Goierri
2018/09/27 - 21:08
Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia, Zumarragan eta Urretxun egingo da
“Zubiak batuz” lelopean, aurtengoa jaia antolatzen duten hirugarren aldia izango dute bi herrietako ikastolek. Elkarlanaren ereduari jarraituko dio aurten ere ikastolen aldeko jaiak.
2018/09/27 - 19:44
Kilometroak jaia Urretxun eta Zumarragan ospatuko dute urriaren 7an
'Zubiak batuz' lelopean, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Zirkuitua 5,9 kilometrokoa izango da eta lau gune izango ditu.
2018/09/13 - 12:00
Ataungo 26 urteko emakume bat hil da Beran izandako istripu batean
Biktima Doneztebeko institutuko irakaslea zen eta lanera bidean hil da, N-121-A errepidean. Autoaren kontrola galdu eta furgoneta baten kontra jo du.
2018/09/04 - 20:48
Urretxuko jaietako karrozetan kalteak eta pintada frankistak egin dituzte
Gertakariak gaitzetsi ditu Jon Luqui bertako alkateak. Gertatutakoak irailaren 22, 23 eta 24an ospatu beharreko festetan “tentsiorik ez sortzea” espero du agintariak.
2018/08/26 - 13:08
Idiazabalek doluminak helarazi ditu Mexikoko istripuan hildako emakumeagatik
Udalak hil den emakumearen bikotekideari ere babesa erakutsi nahi izan dio. Gizona trafiko-istripuan zauritu zen.
2018/08/25 - 23:22
33 urteko Idiazabalgo emakume bat hil da Mexikon, trafiko-istripu batean
Emakumea eta bikotekidea Riviera Mayan zeuden oporretan. Motorrean zihoan bikotea eta, dirudienez, kontrako erraila hartu eta auto baten kontra jo du.
2018/08/25 - 11:35
Idiazabalgo emakume bat hil da Mexikon, trafiko-istripua izanda
Dirudienez, 33 urteko gidaria bikotekidearekin zegoen oporretan. Motoan zihoazen, eta ibilgailuaren kontrola galdu eta taxi baten kontra jo dute.
2018/08/20 - 16:53
Sute batek Zeraingo sagardotegi baten biltegia kiskali du
Sua goizeko 11:10 inguruan piztu da Otatza sagardotegiak ondoan duen biltegian. Han aparkatuta zegoen auto batean hasi dela sua uste da.
2018/08/09 - 22:25
Legazpiko trenbideko nasen arteko igarobidea kentzeko aurretiko lanak hasi dituzte
Nasen arteko igarobidea kentzen duten bitartean indarrean egongo diren behin-behineko neurriak dira horiek. Lurpeko pasagunea jarriko dute trenaren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
2018/06/02 - 17:06
Urolako dendak beltzez jantzi dituzte tokiko merkataritza bultzatzeko
Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko dendetako erakusleihoak beltzez estali dituzte herriko dendek duten garrantzia azpimarratzeko. Bertako merkataritza bultzatzeko kanpaina da.
2018/05/24 - 22:08
Zegama-Aizkorri Goierriko turismo erakargarri nagusia bihurtu da
Munduko Maratoi onena izendatu zuten iaz eta mundu osoko korrikalariak erakartzen ditu. Goierri Turismo agentziak egindako azken neurketen arabera, inpaktu ekonomiko handia dauka probak.
2018/05/11 - 17:54
Legazpin falta den 38 urteko gizon baten bila ari dira Ordizian, Oria ibaian
Asteburuan jarri zuten salaketa. Urpekariek bilatze lanak amaitu dituzte gizona azken aldiz ikusi zuten tokian, baina bilaketa operatiboa ez da eten.
2018/04/20 - 00:18
88 urteko gizonezkoa hil da Legazpin, traktore batek harrapatuta
Telleriarte auzoko lursail batean traktorearekin lanean ari zela, ibilgailua irauli egin da eta gizonezkoa azpian harrapatu du.
2018/04/16 - 19:40
55 urteko langile bat larri zauritu da Lazkaoko Hine Cilindros enpresan
Beharginak erredura larriak ditu. Ezbeharra 15:30 aldera gertatu da, eta zauritua helikopteroan Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.
2018/04/12 - 13:43
N-I errepidea itxita dago Itsasondon, luizi baten ondorioz
Ertzaintza trafikoa zuzentzen ari da 424 puntu kilometrikotik aurrera. Donostiara doan trafikoa errepide zaharretik ari dira bideratzen eta auto-ilarak luzeak dira.
2018/04/12 - 13:33
N-1 errepideak itxita orduak eman ditu Itsasondon, luizi baten ondorioz
N-634 errepidean beste lur-jausi bat izan da, Zarautz eta Getaria artean. Eskoriatzako saihesbidean lanean ari dira, GI-627 errepidean, errekasto parean errepidea hondoratu baita.
2018/04/04 - 17:26
Ordiziak 750 urte bete ditu
Ordiziak gaztagileak saritu ditu Artzain Egunean. 2.000 ardik herria zeharkatu dute aintzineko trashumantzia gogoratuz, milaka bisitariren aurrean
2018/03/17 - 14:37
Kilometroak jaiaren eredua aldatu egingo da 2020an
Ordutik aurrera, urte osoko ekimena izango da. Aurten, urriko Kilometroak egunaz gain, beste hainbat jaialdi txiki izango dira. Ikastola batek baino gehiagok hartuko du parte antolaketan.
2018/02/23 - 11:17
Gizon bat hil da Urretxun, kea arnastuta
60 urteko gizona hil da Urretxun bere etxean sua piztu eta kea arnastuta. Dirudienez, sua koltxoi batean hasi da.
2018/02/23 - 08:25
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean
Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.