Goierri
2021/02/16 - 21:47
Veronica del Barrio 41 urteko urretxuarra bost aste egon zen ZIUan covidarekin
41 urte egin berri ditu eta hilzorian egon da. Veronicak ez du inoiz ahaztuko bizi izandakoa, eta ez du ulertzen pertsona batzuen jokaera ardurabakoa.
2021/02/12 - 16:39
Bertsoz salatu dute Ezkio-Itsason luizi batek errepidea estali duela
Lurrak errepidea azpian hartu zuen "Zeariaga" baserriko sarrera-irteeretan, eta Xabier Urbistondok bertso baten bidez eskatu die laguntza Ezkio-Itsasoko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
2021/02/04 - 19:12
Urretxuko dendak ondoko herriko bezeroentzako bilgune bihurtu dira
Urretxuko eta Zumarragako denda asko herriak ixtearen ondorioak pairatzen ari dira. Herri batetik bestera igarotzerik izan ez dutenez, inguruko herriko bezeroentzako bilguneak asmatu dituzte.
2021/01/31 - 17:32
Zaldibiako Bilore xaboi enpresa eraisten hasi dira
Duela 18 urte itxi zen xaboi enpresa ezaguna eta geroztik, baldintza txarretan zegoen. Bi dorre handietako lehena bota dute aste honetan.
2021/01/30 - 15:31
Deskargako bidesariaren aurkako karabana egin dute 100 bat autok eta kamioik
Protesta Urretxuko Mugitegitik atera da, eta Ormaiztegi eta Bergara lotzen dituen errepidean ibilbidea egin du. Hiruren hitzetan, Foru Ogasunaren “diru-bilketa politikaren porrota” agerian geratu da.
2021/01/22 - 16:18
Gizon bat hil da Ezkio-Itsasoko mendi batean lanean ari zela zauritu ostean
Langilea aurretik moztutako enbor baten adarrak kentzeko lanean ari zen adar batek jo duenean. Donostiako ospitalera eraman dute, eta ordu batzuk geroago hil da.
2021/01/05 - 21:58
"Castaño" eta "Txato", Urretxuko heroiak
Autoek izugarrizko ataskoa sortu zuten eta ez aurrera, ez atzera geratu ziren igandean Urretxun. Idiak erabili zituzten kotxeak bide bazterretik ateratzeko.
2021/01/03 - 23:16
Ipeñarrieta baserriko idiek erreskate lanak egin dituzte
Jende asko hurbildu da Urretxuko Santa Barbara auzora elurrarekin jolastera. Ipeñarrieta baserriko idiek elurpean geratu den auto bat atera dute. Unai de Miguelen irudiak.
2021/01/03 - 11:26
Urretxu eta Zumarraga zuri-zuri utzi ditu elurteak
Elurra protagonista izan da Euskal Herriko leku askotan, eta asteburu osoan zehar luzatuko den elurteak irudi ikusgarriak utzi ditu.
2020/12/31 - 14:03
Bermeo eta Ataungo ostalaritzak ezin izango ditu ateak ireki
Ordizia, Errezil, Leintz Gatzaga, Segura eta Zaldibia zerrendatik atera dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
2020/12/14 - 10:51
Pertsona bat zauritu da hiru ibilgailuren arteko istripuan, N-1ean, Araman
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute Gasteizerako noranzkoan. Erreia berriro zabaldu ostean, trafikoa normaltasunera itzuli da 09:00ak baino lehen.
2020/11/27 - 16:07
42 milioiko inbertsioa egin dute Gipuzkoarako “giltzarri” diren lau bide-proiektutan
Olanoren esanetan, Azkoitia-Urretxu errepidean, Belabietako tunelean, 27. poligonoan eta Marrutxipin egingo dituzten lanei bultzada emango diete, inbertsio publikoaren bidez ekonomia susper dadin.
2020/10/22 - 10:40
Urretxu eta Andoain kutsatzeen zerrenda gorrian sartu dira
Hurbileko herrien arteko mugikortasunak islada zuzena du kutsatze datuetan. Bailara berean, Legazpi, kutsatzeen eremu laranjan dago orain.
2020/10/20 - 23:40
Gizon baten gorpua aurkitu dute Brinkola ibaian, Legazpin
Gorpua 13:45 aldera topatu dute eta, uretatik atera ondoren, Donostiako Auzitegi-medikuntza Institutura eraman dute.
2020/10/20 - 16:47
Osasun Sailak baheketa masiboak hasiko ditu asteazken honetan Ordizian eta Zaldibian
Jakintza Ikastolako, Oianguren Institutuko eta Goierri Eskolako ikasleek ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun zentroan, euren ikastetxeak adieraziko baitie non eta noiz egin proba.
2020/10/16 - 18:53
Jendetza bildu dezaketen jarduerak saihesteko eskatu dute Goierrin eta Urola Garaian
Gotzone Sagardui Osasun sailburua Urola Garaiko eta Goierriko ia 30 alkaterekin bildu da. Batzar "positibo eta emankorra" izan da, Osasun Sailak azaldu duenez.
2020/10/16 - 11:15
Urola Garaia eta Goierrirekin bilduko da gaur Osasun Saila, egoera aztertzeko
Topaketak COVID-19ak eragindako egoera aztertu eta neurriak adostea du helburu. "Egoerarik kezkagarriena Gipuzkoakoa" dela onartu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
2020/10/13 - 16:22
GI-631 errepidea itxi egin dute Azkoitia eta Urretxu artean
22:30 aldera itxi dute errepidea Aizpurutxo parean, ibaiaren gaiean oinezkoentzako pasabide bat jartzeko.
2020/10/09 - 19:08
Zegaman kezka da nagusi 17 positibo berrirekin
Udalak eraikin publikoak, parkeak eta pilotalekua itxi ditu.
2020/10/02 - 11:39
19 positibo atzeman dituzte Mutiloako egoitza batean
Adinekoen egoitzan atzemandako 19 positiboetatik hiruk bakarrik dute sintomaren bat, eta horientzat egokitutako zentro batera eramango dituzte.