piztu da goizeko ezinegona. Bonba mehatxu batek 45 minutuz itxiarazi du zubia, 2 pakete susmagarri topatu ondoren
2019/08/23 - 16:04
Hiritarrak baino polizia gehiago dago Biarritzen
Biarritzek hiri mamu bat dirudi, kalean ez dabil inor. Markatutako esparru urdinera eta gorrira, hartarako baimena dutenak baino ez dira sartu.
2019/08/23 - 13:01
Ertzaintzak G7a dela eta ezarritako neurri berriak kritikatu dituzte garraiolariek
Espainiako Garraiolarien Elkarteen Federazio Nazionalak salatu duenez, Ertzaintzaren murrizketa berriak Frantziako Gobernuak ezarritakoak baino "zorrotzagoak" dira.
2019/08/23 - 12:56
'Kontzertu basatia' Uztaritzen, militarren loa galarazteko
Poliziek plaza hartuta bazuten ere, kale batetik iskin egin eta 15 minutu inguruz musika kontzertua eskaini zuten Uztaritzeko Lizeoaren inguruan.
2019/08/23 - 11:59
G7aren goi-bilerako gai-zerrenda
Lehen begirada batean, zazpi buruzagiek mahai gainean izango duten lan-txostenak baditu helburu zintzoak, adibidez onartzen du munduan ezberdintasun sozialak handitzen ari direla.
2019/08/23 - 11:49
Lurraldebuseko hiru linea bertan behera utzi dituzte, G7aren goi-bilera dela eta
Herritarrei trena erabiltzea aholkatu diete. Izan ere, errepideetan sor daitezkeen trafiko-arazoek eragina izan dezakete gainerako linea batzuen ordutegian edota ibilbidean.
2019/08/22 - 18:25
G7aren goi-bilerak irauten duen bitartean ia 7.000 agentek bermatuko dute segurtasuna
Donostian izan da gaur Grande-Marlaska, abuztuaren 24tik 26ra bitartean, Biarritzen egingo duten bilerarako prestatu duten segurtasun operatibo berezia koordinatzeko zentroan.
2019/08/22 - 16:11
Zibersegurtasunari garrantzi handia ematen ari zaizkio G7an
Segurtasun neurriak ez dira soilik fisikoak izango, espioitzari, komunikazioren babesari eta azpiegitura kritikoen segurtasunari garrantzi handia eman zaio.
2019/08/22 - 16:09
Zaintza kontrolak zorroztu dituzte Aragoiko Pirinioetako mugan G7aren goi-bileragatik
Somport eta Portaleteko errepideak kamioientzat irekita egongo badira ere, bide horietan “gertakari garrantzitsuren bat" jazoko balitz, mugatuta geratuko litzateke zirkulazioa garraiolarientzat.
2019/08/22 - 15:56
Baionako eta inguruko herrietako denda eta zerbitzu askok ateak itxi dituzte
2000. urtean Europa Batasunaren beste goi-bilera batean izan ziren istiluak kontutan hartuta, Biarritzeko bileraren antolatzaileen kezka nagusietako bat Baiona da.