Goierri
2021/10/13 - 17:16
Lekarozeko Julen Arburuak irabazi du Ordiziako txapeldunen arteko gazta lehiaketa
Gazta txapelketen txapelketa izan da Ordizian goizean. Azken 10 urteetako txapeldunen arteko lehiaketa. Lekarozeko Julen Arburuak irabazi du Ordiziako txapeldunen arteko gazta lehiaketa
2021/10/11 - 11:01
Otatza gazta da Euskal Herriko Artzai Gaztarik onena
Ordiziako Joseba Insaustirentzat izan da txapelketako sari potoloa. Aurten, gazta ketua saritu dute epaimahaikideek, eta 30 lehiakideren artean aukeratu dute irabazlea. Bigarren postuan Infernuko Gazta sailkatu da, Kortariarena, eta hirugarrengoa Eneko Goiburuk eraman du.
2021/10/03 - 16:43
Ikastolek eta Jaurlaritzak "denen artean" hezkuntza sistema berria eraikitzeko deia egin dute
Nekane Artola Kilometroak kultur elkarteko ordezkariak hezkuntza sistema beri baterantz "adostasuna eztabaida zabal eta sakon baten emaitza, denon artekoa" izatea eskatu du.
2021/10/03 - 16:42
Kilometroak festa egin dute gaur Goierriko ikastolen alde
Euriaren eraginez hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, baina Ordiziako Jakintza, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendi eguraldira eta pandemiara egokitu dirau.
2021/09/18 - 17:37
Gazte bat atxilotu dute Urretxun egin duten botiloi batean
Ertzaintzak jakitera eman duenez, desordena publikoak eragiteagatik eta autoritatearen kontrako erasoagatik hartu dute preso.
2021/09/08 - 16:49
Segurako Eneko Goibururen gaztak irabazi du 2021eko Ordiziako txapelketa
Zaragozako El Cisne hoteleko Javier Garciak 9.400 euro ordaindu ditu gazta irabazlearen erdia eskuratzeko enkantean. 14 finalistetatik zazpi gipuzkoarrak izan dira, lau nafarrak eta hiru arabarrak.
2021/09/07 - 17:06
4 urteko haur bat zauritu da Legazpiko etxebizitza bateko balkoitik erorita
Hasiera batean, herriko osasun-zentroko langileek artatu dute, eta, ondoren, ospitalera eraman dute, antza denez, beso bat apurtuta zuela.
2021/08/28 - 19:05
Lazkao Txikiren horma-irudia egin dute Aitor eta Nextor Otaño aita-semeek Ordizian
Euskara sustatzeko proiektu batetik jaio zen ideia. Hasieran, Lazkao Txikiren esaldi bat marraztea zen asmoa, baina azkenerako, bertsolariaren mural handi bat egiten amaitu dute.
2021/08/17 - 22:38
Behargin bat hil da Urretxun izandako lan-istripu batean
Ezbeharra Mugitegi industrialdeko enpresa batean gertatu da. Orga jasotzaile batek azpian harrapatu du langilea.
2021/08/17 - 14:32
Eraikuntzako langile bat hil da Ormaiztegin
54 urteko gizonezkoa hilotz topatu zuten atzo bere autotik gertu, lanaldia amaitu ostean.
2021/08/12 - 00:09
92 urteko gizon bat hil da Legazpiko baserri batean, traktorea iraulita
Gizona baserrian belarra jasotzen ari zenean, ibilgailua irauli egin da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizia salbatu.
2021/08/06 - 21:12
Legorretako erakundeek emakume batek jasandako erasoa gaitzetsi dute
Herriko talde feministak eta Udalak elkarretaratzea deitu dute arratsalde honetarako, 19:30ean, Udaletxe plazan, izaera horretako erasoak gaitzesteko.
2021/07/25 - 17:10
Hiru gazte atxilotu dituzte Donostia, Villabona eta Urretxun, desordena publikoengatik
Poliziak hainbat botiloi desegin ditu Plentzia, Elorrio, Zumaia, Sopela, Irun, Mutriku eta Urretxun. Azken udalerri honetan, Villabonan eta Donostian pertsona bana atxilotu du Ertzaintzak.
2021/07/03 - 13:46
Iñaki Larrañaga soziolinguista hil da
SIADECO kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen Larrañaga. Aitzindaria izan da euskal soziolinguistikaren ikerketan.
2021/07/02 - 18:38
Kezka alkateen artean 'ez jaietan' izan daitezkeen pilaketengatik
Zumarragak egun handia bizi du gaur, eta Udalak zuhurtziaz jokatzeko deia egin du. Barakaldok, Aramaiok eta Santurtzik ere gertu dituzte jaiak eta alkateak kezkatuta daude.
2021/06/27 - 17:41
Urretxuko Lourdesko Ama elizan gaur eman dute azkeneko meza
Pasiotarrek eraiki zuten duela ia 70 urte, eta, orain, Urretxuko Udalaren esku geratuko da. Iñaki Urkizu, Jesus Mari Iturrioz eta Ruben Beaskoa apaizek azaldu digute eliza honen historia.
2021/06/24 - 11:48
Ertzain bat artatu behar izan dute Beasaingo sute batean kea arnasteagatik
Sutea Nabarro Larreategi kalean izan da, eta bizilagun guztiak onik atera dituzte.
2021/06/12 - 20:50
Lau pertsona zauritu dira sute batean Beasainen, kea arnastuta
Pertsona heldu bat eta adingabe bat Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Sua San Inazio kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuan piztu da, sukalde batean.
2021/06/01 - 22:50
Idoia Ormazabalek Urretxutik grabatu zuen Zumarragan eztanda egin zuen tximista
Idoiak Urretxutik grabatu zituen irudiak. Ekaitzen eta tximisten zalea da bera, baina sustoa hartu zuela ziurtatu digu.
2021/06/01 - 10:21
Tximista batek Zumarragako etxebizitza bat jo du
Tximista batek Zumarragako eraikin bat jo dueneko unea grabatu du Idoia Ormazabalek bere telefonoarekin. Zorionez, ez da inor zauritu.