Goierri
2021/05/23 - 12:00
Hiru pertsona zauritu dira Idiazabalgo herrigunean, auto bat bidetik aterata
Antza, zuhaitz baten kontra jo dute. Goizeko 07:50ean izan da trafiko istripua.
2021/05/05 - 15:55
Idiazabal Gazta berria aurkeztu dute Ordizian
Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta mozketa ekitaldia egin dute goizean Ordizian. Jakitea elkarteak izan du gazta ebakitzeko ohorea Oiangu parkean egindako ekitaldian.
2021/04/27 - 17:43
Topatu dute Lazkaon desagertutako 45 urteko ataundarra
Atzotik haren bila ibili dira senideak eta Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak. Bizirik topatu dute, Lazkao aldean.
2021/04/20 - 12:39
Hainbat edukiontzi erre dituzte Legazpin
Industrialdeko biribilgunean eta garbigune inguruan piztutako suteak itzali dituzte suhiltzaileek. Suak ez du kalterik eragin inguruko ibilgailuetan eta ondasunetan.
2021/04/20 - 12:32
Elkarretaratzea egin dute Legazpin Ertzaintzaren jokabidea salatzeko
Herriko guraso eta gazte talde batek deitu du protesta, eta Ertzaintzaren jarrera "bortitza eta neurrigabea" izan dela adierazi dute.
2021/04/18 - 20:31
Kalean edaten ari zen gazte bat atxilotu dute Legazpin, ertzain bati eraso ondoren
Atxiloketaren unean, gaztearen lagunek ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte, ibilgailuetako baten kristala hautsiz.
2021/04/09 - 19:36
Segurako erresidentzian sintomarik gabeko 24 positibo detektatu dituzte
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, San Juan erresidentziako egoiliar guztiek txertoa hartu zuten eta kutsatutakoek ez dute sintomarik garatu.
2021/04/09 - 12:37
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, Ataunen sute batean kea arnasteagatik
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 23:30 aldera piztu da Arrondoa auzoko sei etxebizitzako eraikin bateko dorre elektriko batean.
2021/04/07 - 13:36
23 dira jada Segurako egoitzan detektatutako positiboak, guztiak sintomarik gabekoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, kutsatu guztiek aurretik txertoa jasota zuten.
2021/04/04 - 21:01
Dagoeneko 22 adinekok positibo eman dute Segurako San Juan egoitzan
Azken orduetan 4 kutsatu berri baieztatu dituzte. Adineko kutsatu guztiek txertoa jaso dute, eta ez dute sintomarik.
2021/04/01 - 22:46
21 positibo asintomatiko Segurako erresidentzia batean
Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa.
2021/04/01 - 22:38
21 positibo asintomatiko Segurako erresidentzia batean
Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa.
2021/03/29 - 15:19
Beasain, Aste Santuan itxita egongo diren 19 udalerrietako bat
Gaurtik 19 udalerri itxita daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Bederatzi Gipuzkoan, eta horien artean, Beasain dago.
2021/03/24 - 18:19
Gorka Hermosa akordeoilariak disko berria kaleratu du
Urretxuar konpositore eta akordeoilariak bere hainbat kanturen bertsio biluziak bildu ditu bederatzigarren diskoan.
2021/03/23 - 23:37
Ostegunean eta ostiralean baheketa egingo dute Lazkaon
19 eta 59 urte arteko herritar guztiak deitu dituzte PCR probak egitera, Barandiaran kiroldegian.
2021/03/23 - 15:35
Kilometroak 2021 Goierrin ospatuko da "Batera, bagara, bat gara" lelopean
Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolek antolatuko dute urriaren 3an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.
2021/03/21 - 13:01
Ataungo hiru tabernatan egon direnak PCRa egitera deitu ditu Osakidetzak
Martxoaren 5etik 20ra Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetan egon direnek 943 805560 telefonora deitu behar dute hitzordua hartzeko (Lazkaoko anbulategia). Bihar arratsaldean izango dira probak.
2021/03/09 - 21:35
40 eta 80 urte bitartekoei baheketa egingo zaie Legorretan
Herrian dauden lau tabernetatik hiruk itxi egin behar izan dute. Bihar baheketa egingo dute 40 eta 80 urte bitartekoen artean.
2021/03/08 - 22:10
M8: Zumarraga eta Urretxuko manifestazioa
Zumarraga eta Urretxuko emakumeek indarrak batu dituzte manifestazio berean, herri mugakideak direlako.
2021/03/08 - 20:56
Osakidetzak baheketa masiboa deitu du Legorretan
Probak asteazkenean egingo dituzte eta 40 eta 80 urte arteko herritarrei zuzenduta egongo dira. Hitzordua hartzea ezinbestekoa da. Legorretan intzidentzia metatua 1.275 kasukoa da 100.000 biztanleko.