Gorliz
2018/08/11 - 18:26
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko hondartzetan mobilizatuko da abuztuaren 18an
Plentziako eta Gorlizeko hondartzetan antolatuko dute, 'pertsona guztien eskubideak' eskatzeaz gain, herritarrak etorkinen eskubideei buruz sentsibilizatzeko.
2018/06/14 - 16:19
Kutsadura fekala, Uribe Kostan
Euri jasen eraginez, ura mugitu egin da eta bainatzea debekatu du Osasun sailak. Inguruko surf eskola eta uretako jarduerak antolatzen dituzten enpresak kexu dira.
2017/08/13 - 19:15
Emakume bat hil da Gorlizko hondartzan, uretatik erreskatatu ostean
Osasun-langileak suspertzen saiatu diren arren, 70 urteko emakumea hil egin da azkenean.
2017/06/29 - 00:06
Haizeak puzgarri bat airean eraman du Gorlizko hondartzan
Puzgarria itsasertzetik metro gutxitara zegoen ainguratuta, eta haizeak ia-ia pasealekuraino eraman du. Ez da inor zauritu.
2017/06/01 - 12:18
Hondartzen denboraldia hasi da Bizkaian
Bakio, Plentzia eta Arriatara-Atxabiribil hondartzek EMAS ziurtagiria lortu dute, EBk ematen duen ingurumen arloko aitorpen nagusia, eta Gorlizek kalitatearen Q-a.
2017/05/09 - 16:27
Hilda aurkitu dute desagertuta zegoen Gorlizko bizilaguna
Sendiak eman zuen desagerpenaren berri igandean. Barrika inguruan aurkitu dute.
2017/05/09 - 14:27
Gorlizko bizilagun baten bila ari dira igandetik
Barrika inguruan aurkitu dute eguerdian hilda Gorlizko bizilaguna.
2017/03/04 - 21:25
Udaltzain bat zauritu da Gorlizen sute txiki batean kea arnastuta
Fano Bidea kaleko etxebizitza bateko trasteleku batean piztu da sutea.
2017/01/13 - 14:52
Gorlizen hildako pizza-banatzailearen istripua salatu dute
Pizzak banatzen ari zela istripua izan ondoren hil zen pizza-banatzailea. Sindikatuek prekarietateari lotu diote istripua.
2017/01/10 - 19:56
Pizza-banatzaile bat hil da, Gorlizen istripua izan eta bi astera
Hildakoa, 24 urtekoa, Sopelako Pizzeria Mec Mec establezimenduko langilea zen, eta zirkulazio istripua izan zuen banaketa bat egiten ari zela.
2016/08/19 - 23:11
Gorliz eta Plentziako Andra Mari auzoan, zikoinekin kezkatuta
Telefono antena baten gainean zeukaten habia kendu egin diete, baina ordezko ipini dieten habia ez dute ezagutzen oraindik, eta noraezean dabiltza hegaztiak.
2016/07/10 - 09:46
38 urteko arrantzale bilbotar bat hil da Gorlizen, itsasora erorita
Lagun batekin arrantzan ari zen Gorlizeko itsasargiaren parean eta goizeko laurak aldera olatu kolpe batek eraman du.
2015/12/27 - 19:01
Pertsona bat ospitaleratu behar izan dute kea arnasteagatik, Gorlizen
Gainera, beste hainbat sute jazo dira beste hainbat udalerritan: Leioa, Ispaster, Ereño eta Deban.
2015/11/14 - 15:06
Kirol-hegazkin bat erori da Gorlizen; 3 pertsona erreskatatu dituzte
Kirol-hegazkinak arazoak izan ditu motorrean, eta erori egin da Astondo inguruan.
2015/11/13 - 13:35
''Biarritzetik Gorlizera, itsasargietan barrena''
Ostiraleroko gisan, Basklink atariko Leire Agirrezabalak astebururako proposamena ekarri digu Faktoriara: euskal kostaldea itsasargien bitartez ezagutzeko plana ekarri digu gaur. Hasi Biarritzen eta Gorlizerainoko bidaia, Hondarribia, Pasaia, Getaria eta Lekeitio bisitatuta.
2015/05/18 - 20:11
Larrialdietako pazienteak Gorliz eta Mikoletara bidali ditu Gurutzetak
Ospitaleko larrialdi zerbitzuen kolapsoa salatu dute sindikatuek. Larrialdiek pertsona ugari artatu behar izan dituztela azaldu du ospitaleko zuzendaritzak: 158 paziente 7 ordutan.
2015/02/24 - 12:49
Olatu handiak euskal kostaldean
Zazpi metro arteko olatuak izan dira eta irudi ikusgarriak ikusi dira euskal kostaldean.
2015/01/06 - 20:55
Adineko gizon baten gorpua topatu dute Gorlizen
Uresaranseko basoetan paseatzen ari zen pertsona talde batek adineko gizonaren gorpua aurkitu du arratsaldean. Hildakoak ez zuen nortasun agiririk.
2014/12/02 - 14:13
80 urteko gizonezko baten bila ari dira Gorlizen
Atzo eguerdian etxetik atera zenetik ez dute haren berririk izan, poliziaren aurrean familiak salatu duenez.
2014/10/10 - 20:36
Gorlizen lapurreta egiteagatik hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Atxilotuek, gainera, lapurreta egin zuten enpresako langile bat harrapatu zuten autoarekin ihes egiterakoan.