Grezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tsiprasen Gobernu berrian, aldaketarik ez

Tsakalotos izango da berriro Finantza ministroa, ia emakumerik izango ez duen Gobernuan.
Alexis Tsiprasek lehen ministro kargua hartu zueneko unea. Argazkia: EFE
Alexis Tsiprasek lehen ministro kargua hartu zueneko unea. Argazkia: EFE

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Gobernu berriko kideak izendatu ditu eta aldaketa bakarra ministerioen antolakuntzari lotuta egongo da. Pertsonen kasuan, berriz, ez da aldaketa nabarmenik.

Euclides Tsakalotos izango da berriro Finantza ministroa. Yanis Varufakisek uztailean dimisioa eman zuenetik berak zuzendu du aipatu ministerioa eta, ondorioz, berak sinatu zuen Europar Batasunak onartutako hirugarren erreskatea, Olga Yerovalisi Greziako Gobernu berriko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Syrizak eta Greziako Independenteek osatutako koalizio gobernuan, alderdi horretako buruzagia, Panos Kamenos, izango da Defentsa ministroa.

Aipatzekoa da oraingoa ere ez dela ia emakumerik izango Tsiprasen Gobernuan.

Nikos Kotsiasek Atzerri ministroa izaten jarraituko du. Bestalde, Olga Yerovasilik Gobernuaren bozeramailea izaten jarraituko du. Yerovasili ministrordea ere izango da.

Kutsu ekonomikoa

Tsiprasek osatu duen bigarren Exekutiboak kutsu ekonomiko nabaria du. Erreskateko akordioaren ehun lege eta araudi baino gehiago onartu behar ditu Greziak datozen hilabeteetan. Programaren 86.000 milioi euroak jasotzeko erreformak aplikatzea ezinbestekoa da.

Gainera, egitasmoan zintzilik geratu ziren gai batzuk eztabaidatu behar dituzte oraindik, besteak beste, zorraren berregituraketa. Hartzekodunek eztabaidatzeko konpromisoa hartu zuten, aurreneko azterketaren emaitzak (urria) positiboak baldin baziren.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X