Gorka Urtaran
2022/10/28 - 16:44
Hautagai ez izateko erabakia ''adostutakoa eta partekatua'' dela esan du Gorka Urtaranek
Albistea ezagutu zenetik eman duen lehendabiziko prentsaurrekoan ziklo bat ixteko garaia dela eta alderdiko zerrendaburuak berritzeko unea ere badela esan du.
2022/10/26 - 11:49
Suso (EAJ): "Ez dugu Urtaran baztertu, 48 urte ditu, eta 12 daramatza Gasteizko Udalean"
Buruzagi jeltzalearen hitzetan, joan den astean proposatu zion hautagai izatea Artolazabali, eta horrek "ordu erdian" eman zion baiezkoa. Onartu duenez, Bus Elektriko Inteligentearen (BEI) proiektuak "tentsioa" eragin du hirian, baina baztertu du hori izan denik Urtaran ez proposatzeko zioa.
2022/10/25 - 13:44
Urtaran: "Niretzat ohorea da alkate izatea, baina ulertzen dut alde batera egiteko unea ere iristea"
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ez du argitu datozen udal hauteskundeetan berriro EAJren hautagaia izango den edo ez. Asteon jakinaraziko ditu Araba Buru Batzarrak Gasteizko Udalerako eta Arabako Aldundirako dituen hautagaien izenak.

2022/10/19 - 11:50
Arabako ardoak bereiztearen aldekoa da Urtaran, "kantitatearen aurrean, kalitatea mimatzen dutelako"
Gasteizko alkatearen ustez, "gehiegizkoak" dira Arabako Mahastiak izendapenagatik Errioxako gobernuaren eta Jatorri Izen Kalifikatuaren erreakzioak. Alkategaia izango ote den galdetuta erantzun duenez, "laster EAJren ABBak bere proposamena iragarriko du. Besterik ezin dut esan".
2022/10/17 - 15:00
Urtaran: ''Ingurumenarekiko politikak lehiakortasun ekonomikoarekin lotzea da orain erronka nagusia''
Gasteiz 'Europako Hiriburu Berdea' izendatu zeneko hamargarren urteurrenaren baitan Gorka Urtaran alkateak adierazi du ondorengo urteetarako erronka nagusiena dela ingurumenarekiko politikak lehiakortasun ekonomikoarekin lotzea.
2022/10/13 - 12:25
Urtaran: ''Neurriokin % 10-15eko energia aurreztea lortuko dugu''
Gasteizko Udalak energia aurrezteko plan bat aplikatuko du udal-eraikin, -instalazio eta -espazioetan, eta, horren ondorioz, tenperatura gradu bat murriztuko da horietako batzuetan, igerilekuetan, adinekoen zentroetan eta abarretan.
2022/10/10 - 13:38
Arabak bat egin du Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin
Diputatu nagusiak, Gasteizko alkateak eta Eudeleko presidenteak, Arabako Mendialdeko Koadrilako presidenteak eta Arabako Batzar Nagusietako presidenteak ekimenarekin bat egiteko adierazpen bat irakurri dute, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
2022/09/21 - 16:04
Mercedesek lurzoru industriala 23 hektareatan handitzeko proposamena aurkeztu dio Gasteizko Udalari
Gorka Urtaranek nabarmendu du "egun handia" dela Gasteiz, Araba eta EAE osoarentzat. Jaso duten proposamenak, gainera, hiriaren Eraztun Berdea eta udal araudia "errespetatzen" dituztela adierazi du alkateak.

2022/09/20 - 13:21
Gorka Urtaranek ez du uste epaiak "benetako eraginik" izango duenik tokiko administrazioetan
Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak herritarrek euskaraz artatuak izateko duten eskubidea defendatu du; pertsona horiei lan poltsan sartzen utziko bazaie ere, funtzio publikoan jarduteko legez ezarritako maila egiaztatu beharko dutela uste du.

2022/09/20 - 12:01
Gorka Urtaran, ustez bi alabak bortxatu dituen gizonari buruz: ''Nazkagarria eta gaitzesgarria da''
Gaur jakin denez, Gasteizko gizon batek bi alaba adingabeak bortxatu dituen ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa. Urtaran alkateak babes osoa eman die biktimei eta gertatutakoa gaitzetsi du.