Star Wars sagako espazio-ontzi batean sartu, eta ekin bidaiari
Star Warsen jarraitzaileek badute beste aplikazio bat, euren mundu galaktikoan barrena bidaiatzeko. Google Mapsek, berriro, Star Warsekin lotutako erreminta bat jarri du erabiltzaileen eskura sarean, zinemaren historiako sagarik arrakastatsuenetakoaren espazio-ontzi batean sartu eta bidaiatzeko aukera eskaintzen duena.
Star Wars Street View aplikazioa sarean dago jada erabilgarri. Bi urrats eman behar dira bidaiari ekiteko: espazio-ontzia aukeratu eta helmuga mapan zehaztu.
Adibide gisa, Euskal Herrian barrena inoizko bidaia galaktikoenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; Gasteizko Ama Zuriaren Plazan ekingo diogu abenturari, espazio-ontzian sartuta, eta Maule-Lextarreko paraje zoragarrietan amaitu. Bidean, hiriburuz hiriburu, geldialdiak egingo ditugu Bilboko Guggenheimen eta Donostiako Kontxako pasealekuan. Handik, Iruñeko Gazteluko plazara abiatuko gara, eta Baionako hirigune historikoan barrena, Donibane Garaziko Eiheraberriko zubia zeharkatuko dugu Maule-Lextarrera iristeko.

Gasteiz

Bilbo

Donostia

Iruñea

Baiona

Donibane Garazi

Maule-Lextarre