Grezia
2021/08/07 - 18:31
Suteek ez dute etenik Mediterraneo aldean
Haize bolada bortitzek eta tenperatura altuek suteak kontrolatzea zailtzen dute. Turkian, dagoeneko, zortzi pertsona hil dira eta Grezian bat.
2021/08/07 - 16:20
Greziak suteen aurka borrokatzen jarraitzen du
Turkiak, bestalde, Antalyako sutea kontrolatu duela iragarri du, hamar egunen ostean. Zazpi pertsona hil dira Turkian suteen ondorioz.
2021/08/07 - 00:15
Greziak suteen ondorioz hildako lehen pertsonaren berri eman du
Orain arte, ez da inor larri zauritu, medikuek artatu beharreko kasu gehienak erredura arinengatik edo kea arnasteagatik intoxikatutako pertsonak izan dira.
2021/08/06 - 15:12
Covid ziurtagiri digitala, non eta zertarako da beharrezkoa?
Europar Batasunaren barruan zirkulazio askea sustatzeko ezarri zenetik, ziurtagiria hainbat herrialdetan zabaltzen ari da aisialdiaz gozatu ahal izateko edo ostalaritza-establezimenduetan sartzeko.
2021/08/06 - 12:42
Grezian suteek darraite, ingurumen krisi larrian murgilduta
Greziak 100 sute baino gehiago ditu aktibo. Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak baieztatu du herrialdeak krisi ekologiko "larria" bizi duela, suteak direla eta.
2021/08/05 - 23:22
Greziak kiskaltzen jarraitzen du, muturreko bero-boladak herrialdea astintzen duen bitartean
Atenasko Behatokiaren arabera, azken egunotan 6.000 hektarea kiskali dira Grezian; 2020 osoan, berriz, 10.376 hektarea kiskali ziren.
2021/08/05 - 14:12
Grezia eta Turkia kiskaltzen ari diren suteek airearen kalitatea okertu dute Mediterraneo ekialdean
Azken egunetan suak 6.000 hektarea kiskali ditu Grezian. Turkian, zortzi pertsona hil dira, horietako bi suhiltzaileak. Gainera, sua Milaseko zentral termikora iritsi zen bart.
2021/08/04 - 11:14
Bero-bolada batek suteak eragin ditu Atenasko inguruetan
Bero-boladak suteak eragin ditu Greziako hiriburuan. Sua astearte eguerdian hasi da Tatoi jauregitik gertu. Sutea etxeetara hurbildu ahala, Babes Zibilak bertatik alde egiteko eskatu die bizilagunei.
2021/08/04 - 00:40
Atenasko hiru auzo hustu dituzte sute baten ondorioz
46 ºC-tik gorako tenperaturak eta haizearen norabide aldaketa etengabeak suhiltzaileen lanak zailtzen ari dira.
2021/06/30 - 11:13
Duela bederatzi urte lapurtutako Picassoren margolan bat aurkitu dute Grezian
Greziako Poliziak Malagako margolariaren Emakume burua koadroa berreskuratu du. Piet Mondrian artista holandarraren beste bat ere aurkitu dute.
2021/05/14 - 20:13
Greziak turismo denboraldia hasi du gaur, ''covid gabeko irlak'' iragarriz
Aurrea hartu eta mugak ireki dizkio nazioarteko turismoari. Egoera horretarako prestatuta dagoen Mediterraneoko lehen herrialdea izatea lortu du.
2021/04/10 - 11:24
Zaporeak taldeak esnea bilduko du Lesbosko errefuxiatuentzat, gaur Nafarroan
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak eta Foru Gobernuak Nafarroan 20 bat bilketa-gune izango dituen ekimenean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
2021/03/20 - 12:20
Migrazio politika "baliagarriagoa" eskatu diote EBri mugako herrialdeek
Migratzaileei lehen harrera egiten dieten Europako bost herrialdetako ordezkariak Atenasen bilduta daude, migrazio politika "bateratuak" erabakitzeko.
2021/03/10 - 09:37
Istilu larriak Atenasen, polizia indarkeriaren aurkako protesta batean
Greziako Poliziak gas negar-eragileak eta ur-kanoiak erabili ditu polizia-etxe bati eraso egiten saiatu den manifestari talde baten aurka. Polizia bat larri zauritu da istiluetan.
2021/02/16 - 13:43
Elurrak Atenasko Akropolia estali du
Medea denboraleak Grezia astintzen jarraitzen du, batez ere Atica eskualdea. Osasun agintariek bertan behera utzi behar izan dute covidaren aurkako gaurko txertaketa.
2020/12/14 - 21:18
Konfinamendua maila gorenera igo dute Europako hainbat herrialdetan
Italiako Gobernua eztabaidatzen ari da herrialde osoan konfinamendua jarri ala ez Gabonetarako.
2020/11/13 - 10:25
Europar Batasun osoa arrisku egoeran, Finlandia eta Greziako gune batzuk izan ezik
Espainiak PCR negatiboa eskatuko die herrialde arriskutsuetako bidaiariei.
2020/10/31 - 00:26
Gutxienez 20 hildako eta 700dik gora zauritu Egeo itsasoan izan den lurrikaran
6,8 graduko lurrikarak Izmir (Turkia) hiriko hainbat eraikin bota ditu, eta tsunami txiki batzuk ere izan dira Turkiako zein Greziako kostaldean.
2020/10/30 - 22:04
Gutxienez 20 hildako eta 700dik gora zauritu Egeo itsasoan izan den lurrikaran
6,8 graduko lurrikarak Izmir (Turkia) hiriko hainbat eraikin bota ditu, eta tsunami txiki batzuk ere izan dira Turkiako zein Greziako kostaldean.
2020/10/07 - 18:48
Urrezko Egunsentia alderdi neonazia erakunde kriminala dela ebatzi dute
Nikolaos Michaloliakos eta alderdi horretako beste zazpi buruzagi neonaziri erakunde kriminal bat zuzentzea egotzi die Atenaseko Apelazio Auzitegiak.