Hondartzen denboraldia hasi da Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak 5,6 milioi euroko aurrekontua prestatu du aurten hondartzak ahalik eta baldintza onenetan izateko. Ostegun honetan eman diote hasiera hondartza denboraldiari, eta, egunero, 300 bat pertsona arduratuko dira Bizkaiko hondartzak zaintzeaz. Zehazki, 173 sorosle, 89 garbitzaile eta 30 hondartzain arduratuko dira zeregin horretaz.
Uda honetan, plastikoak birziklatzeko 15 edukiontzi gehiago jarriko dira, Bizkaiko hareatzetako garbitasuna hobetzen laguntzeko.
Egunero 88 sorosle arituko dira lanean, 24 sorospen-postutan banatuta. Erreskaterako eskura izango duten materiala hondartza bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da, baina, batik bat, 4 salbamendu-ontzi, uretako 4 motor, erreskaterako 3 quad, 9 buggy eta 40 desfibriladore izango dituzte.
Halaber, 30 hondartzain arduratuko dira hareatzetan segurtasuna bermatzeaz, eta elkarlan estuan arituko dira Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuarekin, Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin.
Garbitasunari dagokionez, aurten 89 langile egongo dira. Bizkaiko hondartzak ahalik eta garbien egoteko, kamioiak, traktoreak, harriak kentzeko makinak eta zisternak izango dituzte erabilgarri.
Aurtengo aurrekontuaren zatirik handiena (ia erdia, 2,2 milioi euro) garbitasun-lanetara bideratuko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Lan horiek urte osoan zehar egiten dira, denboraldia hasten denean hondartzak ahalik eta baldintza onenetan izateko.
Bizkaiko 15 hareatzek Kalitate eta Ingurumeneko ISO ziurtagiriak lortu dituzte. Gainera, Bakio, Plentzia eta Arriatara-Atxabiribil hondartzek EMAS ziurtagiria eskuratu dute (Europar Batasunak ingurumen arloan ematen duen aitorpen nagusia), eta Gorlizek, kalitatearen Q-a.

Gorlizko hondartza (Bizkaia). Argazkia: Carlos Merino Silva
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Nafarroan bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak