Zegaman kezka da nagusi 17 positibo berrirekin
Osakidetzak ostiral honetan emandako datuak kezkarekin hartu dituzte Zegamako (Gipuzkoa) bizilagunek; izan ere, herrian COVID-19 17 positibo berri baieztatu dituzte azken orduetan. 1.550 biztanleko udalerri txikia da. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 1.305ekoa da intzidentzia tasa bertan.
Aizkorri mendilerroaren magalean dagoen herrian hiru kasu zenbatu dituzte aurreko zazpi egunetan, egunean bakarra, baina ostegunean 17 baieztatu zituzten.
Hala ere, Joseba Izagirre Zegamako alkateak gaixotasunaren agerraldia baztertu du oraingoz. Ospakizun edo gertakari berezi batengatik kasuen kopuruak gora egitea ere baztertu du agintariak, baina “argi dago kutsatuak agertzen ari direla”.
Izagirrek azaldu duenez, Udalak eraikin publikoak, parkeak eta pilotalekua ixteko erabakia hartu zuen atzo. Herritarrak Beasainera joan dira PCR probak egiteko, eta “askok sintomak dituzte”, buruzagiak zehaztu duenez.
“Herri hau txikia da, eta probetan positiboen berri izan ondoren, Udalak erabakia hartu zuen atzo arratsaldean”, adierazi du.
Udala Osakidetzarekin harremanetan dagoela ziurtatu du Izagirrek. “Egoera aztertzen” ari dela eta dagokion erabakia bilakaeraren arabera hartuko duela jakinarazi dio Osakidetzak, baina oraingoz proba masiborik ez dute egingo.
Era berean, ostiral honetan kasuen kopuruak gora egin du Irunen. Konkretuki, 25 positibo berri atzeman dituzte, atzo 6 eta asteazkenean 11.
Azkoitian, 6 positibo berri zenbatu dituzte, atzo 23 izan zirenean. Udalerrian PCR proba masiboa egiten ari da Osakidetza.
Zure interesekoa izan daiteke
Protoi-azeleragailuaren pieza nagusiak Donostiara iritsi dira, minbizia zehaztasun handiagoz tratatzeko
Bizkaiak eutsi egingo dio garraio-abonuetarako % 20ko beherapenari 2027an
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu egin du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da