Goierri

2022/11/13 - 14:28
N-1eko irteera eta sarrera batzuk itxiko dituzte Idiazabalen errepidea konpontzeko
Donostiarantz 416-1-S eta Gasteizerantz 416-2-S irteerak eta 416-2-E sarrera, Gasteizerantz, itxita egongo dira 22:30etik 06:00etara.

2022/11/12 - 17:05
Star Treken serie berria marrazteko bi urteko kontratua sinatu berri du Angel Unzueta ordiziarrak
Angel Unzueta komiki marrazkilariaren estudioa bisitatuko dugu. Zarauzko bere estudiotik atera dira Amerika kapitaina eta Iron Man elkarrekin agertzen diren 5 komikiak, eta orain ordiziarrak, superheroiak utzi eta zientzia-fikziora egin du salto.
2022/11/05 - 15:48
Beasaingo Olano harategiak irabazi du 37. Odolki Txapelketa
Azken bederatzi urteetan bezala, Olano harategiak eskuratu du txapela. Guztira, 16 aldiz izan da irabazle. Eroso nagusitu da gainera: 90 puntu jaso ditu, bigarrena urrun utzita, 76 punturekin. Beasaingo Olano harategiak pozik jaso du saria.
2022/11/02 - 17:46
Kortariko Gasna baztandar gaztandegiko Julen Arburuak Ordizia Txapeldun lehiaketa irabazi du
Urrezko Gazta ere lortu du. Lehiaketan, ardi latxaren esnearekin egindako Gazta Lehiaketaren azken hamar urteetako irabazleek parte hartu dute; Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu (Segura) eta La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi (Ilarduia) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
2022/10/11 - 00:30
Bi zauritu Beasainen izandako borroka batean, bat larri bere burua ibaira bota ostean
Bi pertsona horien arteko liskarra 17: 10 aldera gertatu zen, igandean, eta, era berean, istiluak izan ziren bertara hurbildu ziren bien familien artean.
2022/10/10 - 22:37
Bi zauritu Beasainen izandako borroka batean, bat larri bere burua ibaira bota ostean
Bi pertsona horien arteko liskarra 17:10ak aldera gertatu zen, igandean, eta, era berean, istiluak izan ziren bertara hurbildu ziren bien familien artean.
2022/10/05 - 23:07
Urtero bezala, mondeju dastaketa egin dute Zaldibian
Festak hasi dituzte Goierriko herri honetan eta ohi bezala, mondeju janarekin eman diete hasiera jaiei. Gipuzkoako hainbat tokitan bai, baina Euskal Herrian, oro har, ez da hain ezaguna jaki mota hau.
2022/09/22 - 23:25
Donostiako 14 urteko neskaren ustezko bortxatzailea adingabeen zentro batera bidali dute
Konkretuki, Zumarragako Ibaiondo Adingabeen Egoitzara bidali dute, goizean Fiskaltzaren esku utzi ondoren.
2022/09/17 - 11:22
Asto bikote baten kontra talka egin dute bi autok N-1 errepidean, Idiazabalen
Errepidearen erdian zeuden asto bi harrapatu dituzte bi ibigailuek. Gidariak onik daude baina kolpearen ondorioz, animaliak hil egin dira.

2022/09/11 - 20:03
Santorinin jipoituta zauritutako Beasaingo gaztea etxean da
Duela egun gutxi jaso zuen alta, Atenasko ospitale bateko ZIUn ia hilabete egon ondoren.
2022/09/07 - 16:52
Ilarduiako La Leze gaztandegiak irabazi du lehen saria Ordizian
Araiako Aixtra izan da bigarren eta Joseba Insausti ordiziarra hirugarren. Aurtengo gazta irabazlea keztatua da.
2022/09/07 - 16:40
Arabako La Leze elkarteak lortu du garaipena Ordizian
Ilarduiako (Asparrena) elkartearen gazta erdia 9600 euroan banatu da. Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketak pandemiaren aurreko giroa berreskuratu du eta jendetza hurbildu da azokara.
2022/09/07 - 14:29
Euskal jaietako azoka bereziaren eguna dute gaur Ordizian
Goizean goizetik giro bikaina dago Ordiziako kaleetan. Era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusteko aukera dago. Gazta lehiaketa izango da eguneko ekitaldi nagusienetako bat.
2022/08/29 - 14:53
PPk Manuel Indiano omendu du ETAk hil zuela 22 urte bete direnean
Zumarragan hildako zinegotziaren omenaldian parte hartu dute, besteak beste, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak, Muriel Larrea Gipuzkoako PPko presidenteak, Borja Corominas Donostiako bozeramaileak eta Carmelo Barrio legebiltzarkideak.

2022/08/15 - 22:37
"Sorpresa txarra izan dugu, Grezia ez da leku arriskutsua"
Turismo sektoreko profesionalek nabarmendu dute Santorini leku seguroa dela, eta, horregatik, harriduraz hartu dute beasaindar bati bertan egin dioten erasoa. Profesional horietako batekin hitz egin dugu, oporretan izan ditzakegun segurtasun arazoen inguruan.
2022/08/15 - 16:25
Egoera kritikoan jarraitzen du Santorini uhartean jipoitu zuten 33 urteko beasaindarrak
ZIUan jarraitzen du Santorinin jipoitu zuten 33 urteko beasaindarrak. Gizonaren gurasoak Greziako hiriburuan daude dagoeneko.
2022/08/15 - 16:11
Egonkor, baina oraindik oso larri dago Santorinin jipoia jaso zuen beasaindarra
Leire Artola Beasaingo alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez, senideak ostiral iluntzetik daude Atenasen, eta kontsulatuaren bitartez itzultzaile baten laguntza eskaini diete medikuekin harremanetan jartzeko.

2022/08/14 - 14:53
33 urteko beasaindar bat oso larri dago, Santorinin gazte talde batek jipoi handia eman ostean
Greziako irlan oporretan zegoela, lapurreta egiteko eraso egin zion hainbat gaztek osatutako talde batek. Jasandako kolpeengatik, oso larri dago ZIUn ospitaleratuta, Atenasen. Lau pertsona atxilotu dituzte erasoa leporatuta.