ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Urtaran: "Etorkizunera begira alternatiba onena aztertu beharko dugu trafikoaren egoera hobetzeko"

Gasteizko alkateak onartu du hiriaren hegoaldean trafiko arazoak egunerokoak direla puntako orduetan eta horri konponbidea eman behar zaiola, saihesbidearen aukera baztertu gabe.
Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidentea
Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidentea. Argazkia: Euskadi Irratia

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak onartu du hiriaren hegoaldeko trafikoan egunero daudela arazoak eta etorkizunera begira alternatiba onena zein den aztertu beharko dela, saihesbidearen aukera baztertu gabe. Dena dela, alde batera utzi du Olarizutik igaroko litzatekeen saihesbide bat eraikitzeko aukera: "Olarizu eta eraztun berdea babestu behar dira, sarraski bat izango zitekeen, eta alternatiba hori guztiz baztertuta dago". Bien bitartean, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan gogora ekarri du dagoeneko hainbat neurri martxan jarri dituztela zirkulazioaren igarotze-denbora % 30-50 hobetzeko.

Trafiko arazoen errua autobus elektriko adimendunari egozten diote askok eta askok. Autobus adimendunak martxan jarri eta lehen hilabeteen ondoren, balorazio positiboa egin du Gasteizko alkateak. Horren esanetan, bidaiari kopuruari dagokionez, emaitzak oso onak izan dira eta ia pandemia aurreko datuak errepikatu dira. Dena dela, aitortu du kontziente dela, batez ere, hiriaren hegoaldeko trafikoak eraginak pairatu dituela eta arazo horiei konponbidea eman behar zaiela. 

Pandemiak eragindako etenaren ostean, Gasteizko Jaiak iristeko irrikaz dagoela adierazi du Gorka Urtaranek. Halaber, azpimarratu du pertsonen arteko harremanak askatasunean, berdintasunean eta errespetuan oinarritu behar direla.

Eudeleko presidente ere badena oso kezkatuta agertu da eraso matxisten balizko gorakadarekin, eta jaietan eraso matxistak prebenitzeko gida hizpide izan du. Emakundek, Euskadiko Udalen Elkarteak eta hiru aldundiek osatu dute gida hori elkarlanean, Urtaranen hitzetan, "eraso matxistak ahal den neurrian ekiditeko, eta, gertatuz gero, erantzun sendo bat emateko". Ildo horretan, depredatzaileen kontra esku gogorra izatea eskatu du. "Indarkeria matxista da momentu honetan emakumeek pairatzen duten mehatxurik handiena eta, beraz, denok egon behar dugu oso gainean, kontrol soziala handia izan behar da", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X