Gripea
2024/10/07 - 21:19
Osakidetzak 38.000 pertsona baino gehiago deitu ditu gripearen edo COVIDaren txertoa jartzeko
Hain zuzen ere, 1.500 haurri eta 80 urtetik gorako 14.407 pertsonari eman diete zita.
2024/10/07 - 18:35
Gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina, abian
Txertoa hatzen lehenak 60 urtetik gorako pertsonak, patologia kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, osasun-profesionalak eta adineko egoitzetako erabiltzaileak izango dira. Txertoa hartzeko interesa dutenek Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta har dezakete hitzordua.
2024/10/03 - 18:43
Astelehenean abiatuko da gripearen eta covidaren aurkako txertaketa-kanpaina
Arriskuko eta 60 urtetik gorako herritarrek gaurtik aurrera eska dezakete hitzordua. Gainerako herritarrek azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute. Haurrei, 20 hilabetetik aurrera, txertoa sudurretik emango zaie, injekzioaren ziztada saihesteko.
2024/02/02 - 09:12
Maskara jartzea jada ez da derrigorrezkoa EAEko osasun zentroetan
Bigarren astez jarraian arnas aparatuko birus kasuek behera egin ondoren hartu du erabakia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Hala ere, maskara erabiltzeko gomendioari eusten dio.
2024/01/30 - 20:26
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako osasun zentroetan astelehenetik
Arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian Foru Erkidegoan. Horrenbestez, musukoa erabiltzea gomendioa izango da, baina ez halabeharrezkoa.
2024/01/24 - 19:43
Gripearen zirkulazioak behera egin du, bost astez jarraian gora egin ondoren
Gainera, Osakidetzaren azken txostenak, urtarrilaren 15etik 21era bitarteko asteari buruzkoak, adierazten du arnas infekzioen tasa 562,9 kasukoa izan dela 100.000 biztanleko (717,4/100.000 iragan astean).
2024/01/17 - 21:16
Gripe kasuek gora egin dute berriz EAEn, eta musukoa gutxienez beste bi astez izango da derrigorrezkoa
Bronkiolitis eta covid kasuek, ordea, behera egin dute azken astean.
2024/01/11 - 14:02
Gripea edo covid-a duzula adierazten duten sintomak
Gehienetan, etxean trata daitezke arnas aparatuko gaixotasun horiek, baina ez beti. Noiz da gomendagarria larrialdietara joatea gripeagatik edo covidagatik? Erantzuna mediku batek eman digu.
2024/01/10 - 18:51
Gripe eta covid kasuek gora egin dute berriro, baina ez hain nabarmen, eta ospitaleratzeak igo egin dira
Bestalde, bronkiolitisaren eta arnas birus sinzitialaren diagnostikoek behera egiten jarraitzen dutela baieztatu du Osakidetzak.
2024/01/10 - 17:52
Osasun Ministerioak hiru eguneko autobaja justifikatuak kendu ditu erkidegoei bidalitako agiritik
Hala ere, neurria ez du baztertu. "Neurri horri buruz hitz egiteko eta denon artean elkar ulertzeko lehen pausoetan gaude, ez baita soilik Ministerio honen eskumena", azaldu du Osasun ministroak.
2024/01/10 - 15:10
Birusaren intzidentzia gutxitu den erkidegoetan musukoa erabiltzea gomendioa izatera pasa liteke
Osasun Ministerioak maskararen ezarpena malgutzea erabaki du osasun zentroetan. Gaurtik aurrera derrigorrezkoa izango da musukoa, baina egoera epidemiologikoak hobera egiten duenean gomendio bihurtu daiteke.
2024/01/08 - 17:47
Eritasun arinen kasuan hiru eguneko "autobajak" ezartzea proposatu du Osasun Ministerioak
Halaber, osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoaren erabilera proposatuko die Espainiako Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei Lurralde arteko Osasun Batzordean, arnas birusek izan duten hazkundea tarteko.
2024/01/08 - 15:25
Nafarroak areagotu egin du osasun zentroetan musukoa erabiltzeko gomendioa
Nafarroako Gobernuak osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan musukoa erabiltzeko gomendioa egiten die herritarrei. Sintomak dituztenek ere leku itxietan babes neurriak hartzearen alde agertu da Fernando Dominguez sailburua.
2024/01/08 - 11:43
Basaras: “Musukoa ez da konponbide bakarra; beste esparru batzuetan ere lan handia egin behar da”
Miren Basaras EHUko mikrobiologoak ETB1eko "Egun on Euskadin" esan duenez, musukoaz gain, lehen arretan eta ospitalizazioetan indarra jartzea beharrezkoa da egoerari aurre egiteko.
2024/01/08 - 08:04
Osasun-zentroetan musukoaren erabilera nahitaez ezartzeko eztabaida, mahai gainean
Ospitaleetan eta anbulategietan maskara derrigorrezko jotzea aztertuko dute gaur Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan. Hego Euskal Herrian, gomendioa da, oraingoz.
2024/01/05 - 18:19
184 ohe gehiago jarri dituzte EAEko ospitaleetan, arnas birusak jotako pazienteen kopuruak gora egin duelako
Bizkaiko osasun-zentroetan, 120 ohe gehiago prestatu dituzte; Arabakoetan, 40, eta Gipuzkoakoetan, 24; zehazki, Bidasoa Ospitalean.
2024/01/05 - 16:26
Euskadik ez du, oraingoz, maskara osasun-zentroetan ezarriko, Ministerioak gomendatu arren
Arnas infekzioen gorakadaren ondorioz, osasun-zentroetan musukoen erabilera derrigortzeko eskatuko die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei astelehenean egingo duten Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan.
2024/01/04 - 14:25
Nabarmen areagotu da musukoaren erabilera garraio publikoan
Gripearen eta covid-19aren birusaren zirkulazioak gora egin du azken astean Euskadin, eta, horrekin batera, musuko gehiago ikusten dira garraio publikoan. Agintariek leku itxietan erabiltzea gomendatzen dute.
2024/01/03 - 19:28
Gripearen eta covid-19aren kasuek gorantz egiten jarraitzen dute
EAEko eta Nafarroako zaintza epidemiologikoari buruzko datuek erakusten dute kasu kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Osasun-erakundeek higiene-neurriak hartzea eta musukoa erabiltzea gomendatzen dute.
2023/12/27 - 20:01
Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean
Bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak, berriz, jaitsi egin dira.