2015/12/11 - 15:05
Star Wars sagako espazio-ontzi batean sartu, eta ekin bidaiari
Google Mapsek erreminta berri bat jarri du erabiltzaileen eskura: Star Wars Street View. Munduko edozein txoko Star Warseko espazio-ontzi batean sartuta bisitatzeko aukera eskaintzen du.
2015/12/01 - 21:52
Ryanair: 'Googlek eta eDreamsek gezurrezko hegaldiak iragarri dituzte'
Googlen jarritako iragarkien helburua “kontsumitzaileak engainatzea da, eDreamsen atarian sar daitezen eta hegaldi garestiak eros ditzaten”, salatu du Ryanairrek.
2015/11/17 - 09:59
Nola gidatuko dugu etorkizunean?
eitb.eus-ek etorkizuneko ibilgailuei buruz hitz egin du Waze Googleren aplikazioaren Europako arduradunarekin.
2015/11/12 - 22:11
Googlek Youtube Music aplikazioa aurkeztu du
Aplikazioa doakoa izango da, baina, Ameriketako Estatu Batuetan, iragarkiak kendu nahi dituenak 9,99 dolar ordaindu beharko ditu hilabetean.
2015/11/11 - 10:26
Google Mapsen funtzio guztiak, 'offline'
Orain arte posible zen mapak deskargatzea, baina ez zuen argibiderik edo bilaketak egiteko aukerarik ematen.
2015/10/29 - 10:19
Iragana ezabatuta bigarren aukeraren bila Interneten
Interneten ahaztua izateko eskubidea aitortu dute auzitegiek. Baina, auzibide luzeetatik ihesi, enpresek, bankuek, politikariek eta herritarrek enpresa pribatuetara jotzen dute gero eta gehiago.
2015/10/28 - 11:06
Chrome Googleren nabigatzaileak, zazpi urte
2008an merkatu-kuotaren % 0 izatetik % 57 izatera pasatu da, Explorerri eta Firefoxi aurrea hartuta.
2015/10/22 - 02:16
YouTubeko bideoak iragarkirik gabe ikusgai, ordainduz gero
Horrez gain, YouTube Music izeneko musika aplikazio berria abian jarriko duela iragarri dute.
2015/10/19 - 21:34
Hedabideek bermatu beharko dute 'ahaztua izateko eskubidea'
Hedabideek neurriak hartu beharko dituzte ospetsuak ez diren pertsonentzat kaltegarriak izan litezkeen informazioak Interneteko bilatzaileetan ez indexatzeko.
2015/10/08 - 11:36
Prentsa digitalaren edukiak azkarrago kargatzea nahi du Googlek
Konpainiak azaldu duenez, “webgune batek zabaltzeko denbora asko behar duen bakoitzean editoreek irakurleak eta publizitatearen edo harpidetzen bidez diru-sarrerak lortzeko aukerak galtzen dituzte”.
2015/09/02 - 14:18
Googlek logotipoa berritu du
Lehengo koloreak (gorria, urdina, horia eta berdea) mantendu ditu konpainia kaliforniarrak , baina letra tipoa aldatu du, irudi 'leunagoa' eman asmoz.
2015/08/15 - 15:44
Ilargian nola biziko garen simulatu dute Lauro ikastolako ikasleek
Ilargira robot bat bidali, eta han gizakia moduan bizitzea, denetariko esperimentuak eginez. Horixe da Google erraldoiak antolatu duen txapelketaren oinarria, simulazio bihurtuta, noski!
2015/08/11 - 12:21
Google Inc konpainia Alphabet Inc izatera pasako da
Berregituraketa aurten gauzatuko dela bermatu du enpresak. Googleren akzio guztiak Alphabeten izenera pasako dira, eskubide guztiekin.
2015/05/21 - 11:57
Google Mapsek barkamena eskatu du Obamaz erakutsi dituen emaitzengatik
Google Maps-eko bilatzailean 'beltzaren etxea' edo 'errege beltza' jarrita Etxe Zuria erakusten zuen. Googlek adierazi du lanean ari dela arazoa konpontzeko.
2015/05/14 - 12:40
Ahaztua izateko eskubideari lotutako eskaeren % 40 kendu ditu Googlek
2014ko maiatzetik, estekak erretiratzeko eskaera egiteko aukera ematen du Googlek, formulario baten bidez. 780.000 eskakizun jaso dituzte.
2015/04/28 - 13:29
Googlek 150 milioi euro inbertituko ditu Europako zenbait hedabidetan
"Albiste ekosistema jasangarria babestu eta berrikuntza sustatzea" da helburua, enpresak azaldu duenez.
2015/04/26 - 11:19
Googleko zuzendari bat hil da Everesten, lurrikararen ostean
Dan Fredinburg zuen izena; Everesten ibilaldia egitera joana zen, eta Googleren Pribatutasun Arloan lan egiten zuen.
2015/04/23 - 14:59
'Project Fi', Googlen mugikor-operadore birtuala, abian AEBn
Oraingoz, Nexus 6 telefonoa duten erabiltzaileek bakarrik erabili ahalko dute, hilero 20 dolarren truke. Bezeroek kontsumitutako datuak bakarrik ordainduko dituzte.
2015/04/15 - 14:26
Europako Batzordeak Google salatu du bere nagusitasunaz baliatzeagatik
Sareko erraldoiaren Android sistema eragilea ere ikertuko duela iragarri du EBk, Googleren jarduna ikertzen bost urtetik gora eman eta gero.
2015/04/02 - 18:26
'Google Street Art', kaleko artearen berri jasotzeko tresna
Oraingoz, Euskal Herritik Miarritzeko lanak baino ez dira ageri Google Street Arten, baina beste hainbat tokitan egon badaude.