Grezia
2016/01/17 - 10:13
Aske utzi dituzte Lesbosen atxilotutako suhiltzaile espainiarrak
Lesbos uhartean, atxilotuta zituzten hiru suhiltzaile sevillarrak aske utzi dituzte, epailearen aurretik igaro ondoren. Epaileak 15.000 euroko fidantza ezarri die.
2016/01/10 - 15:05
Grezia osoan errefuxiatu gehien hartzen dituen bigarren irla da Kios
Egunetik egunera milaka errefuxiatu heltzen dira uharte honetara, eta horren lekuko izan da ETB.
2016/01/05 - 17:34
27 errefuxiatu hil dira Turkiatik Greziara bidean
Greziatik Turkiara joateko erabiltzen ari zen ontzia hondoratu ostean 27 pertsona hil dira itota gaur goizean.
2016/01/05 - 13:56
27 errefuxiatu gehiago hil dira Turkiatik Greziara bidean
Lesbosera iristeko erabiltzen ari ziren ontziak hondoratu egin dira, eta hilotzak Turkiako hondartzetan agertu dira.
2015/12/24 - 16:22
Hemezortzi errefuxiatu hil dira itota, Lesbosera bidean
Urtarriletik, ia 800.000 pertsona iritsi dira paperik gabe, itsasoz, Greziara, baina 500 inguru hil dira saiakeran.
2015/12/23 - 10:24
Homosexualen arteko lotura zibilak onartu ditu Greziak
Ezkontza homosexualak onartzen ez dituen arren, Greziak sexu bereko pertsonen arteko lotura zibila onartu ditu; ezkondutakoen antzeko eskubideak lortuz.
2015/11/24 - 09:51
Leherketa, Greziako enpresarien federazioaren egoitzan
Greziako enpresarien federazioak Atenasen duen egoitzaren kanpoaldean leherkailu batek eztanda egin du goizaldean. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira.
2015/11/17 - 12:04
Lurrikara batek hainbat hildako utzi ditu Greziako Leukada uhartean
Gutxienez bi dira hildakoak, eta lau, zaurituak, Itsaso Jonikoan gertatutako hondamendi naturalaren ondorioz.
2015/11/12 - 12:18
Tsiprasen Gobernuaren kontrako lehenengo greba orokorra, Grezian
Lanuzteak bereziki zerbitzu publikoei eragingo dien arren, Grezian ohikoa den legez, oraingoan herrialde osoko denda txiki askok ere bat egin dute bat protestarekin.
2015/11/12 - 11:24
Tsiprasen Gobernuaren kontrako lehenengo greba orokorra Grezian
Sindikatuek salatu dutenez, "Gobernuaren herstura, pobretze eta pribatizazio politiken kontrako" protesta izango da.
2015/11/11 - 10:43
14 errefuxiatu, tartean zazpi ume, ito dira Mediterraneoan
Turkiako kostaldetik Lesbos uhartera zihoazen, baina ontzia hondoratu egin da. Turkiako itsas patruilek 27 bidaiari salbatu dituzte.
2015/11/10 - 09:02
Greziaren eta Troikaren arteko beste borroka bat
Gobernu greziarrak salbuetsi egin nahi ditu etxea kentzetik urtean 35.000 eurotik behera irabazten dutenei. Eurotaldeak uste du neurriak hipoteka ez ordaintzera animatuko lituzkeela herritar asko.
2015/11/09 - 11:21
Eurotaldeak neurri gehiago eskatuko dizkio Greziari
EBko iturriek zabaldu dutenez, litekeena da aurrerapauso gehiago eskatzea Atenasi erreskatearen 2.000 milioi euroko zatia desblokeatzeko.
2015/11/04 - 11:00
Greziak Luxenburgora bidali ditu 30 errefuxiatu siriar eta irakiar
Sei familia dira, lau siriarrak eta bi irakiarrak, eta tartean urritasunak dituzten haurrak daude. Tsiprasek aitortu du neurria "ozeanoko tanta bat" dela.
2015/10/30 - 11:40
Gutxienez 21 hildako bi itsasontzi hondoratuta, Greziako uretan
ACNURen arabera, dagoeneko 502.000 etorkin baino gehiago sartu dira Grezian 2015ean.
2015/10/26 - 08:16
Grezian eta Balkanetan 100 mila errefuxiatu gehiago hartuko ditu EBk
Europako Batzordeak, hamar estatukideek, Mazedoniak, Serbiak eta Albaniak, bart, Bruselan, hartutako neurrietako bat da. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko 17 neurri adostu dituzte.
2015/10/21 - 13:10
EBk beste bilera bat deitu du errefuxiatuen egoera aztertzeko
“Mendebaldeko Balkanetan izaten ari diren larrialdi egoera ikusita, neurriak berehala hartu behar ditugu”, adierazi du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak.
2015/10/08 - 10:58
Parlamentuak babesa eman dio Tsiprasen bigarren Gobernuari
Gauerdian egin den bozketan, Tsiprasek Syriza eta Greziar Independenteen 155 bozka jaso zituen. Oposizio guztiak, aldiz, kontra bozkatu zuen.
2015/09/23 - 02:25
Tsiprasen Gobernu berrian, aldaketarik ez
Tsakalotos izango da berriro Finantza ministroa, ia emakumerik izango ez duen Gobernuan.
2015/09/22 - 20:49
120.000 errefuxiatu banatzeko plan berria adostu du Europar Batasunak
Akordioa "gehiengo zabalez" adostu badute ere, lau herrialdek aurka bozkatu dute: Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania.