G7 goi-bilera
2019/08/22 - 15:49
G7rako koordinazio zentroa zabaldu du Grande-Marlaskak Donostian
Fernando Grande-Marlaska Donostiara etorri da Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, Frantziako Jendarmeriarekin batera, koordinatuko duen azpiegitura ikuskatzera.
2019/08/22 - 11:59
Garrantzitsuen bilera
G7 edo Zazpien Taldea osatzen duten 7 herrialdeek munduko garrantzitsuenak direla uste dute. 2008an G20aren sorrera bultzatu zuten, bertan zeuden baita ere Errusia, Txina, Brasil eta India.
2019/08/21 - 17:33
Oiartzunen ezarri dute G7aren goi-bilerari jarraipena egingo dion koordinazio mahaia
Biarritzen egingo duten bilerak bat egingo du udako itzulera operazioarekin. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "segurtasun publikoa eta bide-segurtasuna bermatzea" da helburu nagusia.
2019/08/21 - 15:57
Baliteke Biarritzeko bilera izatea adierazpen bateraturik gabeko lehenengoa
Biarritzeko bileran hainbat gai izango dira mahaiaren gainean: gai sozialak, aldaketa klimatikoa, segurtasuna... Herrialdeen arteko desadostasunak azaleratuko dituen bilera izango da.
2019/08/21 - 15:51
Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren kontrol ugari Hondarribian eta Irunen
G-7aren goi-bilera dela eta, Irunen eta Hondarribian ezohiko irudiak ikusten ari gara egunotan. Errepideetan ez ezik, dokumentazioa beste leku askotan ere eskatzen ari dira.
2019/08/21 - 15:21
Abian da beste mundu bat aldarrikatzea helburu duen 'kontragailurra'
Gizarte mugimenduek lantzen dituzten "beste eredu batzuk" erakutsi nahi dizkiote munduari. Abuztuaren 24an, G7aren bilera Biarritzen hasten den egunean, manifestazioa deitu dute Hendaian.
2019/08/20 - 21:19
Frantziak 13.200 polizia mobilizatuko ditu G7aren goi-bilera dela eta
Frantziako Barne ministroak azaldu duenez, indar militarren esku geratuko da aire zein itsas eremuak zaintzea eta terrorismoaren aurkako jarduerak aurrera eramatea.
2019/08/20 - 18:28
AEBko hegazkin militar batek Hondarribiako aireportuan materiala deskargatu du
Gipuzkoako aireportuan lurreratu den hegazkinik handienetarikoa da.
2019/08/20 - 16:49
Bost pertsona atxilotu dituzte jendarmeren aurkako eraso bat antolatzea egotzita
Biarritzeko goi-bilera bitartean, jendarmeak egongo diren Landeseko hotela erretzeari buruz hitz egin zuten sare sozialetan.
2019/08/20 - 16:08
Poliziak eta militarrek hartuta daude Biarritz eta inguruak
Lurrez, itsasoz eta airez. Biarritz eta inguruak poliziak hartuta daude. Kalean dabiltzanek nabarmen sumatu dute poliziaren presentzia handitu egin dela.
2019/08/20 - 16:02
Haserrea garraiolarien artean, G-7aren murrizketengatik
Zalantza eta kezkez josita daude garraiolariak. Ez dakite zer egoerari aurre egin beharko dioten datozen egunetan.
2019/08/20 - 14:47
Eraso matxista bat salatu dute G7aren kontragailurrak antolatutako kanpalekuan
Plataformak adierazi du ez dutela inolako erasorik onartuko eta irmoki gaitzetsi du eraso sexista.
2019/08/20 - 01:23
Jarrerak hurbiltzeko bildu dira Macron eta Putin G7 goi-bileraren atarian
Ukrainiako gatazka konpondu bitartean Errusia G8 zaharrera bueltatuko ez bada ere, Macronek argi utzi du Putin estatuburuen arteko elkarrizketan nahi duela.
2019/08/19 - 21:01
Kapitalismoaren aurrean beste eredu batzuk aldarrikatuko dituzte 'kontra-gailurrean'
"Munduko boteretsuek Miarritzeko kaleak Polizia Armatuarekin bete dituzten bitartean, beste mundu bat posible dela" aldarrikatuko dute, "airez, lurrez eta itsasoz".
2019/08/19 - 15:46
Topoa ez da Hendaiaraino heltzen, G7aren bilera dela eta
Hendaiako topoaren geltokia itxita dago atzotik, G-7aren segurtasun neurri gisa eta tren zerbitzua gune honetan etengo da gailurra amaitu bitartean.
2019/08/19 - 11:47
Biarritzen egingo den G7rako atzerako kontaketa hasi da
Hasiak dira goi-bileraren eragina nabaritzen. G7aren kontrako plataformek gaur hasi dute goi-bileraren aurkakako jardunaldia.
2019/08/18 - 22:45
Frantziak eta Mendebaldeko Alemaniak bultzatu zuten G7ren sorrera 1975ean
Errusia 15 urtez egon da Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Japoniak, Italiak eta Kanadak ere parte hartzen duten taldean, baina 2014ean kanporatu egin zuten.
2019/08/18 - 22:45
G7rako segurtasun neurri guztiak prest ditu Biarritzek
Biarritzen segurtasuna bermatzeko, kosta osoa blindatuta egongo da G7rako. Leku gehienetan egiaztagiria beharko da. Horrez gain, hainbat errepide eta aireportua ere itxita egongo dira.
2019/08/18 - 02:02
Gizon bat zauritu da AP-8an, Abanton, lau ibilgailuren arteko istripuan
Trafiko ezbeharraren eraginez, sei kilometroko ilara luzeak sortu dira.
2019/08/17 - 11:53
Hendaiarako irteera ibilgailuentzat itxita egongo da abuztuaren 27ra arte
G7ko goi-bilera dela eta, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera Baionako noranzkoan eta Hendaiako Euskotreneko geltokia itxiko dituzte.