Kalez jantzitako agenteak jaigunean egongo dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko
EAEko hiriburuetako jaietako gune jendetsuenetan eta gaueko aisialdiko establezimenduetan kalez jantzitako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren agenteak ibiliko dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko. Hartara, biktimak artatu eta erasotzaileak arinago topatzeko modua izango dute segurtasun indarrek.
Donostiako Aste Nagusirako segurtasun dispositiboa aurkeztu dute gaur, eta agerraldi horretan egin du iragarpena Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak.
Bujandak azaldu duenez, "EAEko hiriburuez ari garela, bihar lehen erronka edukiko dugu Gasteizekin, Zeledonen jaitsierarekin, eta dispositibo berezia prestatu dugu ziztadekin egindako eraso horiei zuzenduta. Ertzaintza eta Udaltzaingoa gaueko aisialdiko espazio horietan eta festen gunean izango gara uniformez zein kaleko jantziz joango diren agenteekin. Emakumeei eraso egiteko prest dagoen ezein susmagarri atzematea izango da helburua".
Ertzaintzak "hipotesi guztiak ditu zabalik" ziztaden auzian, eta oraindik ez du argitu zein asmorekin egiten dituzten. Orain arte jasotako salaketetan, ezin izan dute lekukorik aurkitu erasotzailearen profila zehazteko eta biktimei egindako analisiek negatibo eman dute sumisio kimikoan.
"Xiringekin egiten ari ote diren ere ez dakigu", adierazi du. Bujandaren esanetan, "punta zorrotzeko edozein tresna izan daiteke, orratz bat, adibidez".
Donostiako Aste Nagusirako operatiboa
Donostiako dispositiboari dagokionez, sexu-askatasunaren aurkako delituak ekiditeko atal berezi bat egongo da. Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko oinezko patruila bateratuak egongo dira Alde Zaharrean, Grosen eta Erdialdean.
Hortaz, zaintza prebentiboak eta zerbitzu bereziak egingo dira jende pilaketak izaten diren guneetan. Horiekin batera, gauetan etxera itzultzeko ibilbide seguruetako zaintza mantenduko da, bereziki emakumeak, etxera itzultzeko orduan, zaintza berezia duten bideetatik joan daitezen.
Indar polizialek gogorarazi dutenez, Aste Nagusian lapurretak gertatzen dira gehienbat, eta, bereziki, sakelako telefonoak osten dituztela. Horiek horrela, hiritarrei dei egin diete jende pilaketak dauden tokietan adi egoteko, besteak beste, su artifizialen, kontzertuen eta beste hainbat ekitaldi jendetsuen orduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak