Gorbeia mendia
2018/01/28 - 18:14
Jon Barcenaren gorpuak ez du indarkeria zantzurik
Berrizko gaztearen senide eta lagunek osatutako taldea ari zen bilaketa-lanetan, eta pinudi batean aurkitu dute. Duela egun batzuk bere arropa agertu zen tokitik gertu aurkitu dute hilotza.
2018/01/20 - 12:22
Jon Barcenaren familiak herritarren laguntza eskatu du berriro gaztea aurkitzeko
Gorbeian desagertutako mutilaren argazkia duen kartel berri bat zabaldu dute sare sozialetan, kasua argitzeko edozein informazio lortzeko.
2018/01/03 - 19:17
Legution ari dira Gorbeian galdu zen gaztearen bila
Mutilaren diru-zorroa eta giltzak topatu dituzte Legution. Bilaketa-lanak bertan behera geratu dira Gorbeian eta ikerketaren ardura Ertzaintzak hartu du.
2018/01/03 - 13:02
Bertan behera geratu dira Jon Barcena bilatzeko lanak Gorbeian
Berrizko gaztea mendiaren inguruko 'zenbait herritan' ikusi dutela esan dute hainbat pertsonak. Horrez gain, bere diru-zorroa eta giltzak Legution topatu dituzte.
2018/01/03 - 10:45
Gorbeian desagertutako gaztearen bila ari dira, laugarren egunez
Profesionalez bakarrik osaturiko taldea Zigoitiko frontoitik abiatu da 08:00etan.
2018/01/02 - 21:23
Gorbeiako parke naturalaren hegoaldea osorik arakatu dute
Hirugarren egunez jarraian aritu dira Jon Barcena gaztearen bila Gorbeian, baina ez dute aurkitu. Aurrerantzean profesionalak soilik ibiliko dira 19 urteko berriztarraren bila.
2018/01/02 - 20:19
Berrizko 19 urteko gazte baten bila ari dira Gorbeia mendian
Aurrerantzean profesionalak soilik arituko dira 19 urteko berriztarraren bila, eta norbaitek lagundu nahi badu, Gorbeia oso ondo ezagutu beharko du.
2018/01/02 - 15:08
Jon Barcena gazte berriztarraren bila jarraitzen dute Gorbeian
Profesionalez gain, 500 bat boluntario ere dabiltza lan horretan. 15 laguneko 48 talde daude, astearte honetan, mendian; larunbatetik dago desagertuta 19 urteko mendizalea.
2018/01/02 - 12:28
400 boluntario baino gehiago dabiltza Berrizeko mendizalearen bila
Gaztea, 19 urtekoa bera, abenduaren 30ean desagertu zen, Gorbeian. Bilaketa-lanei berriro ekin diete hainbat lagunek, astearte goizean.
2017/11/12 - 19:22
Bi mendizale erreskatatu dituzte Zigoitian eta Villaverde Turtziozen
63 eta 30 urteko bi emakume dira; Zigoitian (Araba), Gorbeia mendian hain zuzen, eta Villaverde Turtziozen (Bizkaia) erreskatatu dituzte.
2017/06/04 - 11:51
Gorbeian galduta zeuden lau mendizale erreskatatu dituzte
Lainoaren eraginez galdu dira mendizaleak. Inork ez du osasun arretarik behar izan.
2017/01/15 - 23:27
Onik aurkitu dute Gorbeian galduta zegoen mendizalea
Eguraldi txarrak jaitsiera oztopatu zion mendizaleari eta arazoak izan zituen.
2015/04/01 - 16:40
Erreskatatu dituzte Gorbeian galdutako hiru mendizaleak
Gorbeian atzotik galduta zeuden hiru mendizale bizkaitarrak lokalizatu eta erreskatatu berri ditu Ertzaintzak; ongi daude hirurak. Helikopteroan jaitsi dituzte Orozkora.
2015/04/01 - 11:36
Gorbeian galdutako 3 mendizaleak onik daude
Familiarekin jarri dira harremanetan gaur goizean eta egoera onean daudela baieztatu ahal izan dute. Santurtziarrak dira. Aita-seme batzuk, eta mutilaren neskalaguna, antza.
2015/04/01 - 08:55
Onik aurkitu dituzte Gorbeian galdutako hiru mendizaleak
Itxina inguruan topatu dituzte hiru santurtziarrak, bi gizon eta emakume bat. Helikopteroz eraman dituzte Orozkora.
2013/11/23 - 19:05
Gorbeian galdutako lau mendizale topatu ditu Ertzaintzak
Laino sakonaren ondorioz galdu dira txangozaleak.
2012/09/23 - 14:53
63 urteko mendizale bat hil da Gorbeia mendian
Biktima, 63 urteko Arrigorriagako bizilaguna, Ganguren aterpetxe ondoan zegoen beste mendizale batzuekin batera konortea galdu duenean.