Gasteizko Udalak zuhurtzia eskatu du selektibitatearen amaierako ospakizunen aurrean
Unibertsitatera sartzeko Batxilergoko ebaluazio-probak (EBAU) gaur amaitzen dituzten ikasleek egin ditzazketen ospakizunen aurrean, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko osasun-gomendioak jarraitzea eskatu die gazteei Gasteizko Udaleko Osasun Publikoko Zerbitzuak.
Araban 1.600 pertsonak baino gehiagok egingo dituzte gaur azken azterketak; era horretara, ezohiko egoeran, konfinamenduan zehar ikasteko beharragatik, probaren hilabeteko atzerapenagatik eta probak egiteko jarraitu diren higiene- eta segurtasun-neurri zorrotzengatik, garatu den Unibertsitatera sartzeko ebaluazio-probak osatuko dituzte.
Ulergarria denez, azterketak amaitzeagatik suertatu daitezkeen ospakizunen aurrean, Udalak covid-19a transmititzeko arriskua sor dezaketen egoerak saihesteko betebeharra azpimarratu du. Horretarako, funtsezkoa da segurtasun-distantzia une oro mantentzea, distantzia hori bermatzen ez denean, maskara erabiltzea eta leku publiko itxietan, azalerak ukitzea saihestea, objektuak ez partekatzea eta eskuen higienea mantentzea, besteak beste.