Hiru emakumek ziztadak jasan dituzte Gasteizko jaien txupinazoan
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak jakinarazi duenez, atzokoan hiru emakumek ziztadak jasan zituzten Andre Maria Zuriaren jaien txupinazoan. Ertzaintza erasoak ikertzen ari da, eta Udalak protokoloa jarri du martxan (biktimekiko arreta eta ikerketa poliziala barne dituena), zehaztu du.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin du iragarpena alkateak. Horren arabera, Zeledonen jaitsieraren ondotik, hiru andrazkok larrialdi postuetara jo zuten eraso matxistok salatzeko. "Printzipioz", sexu erasoen salaketarik ez da egon.
Erasotzaileei zuzendu zaie segidan Urtaran: "oso irmo erantzungo diegu jaiak izorratu nahi dizkiguten matxito predatzaile horiei". Horren esanetan, "Europatik hedatzen ari den izurrite matxista horrek emakumeei askatasuna mugatu, mehatxu egin eta espazio publikoaz eta jaiez gozatzeko eskubidea murriztu nahi die. Onartezina da".
Era berean, adierazi du indarkeria matxista kasuak egon egon direla, baina "jai eremutik kanpo", izan ere, deitoratu duenez, "astebururo egoten dira halakoak". Agintaritzari men ez egiteagatik atxiloketaren bat egon dela jakinarazi du, "baina txikikeriak, edozein asteburutan Gasteizen gerta daitezkeenak". Urtaranen arabera, "gaua nahiko lasaia izan da".
Bereziak Blusen eta Nesken kuadrillak "paseillo" edo kalejiran alkohola ez zerbitzatzeko hartutako erabakia "bikaina" dela esan du Urtaranek. Gainera, ziztadak gorabehera, atzo plazan egon zen "giro ikusgarria" nabarmendu du eta "pandemiak lapurtu zigun denbora galdu hori errekuperatzeko gogoa" nabari dela azaldu du. Horren aburuz, Gasteizko jaien egun handian ere kaleak "jendez lepo" egongo dira.
Zeledon haragitzeko Gorka Ortiz de Urbina nork ordezka dezakeen galdetuta, alkateak "garaietara moldatzeko" eta emakumeei aukera zabaltzeko deia egin du, erabakia Blusen eta Nesken batzordeari dagokiola zehaztu badu ere.
Azkenik, jaiez harago, Espainiako Gobernuak energia aurrezteko ezarritako neurriak hartu ditu hizpide. Dekretua "bete beharrekoa" dela aitortu ostean, "moduak ezberdinak" zitezkeela gaineratu du. Urtaranen hitzetan, "egun batetik bestera hartu dira, erkidegoak eta kasuan kasuko berezitasunak kontuan hartu gabe".
Horren ildoan, argitu du azken zortzi urteetan hiriko argien % 30 led argiengatik aldatu dituztela, eta, horri esker, kontsumoa eta isuriak % 10 jaitsi direla. "Hiri guztiko argiak aldatuko bagenitu, orduko 10 milioi kilowatt aurreztuko genituzke, eta murrizketa % 40koa litzateke".
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Landa-sarbideak kontrola ditzala eskatu dio Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari, trafikoa areagotzen ari delako
Datozen egunetan joan den asteko auto-ilarak errepikatuko direlakoan, Cristina Laborda alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.