Ataungo 26 urteko emakume bat hil da Beran izandako istripu batean
Ataungo (Gipuzkoa) 26 urteko emakume bat hil eta beste lau pertsona arin zauritu dira Beran (Nafarroa) izandako istripu batean, Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Biktima Doneztebeko institutuko bitarteko irakaslea zen eta lanera bidean hil da, LAB sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da, 08:30ean. Lehen datuen arabera, emakumeak autoaren kontrola galdu du Iruñeko noranzkoan zihoala. Kontrako bidean zihoan furgoneta batekin talka egin du, eta ibilgailu barruan harrapatuta geratu da. Bertan zendu da.
Furgonetan zihoazen lau lagunak arin zauritu dira, eta Bidasoako Ospitalera eraman dituzte. Senda-agiria jaso dute goizean.
Foruzaingoak errepidea itxi du, eta 11:30 arte, txandaka bideratu du zirkulazioa. Ilarak sortu dira.
15 hildako lan-istripuetan
LAB sindikatuak gogoratu du aurten 15 behargin hil direla lan-istripuetan eta ezbehar horien oinarrian "prekarietatea" dagoela ohartarazi du.
Arazo larri baten aurrean gaudela azpimarratuta, gaurko heriotza bi arrazoigatik gertatu dela uste du LABek: alde batetik, N-121-A errepidearen egoeragatik, eta bestetik, bitarteko irakasleek bizi duten prekarietate egoeragatik.
"N-121-A errepidean hainbat istripu izaten dira eta herritarrek hainbat aldiz eskatu dute errepide hori hobetzea", esan du sindikatuak. "Nafarroan laneko ezbeharrek eta lan-istripuetan hildako langileen kopuruak gora egin du eta horrek erakusten lehen mailako arazo sozial baten aurrean gaudela", erantsi du.
Horrez gain, bitarteko irakasleek bizi dituzten lan-baldintzak salatu ditu. "Hezkuntza sektoreko langileen % 30ak ez du lantoki finkorik eta udara arte itxaron behar izaten duten hurrengo ikasturtean lan non egingo duten jakiteko; langile horiek ezegonkortasunean bizi dira eta administrazioak neurriak hartu behar ditu egoera horri irtenbidea emateko", azpimarratu du LABek.
Sindikatuak iragarri duenez, ostiral honetan lanuztea egingo dute Doneztebeko institutuan irakasle gaztearen omenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".