Gorka Urtaran
2022/05/12 - 14:27
Urtaran, Subillako gasaren kontura: "Zentzurik al dauka ustiatu ezingo den zerbait esploratzea?"
Bestalde, Gasteizko alkateak aurreratu du administrazioan lan egiten duten bitartekoen egoera egonkortzeko prozesua konplexua izango dela, eta horretarako, elkarlana sustatzearen alde egin du. 600 bat pertsona sartuko dira prozesuan hiriburuan.
2022/05/05 - 15:13
Gasteizko autobus elektriko adimendunari mugikortasun jasangarriari lotutako sari bat eman diote
Sariak banatzeko ekitaldia ostegun goizean egin da Madrilen, eta Gasteiz udalerri handien kategorian nagusitu da.
2022/04/28 - 15:06
EBk Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klimatikoki Neutro gisa
"Europak erreferentetzat eta eredugarritzat hartzen gaitu, eta aurrerapauso handi bat da gure hiria Europa abangoardian egoteko", gaineratu du. "Hemendik 2030era bitartean ehun hiri adimendun eta klimatikoki neutroak" izeneko EBren misioan parte hartuko du beste 99 hirirekin batera.
2022/04/26 - 12:37
Gorka Urtaran: "Oso pozgarria da San Prudentzio eguna berriro ospatu ahal izatea"
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak espero du arabar guztiek behar bezala ospatzea San Prudentzio eguna bi urteko etenaldiaren ostean, baina beti ere "errespetuz".
2022/04/06 - 16:13
Eskubideak eta askatasunak babesteko deia egin du Eudelek, Ukrainako gerra bezalako mehatxuen aurrean
40. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Gorka Urtaran elkarteko presidenteak azaldu du ziur dagoela euskal herritarrak, "herri solidario" gisa, krisi humanitario honetan elkarrekin lan egiteko prest daudela.
2022/04/06 - 10:15
Eudel, 40 urte toki erakundeen alde lanean
Lau hamarkadako jarduera bizian, Eudelek demokraziako lehen udalak eraikitzen lagundu du, bai eta zerbitzu publikoak modernizatzen eta politika sozialetan eta ongizate-politiketan aurrera egiten ere.
2022/02/19 - 14:40
Urtaranek ohartarazi duenez, jarreren erradikalizazioak "lurra ongarritzen dio muturreko eskuinari"
EAJk duela astebete aurkeztutako 'Entzunez Eraiki' entzuketa aktiboko prozesuaren baitan, Gasteizko alkateak jendearen kezkak ezagutzeko beharra azpimarratu du.
2022/02/11 - 18:42
Eskeleto bat topatu dute Etxauri plazako lanetan, Gasteizen
Gorka Urtaran hiriko alkateak baieztatu duenez, obren kontrol arkeologikoa egiterakoan aurkitu dute, eta eskeletoa "San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke".
2022/02/10 - 01:15
AHTaren lurpeko geltokiak eraikitzeko lanak "lehenbailehen" abiatzeko eskatu dute Aburtok eta Urtaranek
Bilbon eta Gasteizen AHTaren geltokiak lur azpian eraikitzeko Espainiako Gobernuarekin sinatutako ituna "positibotzat" jo dute bi alkateek, baina ohartarazi dute "asmo oneko agiri bat" dela eta "oraindik dena egiteko" dagoela.
2022/02/08 - 11:23
Pintaketa homofoboak egin dituzte Gasteizko Arantzabela Ikastolan
LGTBI kolektiboa iraindu dute, berdintasunaren, errespetuaren eta askatasunaren alde ikastetxean marraztuta zeukaten horma-irudi batean pintadak eginda.
2022/02/03 - 15:34
Udalek plaza gehiago eskainiko dituzte zigorrak komunitatearen aldeko lanekin bete ahal izateko
2020. urtetik 12.000 lagunek bete dituzte, edo ari dira betetzen, euren zigorrak komunitatearen aldeko lanekin. Hain zuzen ere, justizia eta espetxe-eredua ulertzeko bide horretan sakontzeko sinatu dute akordioa Jaurlaritzak eta Eudelek.
2022/02/03 - 10:40
Komunitatearen aldeko lanak egiteko udal plazak handitzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek
Hitzarmena ez da derrigorrez bete beharrekoa izango EAEko udalentzat eta tokiko erakundeentzat. Azken bi urteetan, pandemiaren eraginez, komunitatearen aldeko lanei lotutako hainbat jarduera gutxiago egin dira.
2022/01/02 - 15:40
Zeintzuk dira EAEko hiriburuetako alkateen helburuak 2022an?
Donostian erdigunea oinezkoentzako egokitzen jarraitu nahi dute, Bilbon goiko auzoetarako irisgarritasuna indartuko dute, eta Gasteizen Herrandarren kaleko birmoldaketa abiatuko da.
2021/12/24 - 11:55
Gorka Urtaran: ''Kotilioiak bertan behera utziko nituzke''
Gasteizko alkateak ohartarazi duenez, azken egunetako pandemiaren bilakaera ikusita, ez du zentzurik urte-amaierako kotilioiak ospatzeak, are gutxiago espazio itxietan.
2021/11/24 - 19:53
Jaurlaritzak azkenean Gorenaren aurrean helegitea jarri du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka
EAEANk osasun ziurtagiria ezartzeko aukera baztertu zuen astelehenean. Eusko Jaurlaritzak kontzertuetara, diskoteketara eta jatetxeetara sartzeko baldintza bezala ezartzeko asmoa zuen.
2021/11/24 - 12:24
Urtaran: "Bertan behera utziko genituzkeen azken gauzak Olentzero eta Erregeen desfileak izango lirateke"
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Gasteizko alkateak beste gai batzuk ere izan ditu hizpide, hala nola bus elektriko adimendunaren obrek eragindako trafiko arazoak, garbiketa, merkataritza eta Principal antzokia.
2021/11/24 - 11:56
Gorka Urtaran: ''Gure asmoa Gabonetako programazioa mantentzea da''
Hala ere, Gasteizko alkateak argi utzi nahi izan du Gabon inguruko ekitaldiren batean musukoa kendu behar bada, baztertertu egingo dutela.
2021/11/22 - 20:07
Jaurlaritza "harrituta" azaldu da EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin, baina ez du helegiterik jarriko
Jaurlaritzaren ahotan, "Euskadiri mugatu egiten zaio pandemiaren garapena geldiarazteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartzeko aukera". Urtaranen hitzetan, erabaki "ulergaitza" da.
2021/11/18 - 11:11
Gorka Urtaran: "Neurriak hartzeko unea da etorkizunean beste neurri murriztaileagoak ekiditze aldera"
Gorka Urtaranek onartu du neurri berriak aplikatzea "gainkarga txiki bat" dela, baina bere hitzetan "alkateak ohituta gaude erabakiak hartzen eta hau beste bat izango litzateke".
2021/11/15 - 16:32
Euskadik udal-gainbalioaren behin-behineko sistema bat ezarriko du, kalkulua egiteko bi aukerarekin
Lehenengoak, benetako gainbalioak, etxebizitzaren erosketa-prezioaren eta salmentaren arteko aldea hartzen du kontuan. Bigarrena, katastroko balioan oinarritzen da.