Grezia
2024/02/19 - 15:07
Itsaso Gorrian dabiltzan merkataritza ontziak babesteko itsas misioa onartu du Europar Batasunak
Alemania, Frantzia, Grezia eta Italiako fragatak parte hartuko dute misioan, eta Grezia izango da guztien buru. Erasoen aurrean erantzun egingo dute, baina ez dute prebentziozko erasorik egingo.
2024/02/16 - 09:54
Greziak homosexualen arteko ezkontza eta sexu bereko bikoteen adopzioa onartu ditu
Homosexualen arteko ezkontza onartu duen Europako 20. herrialdea eta lehen herrialde kristau ortodoxoa da. Kyriakos Mitsotakis gobernuburu kontserbadoreak boto-askatasuna eman zien bere alderdiko kideei.
2023/09/25 - 14:51
Goldamen Sachseko enpresari Stefanos Kasselakisek hartu du Syriza alderdi greziarraren ardura
Ikasle zela —2008an— Joe Bidenen (orduan senatari zen gaur egungo AEBko presidentea) kanpainan hartu zuen parte, Alderdi Demokratarekin. Urtebete geroago, 21 urterekin, Goldman Sachsek kontratatu zuen.
2023/09/22 - 21:41
Astean 6 egun eta egunean 13 ordu lan egitea legezkoa da gaurtik Grezian
Lan-erreforma berria onartu du gaur Greziako Parlamentuak. Mitsotakisek bere asmoen berri eman zuenetik, langileek protesta ugari deitu dituzte herrialde osoan.
2023/09/22 - 20:44
Milaka langile protestan Grezian, astean 13 orduko sei lan-egun ahalbidetuko dituen lan-erreformaren kontra
Kyriakos Mitsotakis Greziako lehen ministro kontserbadoreak bultzatutako lan-errefoma onartu du gaur herrialde horretako Parlamentuak. Egunean 13 ordu eta astean sei egun lan egiteko aukera jasotzen du. Produkzioaren beharretara egokitutako lanaldia, azken batean. Langileak protestan ari dira.
2023/09/06 - 11:18
Hildako bat eta desagertu bat Grezian, Daniel ekaitzaren ondorioz
Pertsona bat hil da eta beste bat desagertuta dago Daniel ekaitzaren ondorioz Grezian. Ekaitzak euri-jasa handiak utzi ditu herrialdearen erdialdean. Aitzitik, baso-suteen mehatxuari aurre egitea lortu dute.
2023/09/02 - 15:01
Melgosak korridore humanitarioak sortzeko eta igarobide seguruak bermatzeko beharra berretsi du
Bestalde, Zaporeak GGKEak Lesbosen lanean jarraituko du, Kara Tepe II kanpamentuko errefuxiatuentzako eguneko 2.000 anoa baino gehiago prestatuz.
2023/09/01 - 16:38
Europara iritsi nahi duten emakume askoren bizitza etenda geratzen da Lesboseko errefuxiatu eremuan
Afrikako eta Asiako gosetetik edo jazarpenetik ihes egin nahi duten milaka emakumek Turkiako pasabidea hartzen dute Lesbosera bidean, Europako beste herrialde batzuetara heltzeko esperantzaz. Helburua lortzen dutenak oso gutxi dira, eta gehienen bizitza etenda geratzen da errefuxiatuen eremuetan.
2023/08/31 - 22:51
Errefuxatuen iritsierak ez du etenik Lesbos uhartean
Zaporeak elkarteko Paula Lafougaderekin errefuxatuak iristen diren hondartzetako batean izan da Euskal Telebista. Denak ez dira onik iristen, ordea, duela hiru egun 5 hildako izan ziren, tartean lau ume.
2023/08/30 - 10:49
Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Lesbosera bidean da Zaporeak elkartearen lana babesteko
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariak Zapoeak elkartearen jantokia eta beste erakunde humanitario batzuen instalazioak bisitatuko dituzte, eta hainbat agintarirekin bilduko dira.
