TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona zauritu dira Idiazabalgo herrigunean, auto bat bidetik aterata

Antza, zuhaitz baten kontra jo dute. Goizeko 07:50ean izan da trafiko istripua.

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean Idiazabalen izan den trafiko istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto bat bidetik atera da herrigunean, eta zuhaitz bat bete betean jo du. Ibilgailuan zihoazenetako bi pertsona Zumarragako Ospitalera eraman dituzte, eta hirugarrena, Donostiakora. Oraingoz, ez dute argitu haien egoera zein den.

Suhiltzaileen laguntza behar izan dute, ibilgailuaren barruan zeuden hiru pertsonak ateratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X