Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizen etxe gabeko emakume baten heriotza ezkutatzea egotzi diete administrazioei

Lakua auzoan etxerik ez dutenentzat egokitutako frontoian hil zen 42 urteko emakumea.
Etxerik gabeko pertsona bat. Argazkia: EiTB
Etxerik gabeko pertsona bat. Argazkia: EiTB

Gasteizko Bazterketa Sozialaren aurkako eta Etxebizitza Eskubidearen aldeko Ekimenak etxerik gabeko pertsonentzat Lakuan egokitu duten frontoian 42 urteko emakume baten heriotza "ezkutatzea" leporatu die administrazio publikoei.

Kolektiboak elkartasuna helarazi nahi izan die Yolandaren gertuko eta senideei, aurreko asteazkenean hilik agertu zen 42 urteko emakumearen ingurukoei.

"Inor ez litzateke Yolanda hil den egoeran hil beharko", adierazi du plataformak, eta gaineratu du "aurreko asteazkenekoa bezalako heriotzak ezkutatu" egiten dituztela administrazioek, "ez dutelako errealitate hori ikusi nahi, eta ez dutelako nahikoa egiten pertsona guztiak behar eta merezi duten bezala artatzeko".

Ekimenak azpimarratu duenez, oso egoera larrian bizi dira etxerik ez duten pertsonak Gasteizen. 2018an 325 omen ziren etxebizitza bazterkeria egoera larrian zeudenak Araban, bidean doazen migratzaileak eta errefuxiatuak kontuan izan gabe.

Gainera, Arabako hiriburuko Udaleko iturrietatik jakinarazi dutenez, aurreko maiatzaren 8an 43 ziren Lakuako frontoian lo egiten ari zirenak, eta beste 11 Pio Baroja gimnasioan daudenak.

Era berean, plataformak azaldu du kalean bizi direnez gain, beste askok ez dutela etxerik, tartean gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten etxeetan bizi direnak. Hala, 2.000 pertsonak ez omen dute non bizi EAEn, eta horien artean daude Olarizun utzitako udal etxebizitzetako egoiliarrak, urik ere ez dutenak.

Egoera Horren aurrean, elkarteak azpimarratu du beharrezkoa dela "arreta" erakundeetan jartzea, "ez dutelako ezer egiten etxebizitzarako eskubidea bermatzeko". Kolektiboak Gorka Urtaran Gasteizko Alkateari eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiari galdetu die ea ez duten "gaitasunik prekarietate larrienean dauden 100 pertsonari babes handixeagoa emateko".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X