2023/08/28 - 12:31
Urtea hasi zenetik, Greziako azaleraren % 1,09 erre da
Evros eskualdeko sutea da une honetan kezka handiena eragiten duena eta egoerak okerrera egin lezake haize aldaketaren ondorioz. Bestalde, Andros uharteko egoerak hobera egin du azken orduetan.
2023/08/22 - 22:51
Gutxienez 27 migratzaile hil dira Greziako suteetan
Greziako Gobernuak hemezortziren heriotza konfirmatu du. Alarm Phone GKEak jakinarazi du beste 250 migratzaile daudela suak inguratuta Evros ibaiaren inguruan, Turkia eta Greziaren arteko mugan.
2023/08/22 - 12:58
Suteak ugaritu egin dira Grezian, eta Alexandroupoliko ospitalea ebakuatu behar izan dute
Greziako suteen egoera larriagotu egin da azken 24 ordutan 50 foku berri baino gehiago piztu ondoren. Sute bortitzenak Alexandroupolitik gertu piztu dira eta hiriko ospitale handiena ebakuatu behar izan dute.
2023/08/19 - 16:56
Zaporeak elkarteak Lesboseko kanpalekuko sukaldea berritzea lortu du errefuxiatuen ugaritzeari erantzuteko
Migrazio krisiak ez du etenik, eta Greziako Lesbos uharteko kanpalekuan argi ikusten dute hori Zaporeak elkarteko kideek ere. Egunean 1.500 otordu ematetik 2.000 baino gehiago eman behar izatera pasatu dira, errefuxiatuen kanpalekua etengabe hazten ari delako.
2023/07/28 - 17:40
Grezia, Italia, Kroazia eta Siria suteak kontrolatzeko ahaleginetan dira
Sugarrek munizio-biltegi bat harrapatu dute Grezian, eta kalte ugari eragin dituzte Volos inguruan. Gainera, hainbat sutek aktibo jarraitzen dute Italiako hegoaldean. Kroazian, suhiltzaileak suaren aurka borrokatzen ari dira Ciovo uhartean.
2023/07/26 - 10:59
Sua Europa hegoaldea estutzen ari da
Mediterraneoan izaten ari dira suteak, baina baita Portugalen ere. Italian gutxienez lau hildako izan dira. Europatik kanpo, Aljerian, Tunisian eta Turkian ere basoak erretzen ari dira.
2023/07/25 - 22:33
Grezia, Italia, Aljeria, Tunisia eta Turkian arazo larriak dituzte suarekin
Muturreko tenperaturak, ia 50 gradurainokoak, ondorio latzak uzten ari dira Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean. Aljerian, 34 lagun hil dira suteetan. Grezian, Roda, Korfu eta Euba uharteak dira kaltetuenak. Italian, sua kontrolatu ezinik dabiltza Sizilian, Palermo probintzian.
2023/07/25 - 22:25
Bi pertsona hil dira Grezian, sua itzaltzen ari zen hegazkin bat lurrera erorita
Eubea uhartean, azken egunetan kontrolatu nahian dabiltzan sutea itzaltzeko ura bota berri zuen hegazkinak, altuera galdu eta lurraren kontra jo du. Hegazkinean bi lagun zihoazen eta biak hil dira istripuan.
2023/07/24 - 11:19
Rodasko sutearen zenbait foku kontroletik kanpo daude oraindik
Astelehen honetarako, suteen muturreko arriskuagatiko alerta indarrean dago, 5. mailan. Greziako agintariek, halaber, ebakuazio aginduak eman dituzte Corfu uharteko hainbat barrutitarako, azken egunetan Rodasen izandako suteen ondoren milaka ebakuazio izan ondoren.
2023/07/24 - 10:25
Albiste izango dira: U23aren emaitzak, EBren bilera informala Bilbon eta Rodasko sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.