122 ziztada salatu dituzte guztira Baionako bestetan
Baionako suprefetak bestetako segurtasun agiria kaleratu du astelehen honetan; oro har "giro lasaia" izan dela dio baina, besteak beste, 122 ziztada salaketa jasotzen ditu. Azken gaueko balantzeari dagokionez, aparteko arazorik izan ez dela nabarmendu du txostenak.
Sei atxiloketa izan dira guztira egunotan; genero indarkeriagatik, lapurretagatik, poliziari irain egiteagatik eta jendaurrean biluzteagatik.
Alkohol kontroletan, berriz, 13 arau hauste jaso ditu Baionako Poliziak. Alkohol kontsumoarekin lotura zuten horietako seik, eta beste arrazoiengatik izan dira gainerakoak.
Azken egunotan kezka zabaltzen ari diren sumisio kimiko saiakera edo ziztadei dagokienez, berriz, 122 salatu dituzte guztira. Gainera, hamar pertsonak jo dute txosnaguneko postu medikoetara ziztadak jaso dituztelako susmoarekin, eta bakarrari egin diote lagin hartzea.
Postu mediko horietan 131 pertsona artatu dituzte orora, horien artean, 78 adingabe.
Bestalde, etxetik 48 dei jaso ditu Poliziak eta, azken horietan, 18 esku hartze izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak