Gorliz
2021/03/13 - 15:45
Jendetza bildu da kostaldeko herrietan
Mugikortasuna askea da dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan, eta askok lehen asteburu hau kostaldean pasa nahi izan dute. Kresala sentitzeko beharra zeukatela aitortu digute batzuek.
2020/12/20 - 21:43
Maria Viar, aita ospakizun batean kutsatuta hil zitzaion
Aita zuenak hiru lagunekin ospatu zuen bere urtebetetzea. Ondorioa, pentsaezina: lagunetako bi oso larri ospitaleratuta eta Mikel Viar bera, Mariaren aita, covidagatik hil zen.
2020/11/27 - 11:23
Gorlizko Ospitaleak bisitak berreskuratu ditu; Santa Marinak, ostera, mugatu ditu
Agerraldia kontrolatu ondoren, bisitak, errehabilitazio kontsultak eta ospitaleratzeak martxan ditu Gorlizek. Santa Marinan, aldiz, bizitzaren azkenean diren pertsonak bisitatzeko aukera dago soilik.
2020/11/11 - 19:07
Gorlizko ospitaleko gaixo eta langileak, bigarren PCR probaren zain
%50ean dago erietxea, ez dira bisitak onartzen eta ez dago ingreso berririk. Ikusi behar datozen egunotan kutsatu gehiago agertzen den.
2020/11/10 - 20:19
COVID-19 agerraldia izan da Gorlizko Ospitalean eta gaixoen % 20 kutsatu dira
Gainera, langileen 10etik 1ek hartu du gaixotasuna. Ospitaleak 134 ohe ditu guztira, baina ez dute jakinarazi zenbat ari diren erabiltzen.
2020/08/23 - 17:14
Hainbat marrazo urdin agertu dira gure hondartzetan azken astean
Xabier Lasaga, Donostiako Aquariumeko marketin arduradunak azaldu duenez, marrazo horiek ez dira oldarkorrak izaten normalean, baina errespetuz jokatzea ezinbestekoa da.
2020/08/21 - 10:47
Bizkaiko kostako alkateek koronabirus kasuen inguruko datu argiagoak nahi dituzte
Positibo eman duten bilbotar askok uda bigarren etxebizitzetan pasatzen dute eta beraz, Bilboko positibo kopuru horrek kostako herri askori eragiten die.
2020/08/19 - 12:57
Tintoleta batek ikusmin handia piztu zuen atzo Gorlizen
Atzo arratsaldean tintoleta kume bat agertu zen Astondo inguruan, Gorlizen. Ikusmina handia izan zen inguruan (Fran Pouren irudiak).
2020/07/07 - 14:00
Euskadiko Esklerosi Anizkoiaren Elkarteak ‘Mójate-Busti Zaitez’ birtuala antolatu du
Esklerosi Anizkoiak 2.800 pertsonei eragiten die Euskadin, eta 55.000 lagunei Estatuan. Trafiko istripuen atzetik, pertsona heldu gazteengan desgaitasuna eragiteko bigarren arrazoi nagusia da.
2020/07/03 - 12:56
Lehen Mailako Arretan baliabide falta salatu dute Uribeko ESI zerbitzuko langileek
Gaur egun zerbitzu publiko horren baliabideek ez dutela Lehen Mailako Osasun Arretan zerbitzua indartzeko Osakidetzak agindu zuen % 10 ere betetzen esan dute.
2020/06/24 - 18:29
Hiru adingabe ospitaleratu dituzte Gorlizko topada batean alkohol gehiegi edateagatik
Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen pinudiko zelaietatik, osasun-segurtasuneko arauak urratzen ari zirelako.
2020/06/23 - 21:37
Gorlizko pinudia hustu dute, bi adingabe alkoholarekin intoxikatu ostean
Beste behin, gazte taldeak bildu dira bertan botiloiak egiteko. Bi adingabe ospitalera eraman dituzte alkoholarekin intoxikatuta.
2020/06/23 - 16:53
Troka Abenturan udalekuak hasi dituzte, taldeak murriztuta eta higiene arau zorrotzekin
Udaleku bereziak izango dira aurtengoak. Batetik, ume kopurua murriztu delako. Bestetik, garbitasunak, musukoek eta distantzia zaindu beharrak protagonismoa hartu dutelako.
2020/06/15 - 10:54
Ibarbengoako geltokia martxan da jada, urteetan zain egon ondoren
Getxoko geltokiaren irekiera aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak amaitutakoan koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.
2020/06/01 - 22:41
Botiloirik egon ez dadin gazteei alkohola kentzea eskatu du Gorlizko alkateak
Gorlizko alkatea oso haserre agertu da asteburuan herrian 50 bat gazte segurtasun neurririk gabe botiloia egiten harrapatu baitituzte.
2020/05/30 - 16:22
Plentziako hondartzan nahasmena egon da: eguzkia hartu bai ala ez?
Udaletik jakinarazi digute hondartza dinamikoaren kontzeptua lortu nahi dutela; ezin gara hondartzara eguna pasatzera joan. Pilaketak sortzen badira, neurriak zorroztuko dira Bizkaiko hondartzetan.
2020/05/18 - 16:15
Barnekaldetik datozenak hartzeko prestatzen ari dira kostaldeko herrietan
Kostaldeko herrietan kezka apur bat eragiten du iritsi daitekeen jende kopuruak, baina orohar begi onez ikusten dute erabakia.
2020/05/02 - 16:03
Plentzia eta Gorliz ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak desberdinak dira
Herri txiki eta handien arteko bereizketa honek kasu bitxiak utzi dizkigu, Gorlizen eta Plentzian esaterako. Elkarren ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak erabat desberdinak dira.
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.