Ordiziako festetan emakume bati indarkeriaz egindako lapurreta salatu dute
Goierriko Itaia talde feministak Ordiziako festetan emakume bati indarkeriaz egindako lapurreta salatu du astearte honetan mobilizazio jendetsu bat burututa.
Astelehen gaueko erasoa bortxaketa izan zela zabaldu zuten hasiera batean sare sozialetan, baina astearte honetan egindako agerraldian argitu dute "indarkeria matxista zantzuak zituen lapurreta" izan zela.
Hala ere, neska baten borondatearen aurkako ekintza izanik, indarkeria matxista kasu bat dela azpimarratu dute eta, ondorioz, elkarretaratzea egitea erabaki dute, biktimari babesa adierazteko eta gertakaria publikoki salatzeko.
Bestalde, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dio gertakaria ikertzen ari dela, eta, oraingoz behintzat, salaketarik jaso ez dutela.