Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kirol-hegazkin bat erori da Gorlizen; 3 pertsona erreskatatu dituzte

Kirol-hegazkinak arazoak izan ditu motorrean, eta erori egin da Astondo inguruan.

Kirol-hegazkin bat erori da arratsaldeko lehen orduan Gorlizen (Bizkaia) motorrak huts egin ostean, baina barruan zihoazen hiru pertsonak onik erreskatatu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 13:00etan jazo da. Ordu horretan, kirol-hegazkinak arazoak izan ditu motorrean, eta erori egin da Astondo inguruan.

Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Itsas Salbamendua bertaratu dira, eta hainbat surflarik eta piraguistak ere laguntza eman dute erreskatean.

Barruan zihoazen hirurak onik atera dituzten arren, hipotermia eta zorabioak pairatu dituzte. Hiru zaurituak 30 urteko pilotua eta 24 urteko bikote bat dira. Basurtu eta Gurutzetako ospitaletara eraman dituzte, eta sendagileek 24 orduz bertan egotea erabaki dute.

Zure interesekoa izan daiteke

homenaje-Lukas-Agirre-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak

2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasunerako mezua helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeherari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X