Gorka Urtaran
2020/09/12 - 14:16
Arabako kirol jardueretako langileek bertan behera utzi dute greba
"Haizea hartu" eta kalera itzultzeko asmoz egin dute, ez baitute lortu Gasteizko Udalak ezarritako "murrizketak" galaraztea.
2020/07/31 - 13:30
Martxoak 8 Etorbideak Juan Carlos I Etorbidea ordezkatu du
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azaldu duenez, hiri libreago eta berdinzaleago bat eraikitzen lanean aritu diren emakume guztiei eskaini nahi izan da aldaketa.
2020/07/30 - 14:55
Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena ospatzeko plaka berria estalgabetu dute
Legebiltzarraren atarian ospatu den ekitaldian hartu dute parte Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta Bakartxo Tejeriak, Legebiltzarreko presidentea.
2020/07/27 - 22:43
Arabak eta Gasteizek bat egingo dute Euskaraldiaren bigarren edizioarekin
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak eta Encina Castresana Aiarako Koadrilako presidenteak Euskaraldira atxikitzeko agiri bat irakurri dute.
2020/07/16 - 14:44
EUDELek koronabirusaren kutsatzea ekiditeko gomendioak eman dizkie udalei
Tokiko autonomia oinarri hartuta, gomendioak udalerri bakoitzaren berezitasunetara egokituko dira, eta beti uneko neurri epidemiologikoen arabera.
2020/07/10 - 20:26
Gasteizko berragerpenak "kontrolpean" daudela bermatu du Urtaranek
Arabak beste 5 kasu gehitu ditu azken 24 orduetan, 3 Gasteizen, eta asteazkeneko eta osteguneko 17 kasu ezagunei gehitu zaizkie.
2020/07/08 - 15:28
Gasteizko Udalak zuhurtzia eskatu du selektibitatearen amaierako ospakizunen aurrean
Araban 1.600 pertsonak baino gehiagok egiten dituzte gaur azken azterketak. Modu horretara, ezohiko egoera batean garatu den EBAUren hiru jardunaldi osatu dituzte.
2020/07/01 - 12:31
Pertsona bat atxilotu dute eta bi ertzain zauritu dira Gasteizen, liskar batean
Poliziei "edalontziak, aulkiak eta era guztietako objektuak jaurti zizkieten", eta, ondorioz, herritarrak sakabanatu zituzten. Urtaran "oso kezkatuta" agertu da jende-pilaketekin.
2020/07/01 - 10:46
Kirolbet Baskoniaren garaipenaren ondorengo ospakizunekin kezkatuta agertu da Urtaran
Gauerdian, Gasteizko alkateak "arduraz jokatzeko" eskatu die herritarrei Twitter bidez zabaldutako mezu batean, eta ospakizunak egoera hobea denerako uzteko.
2020/06/16 - 12:07
Gorka Urtaran: ''Udalen egoera ekonomikoa oro har oso ona da''
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Eudeleko presidentea ETB-1eko "Egun on Euskadi" saioan izan da. Bizi dugun egoerak udalengan izan duen eraginaz hitz egin du.
2020/06/05 - 16:54
HAPOaren aldaketa onartu dute Gasteizko tranbia Salburura luzatzeko
Tranbiaren ibilbidea, oro har, bide-sare gisa kalifikatutako lurzoruetatik igarotzen da, baina tarte batzuetan espazio libreak edo berdeguneak hartzen ditu.
2020/05/30 - 21:32
Batera zaintza sareak babesgabeen aldeko neurriak hartzeko eskatu dio Urtarani
Duela bi hilabete eta erdi sortu zen sarea Gasteizen, konfinamenduak sortutako zaintza-beharrak konpontzen laguntzeko eta "aurretik ere bazeuden arazo ugari" topatu dituzte.
2020/05/29 - 18:44
Kultura eta jai ekitaldietarako edukiera 250 ikuslekoa izango da Gasteizen
Urtaranek ohartarazi duenez, "Gasteizko festarik ez badago, hiriko auzoetan ere ez dira egongo".
2020/05/29 - 17:38
Urtaranek dirua itzultzeko eskatuko dio Sareri, ebazpenarekin bat egin ez arren
Alkateak azpimarratu du Gasteizko Udalak "giza eskubideak erabat errespetatuz" lan egiten duela.
2020/05/29 - 16:25
Gasteizek adinekoentzat zortzi parke erreserbatu ditu euren ordutegietan
Neurri berri hau ostiral honetatik aurrera jarriko da indarrean, 70 urtetik gorakoen "ezinegonari" erantzuna emateko asmoz.
2020/05/27 - 15:11
Gasteizen minutu bateko isilunea egin dute COVID-19ko biktimengatik
Gaur eguerdian minutu bateko isilunea egin dute Gasteizko Udalaren aurrean, koronabirusak eragindako biktimen omenez.
2020/05/19 - 13:36
Gasteizen etxe gabeko emakume baten heriotza ezkutatzea egotzi diete administrazioei
Lakua auzoan etxerik ez dutenentzat egokitutako frontoian hil zen 42 urteko emakumea.
2020/05/15 - 17:56
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak, bertan behera
Horixe iragarri dute hiru alkateek, eta esan dute elkarrekin adostutako erabakia izan dela, COVID-19aren pandemiagatik zaindu beharra dagoen distantzia soziala dela eta.
2020/05/12 - 21:45
Ostalariek eta erakundeek terrazetako jendetzak saihestu nahi dituzte
Astelehenean ireki zituzten berriro EAEko hainbat tabernatako terrazak; horietan zer gertatu zen ikusita, "erantzukizuna" eskatu dute.
2020/05/12 - 16:13
Gasteizko Udalak tabernen arauak betearaziko ditu atzoko arau-hausteen ondoren
Gasteizko Udalean bilera egin dute egoera aztertzeko, eta dei egin diete ostalariei eta herritarrei neurriak betetzeko: mahaien erdiak erabili eta 2 metroko distantzia utzi.